Azaroak 9: kontsulta eguna
aldatu
1.255 lokal zabaldu zituzten
Katalunia
osoko 942 herritan (guztira, 947 herri zeuden Katalunian), eta 6.430 parte-hartze gune eta 8.000 boto-kutxa baino gehiago. 40.930 pertsonak eman zuten izena antolaketa-lanetan laguntzeko. 5,4 milioi pertsonek parte hartu zezaketen kontsultan
[1]
.
1.142.210 lagunek eman zuten botoa 13:00etarako, datu ofizialen arabera
[2]
. Bozkalekuak ixteko eskatu zuen
UPDk
badaezpadako neurri gisa, baina Bartzelonako guardiako epaileak ebatzi zuen "neurrigabea" zela
[3]
. 1.977.531 lagunek eman zuten botoa 18:00etara arte.
Gironan
hautetsontzi bat puskatu zuten lau kaputxadunak atxilotu zituzten
[4]
. Rajoyk adi jarraitu zuen galdeketa, Moncloa Jauregitik
[5]
.
Azkenik, botoen %100 zenbatuta, 2.236.806 herritar joan ziren bozkatzera. 1.861.753 izan ziren boto independentistak; 232.182 estatua bai baina independentzia nahi ez zutenak; eta 104.772 boto unionistak. Lehenengo galderari bai (
Katalunia
estatu izatearen alde) erantzun baina bigarrena zuri utzi zutenak 22.466 izan ziren, hau da, boz guztien %0,97. Portzentaietan, boto-emaileen %80,76k egin zuten Katalunia estatu independente izatearen alde eta %10,1ek
Katalunia
estatu izatea nahi zuten, baina ez independente. Azkenik, %4,5 ziren Katalunia estatu izatea nahi ez zutenak.
Bai-Bai
aukerak Erdialdeko Katalunian (%88,29) eskuratu zuen babesik handiena, eta txikiena
Bartzelonan
(%77,52). Kataluniako hiriburua hartzen zuen eskualdean izan zen ezezkoaren aldeko boto gehien, hau da, %5,26
[6]
.
Kontsultaren ondorengo egoera
aldatu
Azaroaren 10ean
, Generalitateak ardura bere gain hartu eta ez zuen inor identifikatu. Prozesuan deliturik izan den argitzeko ikerketa hasi zuen Fiskaltzak.
Maria Dolores de Cospedal
PPko
idazkari nagusiak Espainiako Gobernuak galdeketaren antolatzaileen aurka joko zuela adierazi zuen
[7]
.
Egun berean, Kataluniak munduari erakutsi nahi zion bere etorkizuna politikoa erabakitzeko eskubidea zuela eta
Europako
agendan kokatu nahi zuen aldarrikapen hori
[8]
.
Bestalde, Generalitateak Rajoyren hitzak salatzeko asmoa zuen Konstituzionalean, izan ere, Generalitatearen bozeramaileak gogor kritikatu zituen jasotako "mehatxuak" eta "
Espainiako
Gobernuaren jarrera antidemokratiko eta oldarkorra"
[9]
.
Kontsultaren ondorengo erreakzioak
aldatu
Azaroaren 10ean
, bi milioi lagunek kontsultan parte hartzea arrakastatsutzat jo zuen A9a Masek. "Demokrazia ariketa handia" izan da, "Kataluniak berak erabaki nahi du bere etorkizuna", esan zuen
[5]
.
Alderdi politikoei dagokienez,
CDCk
hauteskunde plebiszitarioak nahi zituen.
ERC
parlamentu eratzailearen aldekoa zen.
CUPek
independentzia aldarrikapena nahi zuen. Bestalde,
ICV
bete beharreko galdeketaren alde agertu zen eta
PSC
erreforma federalaren alde. Azkenik,
PPCk
guztia ahazteko nahia adierazi zuen eta
Albert Rivera
Ciutadanseko
buruak hauteskundeak aurreratzeko eskatu zion Masi
[10]
.
Egun berean, kontsulta
Espainiaren
'barne arazo' bat zela esan zuen
Bruselak
. “
Estatu
kideen ordena konstituzionalarekin zerikusia duten barne antolakuntzako auzien inguruan ez du adierazpenik egin behar
Europako Batzordeak
, ez da bere papera” esan zuen
EBk
[11]
. Cameronek, berriz,
Espainiaren
'batasuna' aldarrikatu zuen. Gainera, lehen ministroak
erreferendumek
Konstituzioa errespetatu behar zutela azpimarratu zuen
[12]
. Nazioarteko hedabideen azaletan, kontsulta katalanak oihartzuna izan zuen.
