Lekeitio
Bizkaiko
kostaldeko
udalerri
bat da,
Lea-Artibai
eskualdean,
Bilbotik
56 kilometrora eta
Donostiatik
72ra kokatzen dena. Ekialdean 12 kilometrora. 2016an, 7.187 biztanle zituen.
Arrantza
portu
garrantzitsua du, eta gune turistiko nabaria da.
Lekeitio
|
---|
Bizkaia
,
Euskal Herria
|
Lekeitioko portua.
|
|
|
Estatua
| Espainia
|
---|
Erkidegoa
| Euskal Autonomia Erkidegoa
|
---|
Lurraldea
| Bizkaia
|
---|
Eskualdea
| Lea-Artibai
|
---|
Izen ofiziala
| ?Lekeitio
|
---|
Alkatea
| Ander Aldazabal Etxeberria (
Euskal Herria Bildu
)
|
---|
Posta?kodea
| 48.280
|
---|
INE?kodea
| 48057
|
---|
Herritarra
| lekeitiar
|
---|
|
Koordenatuak
| 43°21′50″N
2°30′18″W
? / ?
43.363878°N 2.504883°W
? /
43.363878; -2.504883
|
---|
|
Azalera
| 1,9 km²
|
---|
Garaiera
| 0 metro
|
---|
Distantzia
| 54 km
Bilbora
|
---|
|
Biztanleria
| 7.143
(2023)
?35 (2022)
|
---|
| 3.698?(%51,8)
| | (%50,5)?3.609
| |
|
|
Dentsitatea
| 3.759,47 bizt/km²
|
---|
Hazkundea
(2003-2013)
[1]
| %?0,27
|
---|
Zahartze tasa
[1]
| %?19,58
|
---|
Ugalkortasun tasa
[1]
| ‰?43,67
|
---|
|
Jarduera tasa
[1]
| %?71,98
(2011)
|
---|
Genero desoreka
[1]
| %?4,57
(2011)
|
---|
Langabezia erregistratua
[1]
| %?8,58
(2013)
|
---|
|
Euskaldunak
[1]
| %?80,72
(2010)
|
---|
Kaleko erabilera
[2]
| %?
(2016)
|
---|
Etxeko erabilera
[3]
| %?72.72
(2016)
|
---|
|
Sorrera
| 1325
.?urtea
|
---|
Webgunea
| http://www.lekeitio.com
|
---|
Izena, dirudienez, ≪
Lea
gaineko tokia≫ esan nahi duen
legoitio
hitzaren deformazioa da. Dena den, beste teoria batek dio
Lea-kai-tio
(≪Lea inguruko kaia≫) hitzetik datorrela.
[erreferentzia behar]
Ingurune naturala eta klima
aldatu
Otoio
eta
Lumentza
mendiek inguratzen dute, eta
Lea
ibaiak zeharkatzen du. Izan ere,
Mendexa
eta Lekeitio artean
itsasoratzen
da erreka hori,
eskualdeari
izenaren erdia ematen diona. Herria badia txiki baten mendebaldean dago, itsasotik nolabaiteko babesa lortzen duela. Badia horren erdian
Garraitz
edo San Nikolas uhartea dago, udalerriko zati ere badena.
Isuntza
hondartza udalerriaren erdigunean dago.
Lekeitioko klima itsasoak baldintzatzen du. Udak epelak izaten dira, eta muturreko tenperaturak bakanak, itsasoak klima erregulatu egiten duelako. Neguan tenperatura minimoak ez dira normalean 0?°C-tik behera joaten.
Udalerri mugakideak
aldatu
Lekeitio gaur egun den gunean aspaldikoa da gizakiaren presentzia.
Telesforo Aranzadik
eta
Jose Migel Barandiaranek
Lumentzako
kobazuloan aurkitutako aztarnen arabera,
Goi Paleolitotik
zetozen gizakiak bizi izan ziren Lekeition. Horrez gain, hirigunean bertan dagoen beste leize batean,
Armintxe
izenekoan, duela 12.000-14.000 urte inguruko
labar artea
aurkitu zen 2016an
[5]
.
Sasoi hartako gizakiak arrantzan eta nabigazioan aritzen ziren, gaur egun ere Lekeition jarduera garrantzitsuak direnak.
