- Artikulu hau Ingalaterrako hiriari buruzkoa da;?beste esanahietarako, ikus ≪
Liverpool (argipena)
≫.
Liverpool
Ingalaterrako
ipar-mendebalean dagoen kostaldeko hiria da,
North West England
eskualdean eta
Merseyside
konderrian (historikoki
Lancashire
) kokatutakoa. 498.042 biztanle ditu (2019ko erroldaren arabera) eta Ingalaterrako hamargarren hiri handiena da. Metropoli eremuak 2,24 milioi pertsona ditu eta herrialdeko bosgarren handiena da.
Itsas portu
garrantzitsua dauka hiriak,
Merseyko
itsasadarrean kokaturik dagoena, eta hark ekarritako
ikatz
,
kotoi
eta
esklabo
merkataritzak aberastasun handiak eman zizkion hiriari eta
Industria Iraultza
eragin zuen. XIX. mendean ingelesen eta irlandarren Ipar Amerikarako emigraziorako portu nagusia izan zen, era berean britainiar kolonietatik zetorren inmigrazioa jaso zuen.
Bigarren Mundu Gerran
oso bonbakatua izan zen bere aireportu eta itsasportua oso garrantzitsuak baitziren. XX. mendean
Liverpool futbol taldea
eta
The Beatles
musika taldea ezagun egin ziren mundu mailan eta gaur egun Ingalaterrako bosgarren hiri bisitatuena da
[1]
. 2004an
UNESCOk
Gizateriaren ondare
izendatu zuen
[2]
eta 2008an
Europako kultura-hiriburua
izan zen.
Antzinako ingeleserazko
lifer
("ur lokaztsua") eta
p?l
("putzua" edo "erreka") hitzen elkarketatik dator izena. Aurreneko aipamena 1190. urtekoa da eta
Liuerpol
izena agertzen da orduko agiri batean
[3]
.
Cambridge Dictionary of English Place-Names
hiztegiaren arabera itsasaldiek eragiten zuten putzu edo erreka bati egiten dio erreferentzia, itsasbeheran lokatzez beteten zena
[4]
.
Liverpooldarrek beren buruari
Liverpudlians
izena ematen diote, kolokialagoa den
Scousers
ere erabiltzen dute. "Scouse" haragia kozinatzeko bertako modu tradizional bat da
[5]
. Liverpooldarren azento bereziak ere
Scousers
izena hartzen du.
Joan
Lurgabea
Ingalaterrakoak sortu zuen Liverpool 1207. urteko abuztaren 28an
[6]
eta 1237an gaztelu bat eraiki zen
[7]
. 1298an merkatua egiteko eskubidea lortu zuen.
Jatorrizko Liverpool zazpi kalez osatu zen H itxuran kokatu zirenak.
Bank Street
(egun Water Street),
Castle Street
,
Chapel Street
,
Dale Street
,
Juggler Street
(egun High Street),
Moor Street
(egun Tithebarn Street) eta
Whiteacre Street
(egun Old Hall Street) ziren zazpi kale horiek.
XVI. mendean oraindik herri txikia zen, 500 biztanle inguru baino ez baitzituen. XVII. mendean merkataritzaren eraginez populazioa pixkanaka gorantz igotzen hasi zen. Liverpooleko kaia estrategikoa bihurtu zen eta
Ingalaterrako Iraultzan
haren gaineko kontrola eskuratu nahi izan zuten alde biek. Horrela 1644an Rupert printzeak 18 egunez setiatu zuen hiria.
Erromatarren
garaitik
Chester
zen eskualdeko itsasportu nagusia baina hiria zegoen
Dee ibaia
lokazten hasia zen eta itsasontzei errazagoa egiten zitzaien Liverpoolgo portura iristea, horregatik XVII. mendean gain hartu zion Chesterri.
1699an
Liverpool Merchant
itsasontzia
Afrika
aldera atera zen eta esklaboen merkataritzari hasiera eman zitzaion. Bestetik
Mendebaldeko Indietako
produktuak jasotzen hasi zen Liverpool,
azukrea
eta
tabakoa
batez ere. Horrela 1715ean ur nasa bat eraiki zen portuan eta merkatal itsasontziek Liverpool hobetsi zuten
[8]
.
Honek populazioaren gorakada nabarmena ekarri zuen eta 1720. urterako 10.000 biztanletako langa gainditua zuen. 1726an gaztelua eraitsi egin zuten eta hurrengo urteetan udaletxe berria
[9]
, ospitalea, antzokia
[10]
, liburutegia eta beste hainbat eraikin altxatu ziren.
Liverpool Advertiser
egunkaria sortu zen eta 1790. urtean
Estatu Batuetako
kontsulatua ireki zen.
Manchester-Liverpool burdinbidearen
inaugurazioa (A.B. Clayton, 1830).
1801. urterako 77.653 biztanle zituen Liverpoolek eta hiriaren garapenak aurrera jarraitu zuen. Barnerago zeuden hiriekiko komunikazioak ezarri ziren; Leeds eta Liverpool arteko ubidea lehenik (1816)
[11]
eta Munduko hiriarteko
lehen burdinbideak
Manchester
hiriarekin lotu zuen 1823an
[12]
.
1840. hamarkadan inmigrante irlandar ugari jaso zituen
Irlandako Gosete Handitik
ihesi eta 1851. urterako populazioaren laurdena osatzen zuten. Ingalaterra mendebaldeko itsasportu nagusia bihurtu zen. Estatu Batuetako
kotoia
inportatzen zuen eta bertatik herrialde guztira zabaltzen zen. Antartikako
foka
arrantzan ere zeresan handia izan zuen hiriak
[13]
.
