한국   대만   중국   일본 
Lili Kraus - Wikipedia, entziklopedia askea.

Lili Kraus ( hungarieraz : Kraus Lili , Budapest , 1903ko apirilaren?3a - Asheville , Ipar Carolina , 1986ko azaroaren?6a ) jatorri hungariarreko pianista zen. Oso gazterik hasi zen pianoa ikasten, eta Bela Bartok eta Zoltan Kodalyren ikaslea izan zen. 1922an Vienara joan zen, eta han Edward Steuermann eta Arthur Schnabelekin ikasi eta lan egin zuen. 1925ean, Vienako Musika Eskolako irakasle egin zuten. Orduan ezagutu zuen Mozarten musika. 1931n irakaskuntza utzi eta kontzertuak ematen jarri zen. Mozarten musika interpretatzen espezialista izan zen, eta 1960ko hamarkadan haren pianorako kontzertu eta sonata guztiak interpretatu zituen. Haydn, Mozart, Beethoven eta Schuberten lanak ere jo izan zituen.

Lili Kraus

(1971)
Bizitza
Jaiotza Budapest ,? 1903ko apirilaren 3a
Herrialdea  Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a )
 Hungaria
Lehen hizkuntza hungariera
Heriotza Asheville (Ipar Carolina) ,? 1986ko azaroaren 6a ?(83 urte)
Hezkuntza
Heziketa Franz Liszt Musika Akademia 1922)
University of Music and Performing Arts Vienna (en) Itzuli 1923)
Hizkuntzak ingelesa
hungariera
Irakaslea(k) Zoltan Kodaly
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerak classical pianist (en) Itzuli eta musikagilea
Genero artistikoa musika klasikoa
Musika instrumentua pianoa

Musicbrainz: 5e6b2053-edb3-4566-b10c-de82bb59db0c Discogs: 823059 Allmusic: mn0002181075 Edit the value on Wikidata

1967tik 1983ra bitartean Texas Christian University-n, Texasen, irakasle aritu zen.

Haren senarra Otto Mandl austriar filosofo judua zen; gero katoliko egin zen.

Erreferentziak aldatu