Latin arrunta
(latinez,
sermo vulgaris
) edo latin berantiarra termino generikoa da,
Erromatar Inperioko
probintzietan hitz egiten ziren
latinaren
herri-dialekto multzoari erreferentzia egiteko erabiltzen dena. Latinaren desagertzea, hizkuntza bizi gisa,
dialekto
horien gero eta desberdintze handiagoarekin lotu zen, eta horrek,
IX. mende
inguruan,
hizkuntza erromantze
goiztiarrak eratzea ekarri zuen. Autore batzuek latin arrunta (edo herrikoia) eta latin berantiarra (IV. mendetik aurrera) teknikoki bereiztea proposatzen dute, nahiz eta linguistikoki zaila den bi adiera horiek bereiztea.
Latin kultua eta latin arrunta
aldatu
Hala ere,
hizkuntzalaritza
modernoaren ikuspuntutik,
latin arrunta
, berez, hipotesi zahar eta oker batean oinarritutako adierazpena dela argitu behar da, bi hizkuntza paraleloren existentzia suposatzen zuena: latin "
kultu
" bat eta beste "
arrunt
" bat; baina, benetan, latin arrunta latina bera zen, hizkuntza bizi bat eta etengabeko bilakaeran zegoena,
latin klasikoa
literaturan eta administrazioan soilik mantentzen zen bitartean, probintzien arteko komunikazioa errazteko.
[1]
Latin mintzatuaren aldaera latin klasikoaren literatur estiloaren oso desberdina da bere ahoskera, hiztegi eta gramatikan. Latin arruntaren ezaugarri batzuk ez ziren Erromatar Inperioaren garai berantiarrera arte agertu, baina, dirudienez, bere ezaugarri asko oso goiztiarrak dira. Beste batzuk, berriz, askoz lehenago egon zitezkeen, latindar
kreolera
forman.
[2]
Latin arruntaren definizio gehienek, idatzia baino lehenago hitz egiten den hizkuntza dela uste dute, zenbait ebidentziek, latina, garai honetan,
dialektalizatu
edo kreoleratu egin zela iradokitzen dutelako, eta, norbaitek bere hiztunetako baten eguneroko hizketa transkribatu izanaren frogarik ez dagoelako. Latin arruntaren azterketak zeharkako ebidentzien analisia eskatzen du, jatorrian inork ez baitzituen nahita erabiltzen latin arruntaren formak idazten zuenean.
Gaur egun latin arruntari buruz ezagutzen dena hiru iturritatik dator. Lehena, hizkuntza erromantze frogatuen ezaugarri ugari berreraiki eta latin klasikotik ezberdinak diren gauzak azpimarratzeko aukera ematen duen
metodo konparatiboa
da. Bigarren iturria latin berantiarreko
gramatika preskribatzailearen
zenbait testu dira, latineko hiztunek egin ohi zituzten akats linguistikoak gaitzesten zituztenak, hizkuntza nola erabiltzen zen deskribatzen laguntzen duten salaketak. Azkenik, latin klasikotik aldentzen diren "
solezismoak
" eta erabilerak, batzuetan latin berantiarreko testuetan aurkituak, idatzi zituenaren hizkera azaltzen dute.
- ↑
Jose Enrique Gargallo Gil, Maria Reina Bastardas. (2007).
Manual de linguistica romanica.
Ariel Linguistica,?77-79?or.
.
- ↑
GIMENO- MENENDEZ, Francisco. (2004).
"Situaciones sociolinguisticas dispares en el proceso de formacion de las lenguas romances".
Aemilianense (Revista internacional sobre la genesis y los origenes historicos de las lenguas romances),?171-223?or.
ISBN
1698-7497
.
.