XIX. mendean
Londres
bera baino aberatsagoa izatera iritsi zen hainbat alditan
[14]
. Mendearen hasieran mundu mailako itsas merkataritzaren %40a Liverpooleko itsas-portutik igarotzen zela kalkulatu da eta horregatik 1851. urtean "Europako New York" ezizena jarri zioten bankariek
[15]
. XIX. eta XX. mendeetan Europa guztiko inmigranteak erakarri zituen eta auzo etnikoak sortuz joan ziren, bakoitza bere erlijioari dagokion tenpluaren inguruan antolatu baitzen; eliza
alemaniarra
,
greziar
ortodoxoa,
suediarren
eliza,
sinagoga
eta
poloniarren
San Petri eliza katoliko-erromtarra.
Liverpool 1907an, Scott Dixonen artelana.
Mende berriaren hasieran
Lehen Mundu Gerra
izan zen. 1916ko uztailaren 30ean
Guillemont
inguruan (Frantzian) liverpooldarren bataloiko 500 soldadu hil ziren eraso batean.
Sommeko guduaren
barnean kokatzen da gertakari hau eta "Liverpooleko egun beltzena" gisa ezagutzen da
[16]
. Gerra ondorengo urteek ezegonkortasun sozial handia izan zuten ezaugarri nagusi, hala Liverpoolen nola Erresuma Batu guztian, izan ere gazte ugari galdu baitziren gerran eta nagusiek lanera itzuli behar izan baitzuten ekonomiak aurrera egin zezan. Greba ugari izan ziren garai haietan. Britainiarren alde jokatu zuten kolonietako soldadu eta marinel ugarik Erresuma Batuko itsasportuetara emigratzeko aukera izan zuten eta 1919ko ekainean eraso arrazistak gertatu ziren haien kontra. Britainia Handiko hainbat hiritan gertatu ziren eta Liverpoolen ere bai
[17]
.
1920. eta 1930. hamarkadetan Liverpoolen periferian etxe ugari eraiki zen eta milaka familiak hiriaren erdigunetik alde egin zuten bizi maila hobe baten bila. Era berean
Commonwealth
elkarteko herrietako inmigrazio berria jaso zuen hiriak eta haiek hutsik gelditzen ari zen Liverpool erdialdean kokatu ziren, hango etxeak zaharragoak eta beraz merkeagoak baitziren.
1930. urtean Britainia Handiko aurreneko aireportu probintziala eraiki zen Liverpoolen.
Churchillek
eta
Hitlerrek
argi ikusi zuten aireportu horren garrantzia estrategikoa eta
Bigarren Mundu Gerran
Londres hiriburuaren ondoren hiri bonbardatuena izan zen Liverpool
[18]
.
Luftwaffek
80 aire eraso egin zituen Merseyside konderrian. 2.500 pertsona hil ziren eta metropoli eremuko etxeen erdia izan zen suntsitua. 1952tik aurrera Alemaniako
Kolonia
hiriarekin senidetua dago, hura ere oso bonbakatua izan baitzen Gerran.
1950. eta 1960. hamarkadetan hiria berreraiki zen. Hegazkin
nazien
bonbek suntsitu ez zituzten hainbat eraikin eta azpiegitura ere eraitsi egin ziren planifikazio berriaren mesedetan. Kultur mugimendu handiko garaia izan zen eta besteak beste
The Beatles
taldea agertu zen, mundu mailan sona itzela lortu zuena.
1970. hamarkadan Liverpoolgo industria tradizionala (ontzigintza eta itsas portuari loturiko industria) krisi latzean sartu zen eta lanpostu asko galdu ziren. 1982. urterako Erresuma Batuko langabezia tasa handienetakoa zuen
[19]
. 1990. hamarkadan hiriaren egoera ekonomikoak buelta ematea lortu zuen.
1960. hamarkadako bizitza kulturala oinarri hartuta arte galeriak eta museoak ireki ziren. Hiriaren ondarearen erakusgarritasunean sakondu zen eta turismoa bihurtu zen XXI. mendeko Liverpoolen ekonomiaren motorretako bat. 2004an
UNESCOk
Gizateriaren ondare
izendatu zuen
[2]
.
2007an hiriaren 800. urteurrenaren ospakizunak egin ziren eta 2008an
Europako kultura-hiriburu
izendatu zuten
Norvegian
dagoen
Stavanger
hiriarekin batera
[20]
. 2008ko irailean
La Princesse
armiarma inauguratu zuten, 20 metrotako altuera eta 37 tonako pisuarekin. Hirian zehar ibilian ikus zitekeen
[21]
.
Liverpool izen bereko
badian
kokaturik dago
Mersey
ibaiaren estuarioan,
Irlandako itsasoaren
ertzean. Everton Hill (70 m) izena duen hareharrizko muino baten magalean zabaltzen da hiria. Mersey ibaiaren estuarioak
Wirral penintsulatik
bereizten du.