Bizkaiko jaun-andreak
uda Lekeition pasatzeko ohituraren aitzindari izan ziren. Udalerria ofizialki
1325ean
sortu zen,
Maria Diaz Harokoaren
eskutik eta
Bizkaiko
kostaldeko beste herri batzuk baino geroago, (
Bermeo
esaterako
XII. mendean
sortu zen). Portuaren inguruan jaso zen herria, Arranegi kalea zen arrantzale gunea eta Dendari kalea merkatariak biltzen zituena. Gaur egun Lekeitioko alde zaharra osatzen dute kaleok. Mende erdi bat geroago, On Tello kondeak domingotar mojei eman zien etxea.
Garai hartan, Maria Diaz Harokoa Bizkaiko andreak Lekeitioko hiribildua sortu zuen, eta handik pixka batera
Alfontso XI.a Gaztelakoak
lekeitiarrei
bermeotarren
foru eta dohaintza berdin?berdinak eman zizkien.
Erdi Aroan
, Lekeitiok bertako Yarza eta Likona familien arteko
leinu gerren
ondorio zuzenak pairatu zituen.
1381ean
agintariek udalerrian armak ekoiztea, tropei ostatu ematea eta etxe gotorrak eraikitzea debekatu zuten, baina, hala ere, bandoen arteko borrokak ohikoak ziren.
1442ko
sutean Lekeitioko hirurehun etxe erre ziren. Haren ondorioak arintzeko,
Joan II.a Gaztelakoak
hiribilduari 120.000 marabediko zorra barkatu zion, zergei zegokiona. Gainera, sute gehiago ez izateko, suhesi bat eraiki zuten eta hiribildua bi zatitan banatuta geratu zen.
Lekeitioko armarrian itsasontzi bat ikusten da, zenbait arraunlari dituena, eta itsasoan balea ageri da, haren
balekumearekin
.
Ontzian
arpoilari bat ere badago,
baleari
eraso egiten. Goialdean gaztelua dauka, eta gaztelu horren almenan bi mairuren buruak ikusten dira. Armarriko hitzek harrotasuna adierazten dute erregeak garaitzea eta lurra
nahiz itsasoa mendean hartzea lortu duen herri ohoragarria goraipa bedi.
≪
|
Reges debellavit horrenda cette subjecit terra marique potens.
|
≫
|
Zalantzarik egon ez dadin, esaldia udaletxearen fatxada nagusian karaktere ederretan zizelkatuta ageri da.
Plaza Nagusian itsasontziak amarratzen dituen herriak itsasoari guztiz lotutako historia izan behar du.
1381etik
hasita, Lekeitioko marinelek haien lanbide?interesen alde egiten dute San Pedro Arrantzale Kofradian elkarturik. Mendeetan zehar, orain dela gutxi arte, kofradiako etxezainak egunero idazten zuen zenbat arrain ekarri zuen ontzi bakoitzak iluntzeko enkante publikoan saltzeko. Saldutako partida guztien prezioak aintzat hartu, eta, ateratzen zen batezbestekoaren arabera ordaintzen zien patroiei biharamunean.
Baleak
harrapatzeari dagokionez, Lekeition aurkitutako dokumentu zaharrenak
XIV. mendearen
amaierakoak dira. Garai hartan balearen mingaina saltzean ateratako etekinaren bi heren moilak zaharberritzeko erabiltzen ziren, eta hirugarren herena, berriz, parrokia?elizaren mantentze?lanetarako.
1468an
jada Lekeitioko portuak ondo tresnatutako moilak zituen. Urte hartako aktetan jasota dago balea handi bat harrapatu zutela
San Nikolas uhartearen
inguruetan.
1450ean
, 200 tonako bi ontzi tresnatu zituzten Lekeitioko ontzioletan,
Frantziaren
eta
Portugalen
aurkako gerretara bidaltzeko. Lekeitioko ontziek
Hondarribiko
eta
Donostiako
biztanleei lagundu zieten, frantsesek setiatu baitzituzten bi hiri horiek. Antzinako dokumentuek adierazten dute Lekeitioko ontzi eta marinel batzuk
Armada Garaiezinean
sartu zirela, eta Trafalgarko eta Otrantoko guduan
Otomandar Inperioaren
ontzidia suntsitzen laguntzeko parte hartu zutela.