Datu klimatikoak (Bidston behatokia, Batez-besteko tenperaturak 1976?2002, Euria eta eguzkia 1971?2000, muturrekoak 1867?2002)
|
?Hila?
|
Urt
|
Ots
|
Mar
|
Api
|
Mai
|
Eka
|
Uzt
|
Abu
|
Ira
|
Urr
|
Aza
|
Abe
|
?Urtekoa?
|
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)
|
14.7
|
16.6
|
21.2
|
25.3
|
28.1
|
30.7
|
31.6
|
34.5
|
30.4
|
24.6
|
17.8
|
15.8
|
34.5
|
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)
|
6.8
|
7.2
|
9.2
|
11.5
|
15.3
|
17.3
|
19.2
|
19.3
|
16.6
|
13.1
|
9.6
|
7.4
|
12.7
|
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)
|
2.6
|
2.6
|
4.1
|
5.4
|
8.3
|
10.9
|
13.1
|
13.1
|
11.2
|
8.5
|
5.6
|
3.6
|
7.4
|
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)
|
?12.8
|
?11.3
|
?7.5
|
?5.0
|
0.0
|
3.4
|
6.6
|
5.2
|
3.7
|
?2.9
|
?5.3
|
?10.7
|
?12.8
|
Pilatutako
prezipitazioa
(mm)
|
61.65
|
48.91
|
51.86
|
43.86
|
50.83
|
63.07
|
46.08
|
59.25
|
61.50
|
60.58
|
60.34
|
68.82
|
684.37
|
Eguzki orduak
|
56.0
|
70.3
|
105.1
|
154.2
|
207.0
|
191.5
|
197.0
|
175.2
|
132.7
|
97.3
|
65.8
|
46.8
|
1499.1
|
Iturria: National Oceanography Centre
[22]
|
Liverpoolgo udaletxea
Liverpool hiria borough metropolitar gisa sailkaturik dago, eta borougha Merseyside konderriaren eta Liverpool Hiri Eskualdearen barnean dago. Hauetako bakoitzak gobernu maila desberdina dauka.
Liverpoolgo Hiri Kontseiluak (
ingelesez
:
Liverpool City Council
) hiria bera gobernatzen du eta Liverpool Hiri Eskualdeak (
ingelesez
:
Liverpool City Region
) botere estrategikoak kudeatzen ditu, Liverpoolez gain beste lau boroughen arteko garraioa eta garapen ekonomikoa jorratzen ditu batez ere. Liverpoolek lau eserleku ditu
Erresuma Batuko Legebiltzarrean
.
Horrela beraz Liverpool hiria botere maila desberdina duten hiru alkatek gobernatzen dute. Alkate nagusia lau urteroko udal hautekundeetan aukeratzen da. Aukeratutako gobernukideek
Lord Mayor
figura hautatzen dute, baina honen presentzia zeremoniala baino ez da
[23]
. Azkenik Liverpool Hiri Eskualdeko alkatea dago.
Liverpoolgo Hiri Kontseilua 90 zinegotzik osatzen dute. Hiria 30 barrutitan banaturik dago eta bakoitzak hiru ordezkari ditu kontseiluan. 2021ean
Alderdi Laboristak
irabazi zituen hauteskundeak eta
Joanne Anderson
da gaur egungo alkatea
[24]
.
Nazioarte mailan duen garrantziaren erakusle dira Liverpool hirian dauden kontsulatuak. Lehenengoa
Estatu Batuetako Gobernuak
ezarri zuen 1790. urtean
[25]
.
Gaur egun herrialde anitzetako kontsulatuak aurkitzen dira bertan:
Alemania
,
Belgika
,
Danimarka
,
Dominikar Errepublika
,
Errumania
,
Espainia
,
Estonia
,
Finlandia
,
Frantzia
,
Herbehereak
,
Hungaria
,
Islandia
,
Italia
,
Letonia
,
Norvegia
,
Suedia
,
Thailandia
eta
Txile
. Liverpoolen ondoan iparraldean dagoen Seftongo metropoli boroughean
Tunisiako
eta
Boli Kostako
kontsulatuak daude
[26]
.
2019ko erroldaren arabera 498.042 biztanle ditu eta gorantz doa populazioa, 2001ean esate baterako 439.473 biztanlekoa baitzen. Populaziorik handiena 1931. urteko erroldan izan zuen, 846.101 biztanle hain zuzen ere, oraingoaren bikoitza ia. Ondoren hainbat suburbio eraiki ziren eta udalerri bihurtu ziren. Erresuma Batuko beste hainbat hirik ere joera berbera izan dute, Londresek eta Manchesterrek esat baterako.
Adinari dagokinez Erresuma Batuko batazbestekoa baino biztanleria gazteagoa du. Populazioaren %40,5 da 30 urtetik beherakoa eta %66ak lan egiteko adina du
[27]
.
Chinatown.
2011eko erroldako datuek erakusten dutenaren arabera Liverpoolen %84,8a "britainiar zuria" da, %2,6ak jatorri
irlandarra
du eta
asiarrek
%4,1a osatzen dute. Asiarren artean gehiengoak jatorri
txinatarra
du eta indiar azpikontinentean jatorria dutenak ere ugari dira.
Txinatarrei dagokienez Europako komunitate zaharrena da Liverpoolgoa eta haien historia azaltzen duen museoa dago Chinatown barruan,
Liverpool Chinatown Museum
hain zuzen ere
[28]
. Liverpoolgo "beltzen" komunitatea ere aspaldikoa da, Britainia Handiko zaharrena, 1730. hamarkadan eratutakoa da
[29]
.
Ghanatik
eta
Somaliatik
etorriak dira ugarienak
[30]
.
Milaka inmigrante eta marinel jaso dituen hiria izanik erlijio aniztasun handiko hiria da. Esate baterako
katoliko
portzentai handiena duen Inglaterrako hiria da. Bi katedral katoliko,
greziar ortodoxo
bat eta
suediar eliza
bat ditu. Katedral handiena
anglikanoa
da,
Liverpoolgo katedrala
.