1525
inguruan
izurriak
gogor jo zuen Lekeitio. Herritar aberats askok ihes egin zuten, pobreenak herrian geratzen ziren bitartean. Likona alkateak
Gonzalo Bartoome Nieto
medikua ekarri zuen Donostiatik, herrian izurriak jotako guztien arropak eta oheak erre eta gaixoak artatzeko aginduarekin. Epaiketak egon baziren ere, herrian geratu ziren hainbatek (tartean apaizak) bere alde egin zuten. Garaikideek zioten 500 bat hildako eragin zituela izurriak, baina agian zenbaki hau gehiegizkoa da
[6]
.
Geografia General del Pais Vasco?Navarro
liburuan,
Karmelo Etxegaraik
gogora ekartzen digu
1550ean
Lekeitiok 53 itsasontzi zituela, eta ontzi bakoitzean dozena erdi marinel, urte gutxi batzuk geroago, ontziek tona?kopuru handiagoa zuten eta tripulazioak bikoiztu egin ziren.
Aro Modernoa
aldatu
Herria pixkanaka hazten joan zen
Amerikarako
nabigazioak hazkunde hori azkartu zuela. Portuaren beharrizanak asetzeko, hainbat alditan handitu da, harik eta gaur egungo itxura lortu arte.
1769an
baztanga
izurritea egon zen herrian. 350 biztanleri eragin eta haietako 14 hil zituen. Normalki gaixotasun honek?% 15etik gora hiltzen zuen, batzuetan?% 40, baina Luzuriaga medikuak baztangaren aurkako inokulazioak egin zituen eta?% 4 izatea lortu
[7]
.
Aro Garaikidea
aldatu
Lekeitioko portua
Bizkaiko
bigarrena izan zen trafikoan
XIX. mendearen
amaierara arte,
Bermeoko
portuaren atzetik. Dena den,
XX. mendean
zehar
Ondarroako
portuak aurrea hartu zion.
XX. mendean
zehar Lekeitio
Bizkaitar
askoren opor-toki bilakatu zen,
Zita enperatrizaren
adibideari jarraiki. Gaur egun herriaren biztanleria hirukoiztu edo laukoiztu egiten da uda garaian. Horrela, Lekeitioko jarduera ekonomiko nagusia zen arrantzari turismoa eta zerbitzuak batu zaizkio.
Lekeitio dotorea da, atsegina, eta argazkietan oso ondo ematen du.
Lekeitioko portu
seguruaren aurrean dagoen badiara ibai txiki bat iristen da:
Lea
ibaia, hareatza bitan banatzen duena. Herrikoen hondartza
Isuntza
da, Uribarrengo lorategien eta elizaren parean dagoena. Learen eskuinaldeko hondartza
Karraspio
da, kosmopolitagoa, eta bainu hartzeko gomendagarriagoa. Hara iristeko,
Ondarroarako
bidea hartzen dute ibilgailuek eta, itsasbeheran, Isuntzako hondartzatik barrena ere joaten da oinez.
Itsasoaren erasoari aurre egiten dion bastioi naturala
Garraitz
edo
San Nikolas uhartea
da. Han ez da inor bizi, harritsua da, eta alde batean pinuz estalia. Garai batean, eritasun kutsagarriak zituzten gaixoentzako ospitalea zegoen han, eta frantziskotarren monasterioa ere bai, gaur egun, han, haren zimenduak baino ez dira ikusten.
Herriko historiaren arabera,
1578ko
epidemia gastrikoa guztiz mendean hartzeko bederatzi hilabete behar izan ziren. Gaixoak San Nikolas uhartera eramaten zituzten, eta Udalak Domingo Likona txistularia bidaltzen zuen hara, gogoari goian eusteko. Lan hori egitegatik hainbat kobrezko erreal jaso zituen.
Gaur Lekeitiori osasuna dario. Bi alderdi dituen udalerria da: neguan barnerakoia da, bertako eta antzinako estiloa du; uda iristen denean, ordea, herri ireki eta parrandazalea bihurtzen da, haren 7.000 biztanleak halako bi izaten dira, udatiarrak eta turistak iristen baitira, Isabel II.aren eta Zita enperatrizaren antzera. Zitak, Austriako Karlosen alargunak, tronua galdu zuen
Lehen Mundu Gerran
, eta Lekeition harrera beroa egin zioten. Antzinako Lekeitiori dagokion hirigunea txikia denez, ibilbidea oinez egiteko modukoa da. Gogoko izatekoak dira, batez ere:
- Eraikin batzuen itxura: Etxezabal etxea; Uriarte, Abaroa eta Uribarren jauregiak eta Urkizako Erdi Aroko dorretxea.