Hainbat
sinagoga
daude hirian, Shri Radha Krishna tenplu
hinduista
[31]
eta Ingalaterrako
meskita
goiztiarrena, 1887an sortua
[32]
. Guztira hiru meskita daude Liverpoolen.
Liverpool hiriaren inguruan "gerriko berdea" (
Green belt
) ezarri da. Horren helburuetako bat hiriaren zabalkundea geraraztea da, inguruan dauden herri eta komunitateek beren izaera propioa mantendu ahal izateko. Gerriko berde hori eremu berdeek osatzen dute, parkeek, golf zelaiek, eta aisialdirako prestaturiko beste hainbat eremuk
[33]
. Hiriaren iparraldea eta mendebaldea hartzen ditu eta 530 hektareatako azalera du
[34]
.
Liverpoolgo Barruti Komertziala.
Liverpool hiriaren ekonomia Erresuma Batuko handienetakoa da. Ingalaterrako Ipar Mendebaldeko ekonomia nukleoaren parte da, Londreskoaren ondoren garrantzitsuena hain zuzen ere.
Erresuma Batuko hiri handietan gertatzen den bezala zerbitzu sektorea nagusitzen da hiriaren ekonomian, hala publikoa nola pribatua. 2007an lanpostuen %60a administrazio publikoan, hezkuntzan, osasungintzan, banketxetan eta finantza eta aseguru sektoretan kokatzen zen. Azken urteetan
ezagutzaren ekonomiak
indar handia hartu du
[35]
.
Liverpooleko beste sektore garrantzitsua turismoa eta aisialdiarena da. Erresuma Batuko seigarren hiri bisitatuena da, eta munduko 100 bisitatuenen artean dago
[36]
. 2008an Europako kultur-hiriburua izateak bultzada handia eman zion.
Historikoki itsas portua izan da hiriaren jarduera ekonomiko nagusia. Gaur egun lanpostuen portzentai txikia hartzen badu ere Erresuma Batuko itsas portu garrantzitsuenetakoa izaten jarraitzen du.
Azkenik autogintzak ere badu lekua
[37]
.
2016an argitaratu zen The Beatles fenomenoak urtero 82 milioi libera ekartzen dizkiola hiriari eta 2.335 lanpostu eragiten dituela
[38]
.
Historikoki Liverpool garraio munduan aurrekaria izan da mundu mailan. Burdinbidea, lurrunontzi trasatlantikoak, udal tranbiak
[39]
eta tren elektrikoak
[40]
langileen garraio masiborako erabiltzen Liverpoolen hasi ziren. 1829 eta 1836 artean Wapping Tunnel eraiki zen, trenarentzako mundu mailako lehenengo tunela
[41]
. Amaitzeko 1950 eta 1951 artean bidaiarien aurreneko helikoptero zerbitzua ezarri zen Liverpoolen eta
Cardiff
hiriaren artean
[42]
.
M62 autobideak
Manchester
,
Leeds
eta
Bradford
hiriekin lotzen du
[43]
. Autobide horrek lotura egiten du M6 eta M1 autobideekin eta hauek
Birmingham
, Londres,
Nottingham
,
Preston
eta
Sheffield
hiriekin lotzen dute. A55 autobideak
Gales
iparraldearekin lotzen du
[44]
.
Lime Street tren geltokia.
Lime Street geltokia da hiriko tren geltoki zentrala. Hiriko hainbat autobus linearen terminala ere bertan dago. Londresekin lotzen duen trenak 2 ordu eta 45 minutu behar ditu batazbeste bidaia osatzeko
[45]
. Ingalaterrako hiri nagusiekin lotzen duten trenak ateratzen dira Lime Street geltokitik, Birmingham,
Newcastle upon Tyne
, Manchester, Preston, Leeds,
Scarborough
, Sheffield,
Nottingham
eta
Norwich
besteak beste.
Irlandako itsasoa
zeharkatu eta
Belfast
,
Dublin
edo
Man
uhartearekin lotzen duten
ferry
zerbitzua dago.
Gurutzaontzien
kaia ere badu. Leeds eta Liverpool arteko ubidea ere hiriaren erditik igarotzen da
[46]
.
Liverpool John Lennon aireportua
hiriaren hegoaldeak kokaturik dago eta Erresuma Batuko hirietara eta Europako beste hiri batzuetara doazen hegazkinak daude,
Berlin
,
Erroma
,
Milan
,
Paris
,
Bartzelona
eta
Zurichera
esate baterako. 2008an 5'3 milioi bidaiari izan zituen
[47]
.
Low cost
konpainien aireportua da batez ere eta gutira 68 destino eskaintzen ditu
[48]
.
Lehen eta bigarren hezkuntzako eskolen aniztasuna oso handia da Liverpoolen. Badira estatuaren eskola laikoak eta erlijio deberdinetako eskolak, hala nola Ingalaterrako elizarenak, judutarrak, katoliko-erromatarrak eta islamikoak, azken hau lehen hezkuntzan soilik. Hiriko aurreneko eskola garrantzitsua
The Liverpool Blue Coat School
izan zen, karitate eskola gisa 1708an sortu zena
[49]
. Beste ezagun batzuk
Liverpool College
(1840)
[50]
eta
Merchant Taylors' School
(1620) dira.
Liverpoolek hiru unibertsitate ditu;
Liverpoolgo Unibertsitatea
(1881), Liverpool John Moores University (1823) eta Liverpool Hope University (1844).
Liverpool hiriaren sinbolo nagusia
Liverbird
izeneko hegaztia da. Royal Liver Building eraikinean bi
liverbird
-eren estatuak daude, hegoak zabalduta, hiriaren izpiritu menderaezinaren adierazgarri. Arra da bata,
Bertie
, itsasoari begira etsaien zelatari; emea bestea,
Bella
, hiriari begira, familia zaindu nahiko balu bezala
[51]
.
Liverbird
-ak
ubarroiaren
itxura dauka hiriko armarrian.
Cavern Club
puba,
The Beatles
taldeak bertan sarritan jo izan zuelako ezaguna.
Errekorren Guinness Liburuak
dio Liverpool "Munduko Pop musikaren hiriburua" dela. Liverpoolgo musika taldeek 56 number 1 single sortu dituzte, beste ezein hirik baino gehiago. Liverpooleko musika talderik ezagunena
The Beatles
izan zen dudarik gabe. Garai hartan beste musikari ezagun batzuk ere agertu ziren hirian,
Billy J. Kramer
,
Cilla Black
,
Gerry and the Pacemakers
eta
The Searchers
adibidez. The Beatles taldeak
Cavern Club
pubean emanaldi asko egin zituen eta taberna ikonikoa bihurtu zen
[52]
.
Erresuma Batuko orkestra sinfoniko profesional zaharrena
Royal Liverpool Philharmonic Orchestra
da.
Urtero Mathew Street Festival jaialdia ospatzen da eta Liverpooleko musika ekitaldi garrantzitsuena izateaz gain Europako musika askeko ospakizun handiena ere bada. Abuztuan izaten da jaialdia
[53]
. Badira beste jaialdi batzuk ere, esate baterako
Afrika Oye
[54]
eta
Brazilica
[55]
jaialdi etnikoak eta
Creamfields
dance
musika jaialdia
[56]
.
Echo Arena musika aretoa 2008an inauguratu zen eta 11.000 ikuslerentzako tokia du. Inauguratu zen urtean
MTV Europe Music Awards
sari banaketa bertan egin zen
[57]
.
Erresuma Batuko beste edozein hirik baino museo eta arte galeria gehiago ditu, Londresen ondoren noski. National Museums Liverpool Ingalaterrako bilduma nazionalaren parte bat dauka
[58]
[59]
eta Tate Liverpool arte modernoaren museoa da
[60]
.
Bi urtean behin
Liverpool Biennial
arte jaialdia ospatzen da iraila erdialdetik azarorarte
[61]
.
Eleberri ugaritan agertzen da Liverpool hiria eta idazle ugari izan dira bertan bisitan, hala nola;
Daniel Defoe
,
Washington Irving
,
Thomas De Quincey
,
Herman Melville
,
Nathaniel Hawthorne
,
Charles Dickens
,
Gerard Manley Hopkins
eta
Hugh Walpole
[62]
.
Antzoki ugari aurkitzen dira hirian; Empire, Epstein, Everyman, Playhouse, Royal Court eta Unity antzokiak.
Liverpool Shakespeare Festival
jaialdia urtero ospatzen da eta
William Shakespeareren
obrak antzezten dira Liverpoolgo katedralean
[63]
.
Liverpool hainbat filmetan agertzen da.
Terence Davies
zinema zuzendari liverpooldarrak hainbat film girotu ditu bere hirian, esate baterako
Distant Voices, Still Lives
eta
The Long Day Closes
. Hauetaz gain aipatzekoak dira
Educating Rita
(1983),
The 51st State
(2001),
Creed
(2015) eta
Film Stars Don't Die in Liverpool
(2017).
Hainbat aktore ere sortu dira hirian;
Kim Cattrall
,
Jodie Comer
,
Stephen Graham
,
Rex Harrison
...
Liverpooleko
jokalariak 2019ko
Txapeldunen Ligako
garaipena ospatzen.
Liverpoolgo kirol nagusia futbola da.
Everton FC
(1878) eta
Liverpool FC
(1892) futbol taldeek
Premier Leaguen
jokatzen dute eta mundu mailan dira ezagunak. Talde bien artean
Merseysideko derbia
jokatzen dute.
Liverpool FC-k Europan 11 txapelketa irabazi baititu, tartean 6
Europako Kopa
, eta Ingalaterrako Liga gehien irabazi dituen taldea da, 19 hain zuzen ere. Urrezko Aroa 1973 eta 1985 artean izan zuen. Azken urteetan berriz lortu du puntako taldea izatea, 2019an
Txapeldunen Liga
eta
FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa
irabazi zituen eta 2020an
Premier League
.
Anfield
estadioa mitikoa da, bai eta zaleek kantatzen duten "You'll never walk alone" ereserkia ere
[64]
.
Everton FC-k ere Ingalaterrako Liga 9 aldiz irabazi du eta
Europako Errekopa
bat ere bai. Honen kasuan XX. mendearen lehenengo erdialdera lortu zituen garaipen gehienak
[65]
eta 1987koa du azkenengo titulua
[66]
.
Aintree hipodromoan
Grand National
zaldi lasterketa korritzen da urtero. Erresuma Batuan jokatzen den oztopodun zaldi lasterketa garrantzitsuena da
[67]
.
Beste kirol batzuk ere jokatzen dira hirian, ez dute ordea futbolak duen arrakastarik. Errugbia, boxeoa, zakur lasterketak, golfa, atletismoa, gimnasia, igeriketa, kriketa, tenisa, saskibaloia, beisbola, txirrindularitza...