- On Telloren etxea eta haren armarri zoragarria.
- Zaldundegi.
- Santo Domingo komentua (hango mojek San Pedroren belarrak ematen zizkieten arrantzaleei, sorginak uxatzeko).
- Arranegiko iturria.
- San Joan Teleko ermita.
- Jesuiten eskola ohia.
Arranegi kalean, Atxabal kalearen kantoian, eraikin eder bat dago, izkinako armarria du, eta idazkun bat, harrotasunez
hau dioena:
Estas casas son para capellanes de Oxinaga
(etxe hauek Oxinagako kapilauentzat dira).
Plaza Nagusian
harlanduz
egindako udaletxea dago,
XVIII. mendearen
erdialdean eraikia. Jakin badakigu kontzeju itxiak egiten hasi aurretik edilak eta herriko indar biziak biltzen zirela elizaren ondoko hilerrian zegoen adaburu handiko hagin baten gerizpean.
Andre Mariaren Jasokundearen eliza
aldatu
Andre Mariaren Jasokundearen elizak
aparteko atala merezi du.
XV. mendean
egindako basilikako eraikuntza?lanetan tradizio
gotikoa
ageri da, baina haren aurretik eraikin
erromaniko
bat zegoen.
Delmas, Lekanda eta Etxegarai bat datoz Santa Maria Basilikari buruzko iritzietan: Jaurerriko eraikin gotiko perfektuena da. Hiru nabe ditu eta erdikoa altuagoa da; kanpotik arbotanteak, gargolak eta pinakuluak ditu apaingarri, eta barrutik triforio bat, karel zulodunak dituena.
Portada zorrotz txaranbeldua du, tinpano angrelatua, eta mainel bat, Ama Birjinaren estatuarekin.
Hareharrizko
portadaren
inguruan ageri dira aingeru musikarien irudi txikiekin apaindutako arraba landua eta goialdeko friso horizontala, kalbarioa eta hamabi apostoluen irudiak dituena. Dorre
barrokoa
, aitzitik,
1737an
kareharri
grisez eraiki zuten.
Erretaula
nagusiak egundoko balioa du.
1508ko
filigrana gotikoa da eta haren konposizioa eta polikromia oso landuak
daude. Taula bakoitzak Mariaren edo Kristoren bizitzaren eszena bat adierazten du, hori guztia errezel fin urreztatu
baten azpian muntatuta. Patriarken eta dohatsuen bitxi paregabe hori hainbat irudik osatzen dute. Antiguako Andra Maria ?estilo erromanikoko ikonoa? alboko aldare batean dago, elizaren girolan. Loreak ez zaizkio inoiz falta, Lekeitioko zaindaria baita.
Gotiko flamigeroko beste erretaula eta irudi batzuk ere badaude, baita hilobi?laudak, kantu?liburuak eta beste
arte?objektuak ere, alboko kaperan ikusgai.
Kanpandorrearen
oinarrian badago eskultura abangoardista bat, Resurreccion Maria Azkueri eskainia. Izan ere, Lekeitiar ospetsu hura lexikografoa, folklorista, gramatikaria eta euskal kulturaren patriarketako bat izan zen.
Honela banatzen ziren sektore ekonomikoak 2017an: lehen sektorea,?% 3,5; bigarren sektorea,?% 3,6; hirugarren sektorea,?% 86,4; eta eraikuntza,?% 6,5. 2018an, langabezia tasa?% 11,4koa zen.
[8]
Turismoa da gaur egun Lekeitioko diru-iturri nagusienetarikoa. Horren adibide garbia da udan izaten duen biztanle-hazkunde nabaria. Udalerriak
Cittaslow
mugimenduaren kidea da.
Euskal Herriko
kairik garrantzitsuenetarikoa dugu gaur egun. Historian zehar ere portu nabarmena izan da. Tartean,
balearen
harrapaketaren inguruan ibili ziren urteetan
arrantzale
lekeitiarrak, eta hain garrantzitsua izan zen jarduera hori, herriko armarrian irudikatuta agertzen da.
Lekeition badago atun?arrantzaren kluba, udaro zaletuentzako txapelketak antolatzen dituena. Zaletu horiek eta herriko arrantzaleek irizten diote Sagustan badia (Lekeitio eta
Ondarroa
artean) oso egokia dela bisiguaren eta beste espezie batzuen artisau?arrantzarako.
Eguraldiaren iragarpenik ia ez zegoenean, herriko arrantzaleek bazuten talaiaria, talaian eseri eta zeruertza begiztatzeaz eta itsasoaren egoera aztertzeaz arduratzen zena. Itsasoratu baino lehen, eguraldiari buruz eztabaidan jarduten zuten, eta haien iritziak bat ez bazetozen, atabaka erabiltzen zuten. Kaxa txiki bat zen, bi atal zituena, eta tapak ere bi zulo zituen, batean itsasontzi bat margotuta, bestean etxe bat. Isilpeko bozketan talaiariak eta patroiek bolatxo bana zuloetako batean sartzen zuten, eta gero kontaketa egiten zuten. Harritzekoa bada ere, etxea margotuta zuen atalean bolatxo gehiago agertuz gero, ontziak itsasora joaten ziren.
Zerua garbi eta itsasoa bare egonez gero, ez zuten eztabaidarik egiten, goizean goiz?goiz talaiariak abisua ematen zien dei egitekoei. Dei egiteko ardura zuten emakumeek atalondotik hots egiten zieten patroiei eta marinelei, banan?banan, haiek izenak esanez.
2019an Lekeitiok 7.246 biztanle zituen. Horietatik?% 24,48k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotako herritarren kopurua?% 9,96 zen.
[8]
2007ko udal hauteskundeetan bost izan ziren legez hauteskundeetara aurkeztu zirenak:
EAJ
,
EA
,
PSE
,
PP
eta
Ezker Batua
-
Aralar
koalizioa.
Eusko Abertzale Ekintzaren
zerrenda legez kanpo utzi zen. EAJk bederatzi zinegotzi eskuratu zituen eta EAk lau. Gainerako alderdiek ez zuten ordezkaririk eskuratu. 1.560 boto nulu egon ziren, gehienak, Eusko Abertzale Ekintzaren zerrendari emandako baliogabetutako botoak. Hauteskunde hauen ostean, Jose Maria Cazalis Eiguren (
EAJ
) izendatu zuten Lekeitioko alkate, gehiengo osoz.
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako
emaitzen ondorioz,
Maitane Larrauri Fraile
,
Bilduko
zerrendaburua aukeratu zuten alkate, gehiengo osoz. Bilduk zortzi zinegotzi lortu zituen eta
Euzko Alderdi Jeltzaleak
, bost.
[9]
2015eko udal hauteskundeetan
, berriz, aldaketa nabaria gertatu zen, Bildu ondorengoa zen
Euskal Herria Bilduk
bi zinegotzi galdu baitzituen eta EAJk bi irabazi. Horren ondorioz, EAJ alderdiko
Koldo Goitia
hautatu zuten alkate.
[10]
[11]
2019ko udal hauteskunde
etan hauek izan ziren emaitzak: EAJk, 2.300 boto (7 zinegotzi); EH Bilduk, 1.871 boto (6 zinegotzi); PSE-EEk, 42 boto; eta PPk, 15 boto.
[12]
Koldo Goitia Markuerkiaga aukeratu zuten alkate berriro.
[13]
Herriko armarrian, hurrengo testua irakur daiteke latinez:
Reges debellavit horrenda cette subjecit terra marique potens Lequeitio
, euskarazko itzulpena honakoa da:
Lekeitiok, lurrean eta itsasoan indartsu, errege eta zetazeo izugarriak harrapatzen ditu
Ondasun nabariak
aldatu
Jauregiak eta eraikin zibilak
aldatu
- Turpin dorrea
. 1520 urte inguruko eraikina, estilo errenazentista eta gotikoa nahasten dituena.
[19]
[20]
- Abaroa Jauregia
.
1891an eraikitakoa, Frantziako Bigarren Inperioko ereduan.
[21]
[22]
- Uriarte jauregia
. 1677ko jauregi barrokoa.
[23]
[24]
- Santa Katalina itsasargia
- Lekeitioko talaia
- Isuntza eta Egiguren Atxurra ontziolak
[25]
- Mendieta ontziola
[26]
- Udaletxea.