Royal Albert Dock
biltegi konplexua.
St George's Hall.
Liverpoolgo katedrala
.
Ingalaterrako ondare diren 2.500 eraikin baino gehiagoko zerrenda osatu da Liverpoolen. Hauetatik 27 lehen mailakoak dira eta 85 bigarren mailakoak. Horren adierazgarri, 2004an
UNESCOk
Gizateriaren ondare
izendatu zuen hiria.
- Ibaiertza:
- Royal Albert Dock
: 1846an ireki zen kaiko biltegi konplexua. Bertan ezarri ziren aurreneko garabi hidraulikoak. Gaur egun hainbat museo ditu barnean eta aisialdirako eremu bihurtu da
- Pier Head: Ibaiertzaren zati batek duen izena da, eta bertan daude Liverpoolgo erdiguneko hiru eraikin ikoniko; Royal Liver Building, Cunard Building eta Port of Liverpool Building.
- Museum of Liverpool: Hiriaren historia erakusten duen museoa da. 2011n ireki zituen ateak.
- Liverpool Arena: Musika, erakusketa eta hitzaldi areto handia da.
- Erdigunea:
- Liverpooleko udaletxea: XVIII. mendeko eraikina da, Georgiar estilokoa.
- St George's Hall: XIX. mendeko eraikin neoklasikoa. Epaitegia eta kontzertuetako aretoak ditu barnean.
- World Museum: Historia Naturalaren Zentrua da eta Planetario bat ere badu.
- William Brown Library and Museum
- Walker Art Gallery
- Picton Reading Room and Hornby Library
- Chinatown
- Beste eremu batzuetan:
- Royal Liverpool Philharmonic
- Speke Hall etxaldea, 1598an eraikia.
- Croxteth Hall (1702) eta Woolton Hall (1704) jauregiak
- Bluecoat Chambers (1717) eskola.
Tenplo ugari daude Liverpoolen:
- Liverpoolgo katedrala
: Katedral anglikanoa da, XX. mendean estilo neogotikoan eraikia.
- Katedral metropolitarra: 1967an eraikitako katedral katoliko-erromatarra.
Euskaldunak Liverpoolen
aldatu
Larrinaga ontzi-enpresa
aldatu
1863. urtean
Mundakatik
joana zen Ramon Larrinaga enpresagizonak Jose Antonio Olanorekin batera
Olano, Larrinaga & Company
izeneko ontzi-enpresa fundatu zuen Liverpoolen. Bere ontzien koloreak horia, gorria eta beltza ziren eta armarrian hiru esku gorri elkar lotuta zituen
[68]
. Hiri britainiarretik
Kuba
eta
Puerto Ricorako
bidaiak antolatzen zituen zibilentzako eta militarrentzako eta horretarako hiru ontzi zituen. 1879an kontzesioa galdu bazuten ere Filipinetarako korreoa garraiatzeko eskubidea eskuratu zuen eta hilabetero Liverpool-
Cadiz
-
Bartzelona
-
Port Said
-
Suezko kanala
-
Aden
-
Zeilan
-
Singapur
-
Manila
bidea egiten zuen
[69]
.
Ontzi-enpresa horretan lan egitera ehundaka euskaldun eta
galiziar
langile joan ziren 1860 eta 1920 artean, konpainiak 1975 arte jarraitu bazuen ere. Ontzi-enpresan lan egitera armadoreak, itsasontzi eraikitzaileak, burdin merkatariak eta batez ere marinelak iritsi ziren baina haien inguruan bestelako langileak ere joan ziren Liverpoolera lanera; ostalariak, zapatariak, sastreak, harakinak, abokatuak... eta haietako askok familiak ere eraman zituzten
[70]
. Helen Forresterrek "The Liverpool Basque" liburua idatzi zuen garai hartako familia baten inguruko istorioa kontatuz
[71]
.
Familia haiek orokorrean Saint Francis Xavier's College eskola katolikoan sartzen zituzten seme-alabak. Euskaldun jatorriko gazte batzuk ezagun egin ziren hurrengo urteetan esparru anitzetan, esate baterako kirolean (
Nicasio Goitisolo
futbolaria
[72]
,
Rupert de Larrinaga
eskiatzailea
[73]
...), zientzian (
Florentzio Bustintza
farmazialaria
[74]
) edota marinel trebeak izateagatik (
Doroteo Elordieta
). Azken honen bizitza liburuetan jaso da eta Liverpoolgo Museoan ere haren familiaren argazki bat dago ikusgai
[75]
.
Etxepare Institutua eta Liverpoolgo Unibertsitatea
aldatu
2015ean
Manuel Irujo
politikari abertzalearen katedra ezarri zuen
Etxepare Euskal Institutuak
Liverpoolgo Unibertsitatean. "Euskal erbestaldiari buruzko Manuel Irujo katedra" du izen ofiziala
[76]
. 2013an jarri ziren elkarrekin harremanetan eta orduan Manuel Irujoren bilobak hark Frantzian eta Ingalaterran erbesteraturik egon zen garaian bildutako 400 liburu, 117 aldizkari eta hainbat eskutitz eman zizkion Liverpoolgo Unibertsitateko liburutegiari. Euskal ikasketen foko garrantzitsua izateko helburua du katedra honek, Europa mailan
[77]
. Ez da Etxepare eta Liverpoolgo Unibertsitateak duten elkarlan bakarra, izan ere 2011tik euskal lektorea baitago bertako "Hizkuntzen Ikerketa Mintegian"
[78]
.