1721eko eraikin barrokoa
[27]
[28]
- Antzinako harresiak
(XIV-XV. mendeak)
[29]
[30]
[31]
- Sosoaga jauregia.
1643an eraikia, lehendik zegoen dorre baten gainean.
[32]
- Kofradia zaharra.
1803an eraikitakoa, hasieran eskabetxe lantegia izateko egin zen.
[33]
[34]
- Izotz fabrika
(XIX. mendea)
[35]
- Arostegi jauregia
(XIX. mendea)
[36]
- Arteita dorrea
(XVII. mendea)
[37]
- Barbarias etxea
(XIX. mendea)
[38]
- Etxezabal
(XIX. mendea)
[39]
- Kultur etxea
(XIX. mendea)
[40]
- Igartza dorrea
(XVI. mendea)
[41]
- Jauregia
(XIX. mendea)
[42]
- Kioskoa
(XX. mendea)
[43]
- Kurutzalde jauregia
(XX. mendea)
[44]
- Likona etxea
(XVIII. mendea)
[45]
- Maguregi dorretxea
(XVI. mendea)
[46]
- Natxituko Abadia etxea
(XVI. mendea)
[47]
- Nautikako eskola
(XIX. mendea)
[48]
- Oxangoiti jauregia
(XVII. mendea)
[49]
- Salinas etxea
(XIX. mendea)
[50]
- Torrezar
(XV. mendea)
[51]
- Upaetxea dorrea
(XVII. mendea)
[52]
- Uribarria jauregia
(XVII. mendea)
[53]
Eraikin erlijiosoak
aldatu
Jaiak eta ospakizunak
aldatu
- San Pedroak
,
ekainaren 28tik
uztailaren 1era
.
Ekainaren 29a
, San Pedro apostoluaren eguna, arrantzaleen egun handia da. 10:30etako Meza Nagusia amaitzean, kilinkala hasten da. Kilinkariek San Pedroren irudia prozesioan eramaten dute, eta, kaiaren ertzean, santua zakarki makurtzen dute behin eta berriz. Mugimendu horiei kilinkak esaten diete, eta arrantzale?kofradiaren patroiak itsasoko urari emandako bedeinkapentzat hartzen dituzte.
1947an
kilinkariak baldar samar ibili ziren eta San Pedro uretara erori zen. Urte hartan hegaluzearen arrantza?aldia bikaina izan zen, eta oparotasun hura santuaren urperatzeari egotzi zioten.
- Tradizioari eutsiz,
kaxarranka
dantzatzen dute. Oso antzinako gremio?dantza da: dantzari batek 8 arrantzalek daramaten kutxa baten gainean dantza egiten du.
- Lekeition egingo dugun paseoan, etxeetako begiratokien multzo armoniatsu eta koloretsuak ikusiko ditugu, eguzkiak
berotuta, portuko uretan islaturik... gero olatu?horma, eta itsaslabarretan barrena joango gara
Santa Katalina itsasargiraino
.
- Beste ibilbide bat izan daiteke Uribarrengo lorategietan paseoa egitea. Garai batean Zita enperatrizaren jauregiko
sailak ziren; gaur egun, berriz, errepidearen eta hondartzaren arteko lorez betetako tartea. Handik
Isuntzako hondartzako
harkaitz antropomorfikoa: aittitta makurra da, hura ezagutzen duena lekeitiartzat hartzeko modukoa da.
- Isuntzako zubi begibakarretik aurrera
Karraspio hondartzaraino
joan gaitezke. Hantxe, Euskal Herriko
eukalipto
-sailik handiena hasten da, eta datu horrek Bizkaiko ekialdeko itsasaldearen klima gozoaren berri ematen digu.
- Argazkilaritza maite dutenei aholku bat emango diegu: Atea portalera hurbildu (harresiak izan zituen zazpi ateetako
bat) eta, kalbarioko gurutzeak erreferentziatzat hartuta,
Lumentza
mendira igo, hiribilduaren bista paregabeez gozatzeko.
Mendi horren bihotzean
Madeleine aldiko
aztarnategiak aurkitu zituzten.
Lekeitiar ospetsuak
aldatu
Erreferentziak
aldatu
Kanpo estekak
aldatu