The Beatles
taldeko lau kideak 1965ean. Ezkerretik eskumara,
John Lennon
,
Ringo Starr
,
Paul McCartney
eta
George Harrison
.
- William Ewart Gladstone
(1809-1898), politikaria.
- William Stanley Jevons
(1835-1882), ekonomilaria eta filosofoa.
- Walter Crane
(1845-1915), ilustratzailea.
- Kate Sheppard
(1847-1934), Zeelanda Berriko sufragista.
- James Larkin
(1876-1947), irlandar jatorriko sindikalista.
- Nicasio Goitisolo
(1889-?), euskal jatorriko futbolaria.
- Florentzio Bustintza
(1902-1982), euskal jatorriko zientzilaria.
- Kenneth Boulding
(1910-1993), Estatu Batuetako ekonomialaria.
- Richard Laurence Millington Synge
(1914-1994), Kimikako Nober Sariduna.
- Keith James Laidler
(1916-2003), kimikaria.
- Peter Shaffer
(1926-2016), antzerkigilea.
- Rupert de Larrinaga
(1928- ), euskal jatorriko eskialaria.
- Beryl Bainbridge
(1932-2010), idazlea.
- April Ashley
(1935-2021), modeloa.
- John Horton Conway
(1937-2020), matematikaria.
- The Beatles
taldeko kideak:
- Terence Davies
(1945- ), aktorea eta zinema zuzendaria.
- Ken Robinson
(1950-2020), idazlea.
- Clive Barker
(1952- ), idazlea eta antzerkigilea.
- Simon Rattle
(1955- ), orkestra zuzendaria.
- Kim Cattrall
(1956- ), aktorea.
- John Aldridge
(1958- ), futbolaria,
Errealean
aritu zen.
- Sammy Lee
(1959- ), futbolaria,
Osasunan
aritu zen.
- Ian Hart
(1964- ), aktorea.
- Anyika Onuora
(1984- ), atleta.
- Wayne Rooney
(1985- ), futbolaria.
- Jodie Comer
(1993- ), aktorea.
Liverpool ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Halaber, lankidetza-hitzarmenak ditu ondorengoekin:
- ↑
(Ingelesez)
≪Leading UK city destinations 2019≫
Statista
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
≪Home≫
Liverpool World Heritage
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
The Oxford names companion.
Oxford University Press 2002
ISBN
0-19-860561-7
.
PMC
59464437
.
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
Victor Watts. (The Cambridge Dictionary of English Place-Names).
2004.
Cambridge University Press
.
- ↑
Roberts, Chris. (2006).
Heavy words lightly thrown?: the reason behind the rhyme.
(Large print ed. argitaraldia) Thorndike Press
ISBN
0-7862-8517-6
.
PMC
63108445
.
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪King John & Liverpool 1207 Charter - Medieval Liverpool History≫
History of Liverpool
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
≪Liverpool: The castle and development of the town | British History Online≫
www.british-history.ac.uk
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
≪Categories - All 4≫
www.channel4.com
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪TOWN HALL, Non Civil Parish - 1360219 | Historic England≫
historicengland.org.uk
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
(Ingelesez)
Butterworth, Edwin. (1841).
A Statistical Sketch of the County Palatine of Lancaster.
Longman & Company
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
Clarke, Mike. (2003).
The Leeds & Liverpool Canal?: a history and guide.
Carnegie Pub
ISBN
1-85936-013-0
.
PMC
54881773
.
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
(Ingelesez)
The first ever inter-city railway.
2009-07-23
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
≪SCAR Composite Gazetteer≫
data.aad.gov.au
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
≪Ten facts about Liverpool≫
www.telegraph.co.uk
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
(Ingelesez)
The Bankers' Magazine.
BPC (Bankers' Magazine) Limited 1851
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
Doyle, Peter. (2014).
The First World War in 100 objects.
ISBN
978-0-7524-8811-0
.
PMC
868078830
.
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
Jenkinson, Jacqueline. (2009).
Black 1919?: riots, racism and resistance in imperial Britain.
Liverpool University Press
ISBN
1-84631-513-1
.
PMC
865564957
.
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
≪Liverpool museums - The Blitz | Spirit of the Blitz≫
web.archive.org
2010-06-06
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪A History of Liverpool≫
Local Histories
2021-03-14
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
≪Liverpool and Stavanger ? European Capitals of Culture 2008≫
www.europarl.europa.eu
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪TLS - Times Literary Supplement≫
TLS
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
Climate Normals and extremes.
National Oceanography centre
(Noiz kontsultatua: 22 mar 2011)
.
- ↑
≪Lord Mayor - Liverpool City Council≫
web.archive.org
2012-05-08
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
≪Open Council Data UK - compositions councillors parties wards elections≫
opencouncildata.co.uk
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪US Consular Representation in Britain since 1790≫
AnthemPress
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
≪All Consulates in Liverpool | Consulate-Info.com≫
www.consulate-info.com
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
≪Custom report - Nomis - Official Labour Market Statistics≫
www.nomisweb.co.uk
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
≪Dimsum - Liverpool Chinatown Museum≫
web.archive.org
2008-11-19
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
Costello, R.. (2001).
Black Liverpool?: the early history of Britain's oldest Black community, 1730-1918.
Picton
ISBN
1-873245-07-6
.
PMC
49553205
.
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Liverpool.
2022-02-24
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
≪Wayback Machine≫
web.archive.org
2011-02-07
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
≪Muslim Heritage Sites in Britain≫
www.islaminbritishstone.co.uk
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
(Ingelesez)
Dockerill, B.; Sturzaker, J.. (2019-05-02).
≪Green belts and urban containment: the Merseyside experience≫
Planning Perspectives
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Green belt statistics≫
GOV.UK
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Taking Liverpool’s knowledge economy stateside≫
Knowledge Quarter (KQ) Liverpool
2018-07-11
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
≪Top 150 City Destinations London Leads the Way > Euromonitor archive≫
web.archive.org
2010-02-09
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
≪Automotive Industry Jobs in Liverpool - 2022 | Indeed.com≫
uk.indeed.com
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪The Beatles 'add £82m a year to Liverpool economy'≫
BBC News
2016-02-08
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
≪Other Forms of Victorian Transport & Communication - Victoria and Albert Museum≫
web.archive.org
2010-03-16
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
≪SERA - History Zone - Merseyside Electrification≫
www.emus.co.uk
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
≪Wapping Tunnel ? Subterranea Britannica≫
www.subbrit.org.uk
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
Bagwell, Philip S.. (2002).
Transport in Britain from canal lock to gridlock.
Hambledon and London
ISBN
1-85285-263-1
.
PMC
46602684
.
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪M62≫
Roads.org.uk
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪A55≫
Roads.org.uk
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Trains London to Liverpool | Cheap Tickets & Times≫
Trainline
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Liverpool Canal Link | Canal & River Trust≫
canalrivertrust.org.uk
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
≪Civil Aviation Authority | Civil Aviation Authority≫
www.caa.co.uk
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Tour Operators & Package Holidays≫
Liverpool John Lennon Airport
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪The Blue Coat School, Liverpool, Merseyside≫
The Blue Coat School
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
≪Home≫
www.liverpoolcollege.org.uk
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪A tale of the Liver Birds & the Hidden Birds of the City≫
Explore Liverpool
2019-08-19
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Los Beatles en 'The Cavern': Sesenta anos del concierto que lo cambio todo≫
La Vanguardia
2021-02-08
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Liverpool Mathew Street Festival success 'amazing'≫
BBC News
2012-08-25
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
≪Africa Oye FREE festival celebration of African Music and Culture≫
web.archive.org
2012-08-23
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
≪Brazilica samba festival in Liverpool this weekend > Culture > Cultur…≫
archive.ph
2013-01-02
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪cinch presents Creamfields Homepage≫
cinch presents Creamfields 2022
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪MTV Europe Music Awards 2008 at Echo Arena (Liverpool Waterfront) on 6 Nov 2008≫
Last.fm
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Museums and galleries - GOV.UK≫
www.gov.uk
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
≪Homepage≫
National Museums Liverpool
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
(Ingelesez)
Tate.
≪Tate Liverpool≫
Tate
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Liverpool Biennial of Contemporary Art≫
www.biennial.com
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
(Ingelesez)
≪Inspidered≫
Inspidered
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
≪Everyman and Playhouse Theatre, Liverpool - 2010≫
web.archive.org
2010-07-12
(Noiz kontsultatua: 2022-03-20)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪El significado del "You'll Never Walk Alone", para la aficion del Liverpool≫
Kodro Magazine
2020-04-20
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
≪EVERTONFC.COM: | History | The Everton Story | 1878 - 1930≫
web.archive.org
2007-09-27
(Noiz kontsultatua: 2022-03-22)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Everton's league winners in 1986-87 were worthy of 'unstinted praise'≫
the Guardian
2013-10-04
(Noiz kontsultatua: 2022-03-22)
.
- ↑
≪Grand National Winners≫
web.archive.org
2009-03-15
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Larrinaga Line - Shipping Today & Yesterday Magazine≫
Shipping Today & Yesterday
(Noiz kontsultatua: 2022-03-22)
.
- ↑
Estornes, Blog De Cesar. (2018-12-22).
≪BLOG DE CESAR ESTORNES de HISTORIA Y DEPORTES: LA ESCUELA DE NAUTICA DE MUNDAKA Y OTRAS HISTORIAS≫
BLOG DE CESAR ESTORNES de HISTORIA Y DEPORTES
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
SAN SEBASTIAN, Koldo.
≪Los Vascos de Liverpool≫
www.euskonews.eus
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
(Ingelesez)
Forrester, Helen. (1993).
The Liverpool Basque.
HarperCollins
ISBN
978-0-00-647334-3
.
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Nicasio Goitisolo, el primer espanol en el futbol ingles.
2019-07-03
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
≪Olympics Site Closed | Olympics at Sports-Reference.com≫
www.sports-reference.com
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
≪Real Academia de Ciencias Exactas, Fisicas y Naturales - Academicos Historicos - Numerarios≫
web.archive.org
2016-04-23
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
Madariaga, Euskarazko argitalpenen editorea: Leire. (2018-07-23).
≪“Garagardoa zaldiei”, edo kanadan bizitako liverpooleko euskaldun baten historio bikaina deskubritzen≫
About Basque Country
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Abian da Manuel Irujo Katedra≫
El Diario Vasco
2015-03-07
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Una muestra de la historia vasca en Liverpool≫
www.etxepare.eus
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Pais, El. (2013-11-14).
≪La Universidad de Liverpool estudiara el exilio vasco en la catedra Manuel de Irujo≫
El Pais
ISSN
1134-6582
.
(Noiz kontsultatua: 2022-03-21)
.