Albistea
jaso zuten munduan zeharreko hedabide gehientsuenek parte-hartzeko prozesuaren izaera independentista nabarmendu zuten
[13]
.
Azaroaren 12an
, “Justizia erabili izana” eta “politikarik ez egitea” gaitzesi zuen
Artur Masek
. Bera izan zen Kataluniako Parlamentuan egin zuten kontrol saioko protagonista.
CiUko
diputatuek zutik hartu zuten Mas saioaren hasieran
[14]
.
Azaroaren 13an
, Rajoyk Moncloan egin zuen agerraldia “bakarrizketa” izan zela kritikatu zuen
CiUko
bozeramaileak. Bestalde, “eskuzabaltasuna eta zorroztasuna” eskatu zien Turullek kontsultaren aldeko alderdiei. Gainera, ‘Mas auzitara eraman ala ez, berdin zaigu’ adierazi zuen
[15]
.
Kataluniako kontsultaren eragina Euskal Herrian
aldatu
Azaroaren 4an
, Euskal Herriko bi udalek,
Azpeitiakoak
(Gipuzkoa) eta
Durangokoak
(Bizkaia), Kataluniako Generalitateari ≪laguntza≫ eskaini zioten igandean egin asmo zuen galdeketari begira
[16]
.
Azaroaren 6an
jakin zenez,
azaroaren 7an
BERRIA
ren mahai ingurua egongo zen, Kataluniaz eta Kataluniatik
Vilaweb
en estudioetatik eskainiko zuen
BERRIA
k, 10:00etan.
Martxelo Otamendi
izango zen zuzendari, eta gonbidatuak, Martin Aranburu politologoa, Maria Colera itzultzailea eta Ana Rodet Bartzelonako Euskal Etxeko presidentea
[17]
.
Azaroaren 7an
,
Vilaweb
en estudioetatik eskaini zuen
BERRIA
k Kataluniako galdeketari buruzko mahai ingurua.
Martxelo Otamendik
zuzendu zuen saioa, eta Martin Aranburu, Maria Colera eta Ana Rodet izan ziren gonbidatuak. "Neurtu behar da noiz egin desobedientzia eta noiz ez" izan zen esaldi aipagarriena
[18]
.
Azaroaren 7an
jakin zenez,
Hego Euskal Herrian
lau hiriburuetan manifestazioak egingo ziren
azaroaren 9an
, kontsulta alternatiboari babesa emateko asmoz.
Gure Esku Dago
plataformak, berriz, mosaiko erraldoia egingo zuen
[19]
.
Azaroaren 9an
, hedabideen aurrean
EAJ
eta
EH Bildu
batera agertu ziren
Bartzelonan
[20]
. Bestalde, elkarretaratzeak egin zituzten Hego Euskal Herriko hiriburuetan erabakitzeko eskubidearen alde
[21]
.
Azaroaren 10ean
,
Josu Erkoreka
bozeramaileak katalanak eta
Artur Mas
presidentea zoriondu zituen bozketan izandako “arrakasta” zela eta. Kataluniako bozketa “erreferentea” zen
Euskadirentzat
, bere ustez
[22]
.
Erreferentziak
aldatu
- ↑
≪A9ko galdeketa: 1.255 lokal, 8.000 hautestontzi eta 40.930 boluntario≫
,
EiTB
, 2014-11-07
- ↑
ITSASO ZUBIRIA ETXEBERRIA,
≪Lehen orduak normaltasun osoz azaroaren 9an≫
,
Argia
, 2014-11-09, CC-BY-SA lizentzia
- ↑
Jon Ordonez,
≪Epaileak bozkalekuak ixteari uko eginda, aurrera jarraitzen du galdeketak≫
,
Berria
, 2014-11-09
- ↑
Jon Ordonez - Jon Olano,
≪Bozkalekuak zabaltzetik boto zenbaketara, egun historikoa≫
,
Berria
, 2014-11-10
- ↑
a
b
Maider Beistegi,
≪Bi milioi lagunek parte hartuta, arrakastatsu jo du A9a Masek≫
,
EiTB
, 2014-11-09
- ↑
≪1.860.000 boto independentziaren alde≫
,
Berria
, 2014-11-10
- ↑
≪Ardura bere gain hartu eta inor ez du identifikatu Generalitateak≫
,
Berria
, 2014-11-10
- ↑
Maddalen Iriarte,
≪Eta orain zer?≫
,
EiTB
, 2014-11-10
- ↑
≪Generalitateak Rajoyren hitzak salatuko ditu Konstituzionalean≫
,
EiTB
, 2014-11-10
- ↑
Jon Ordonez,
≪Biharamuna, "dena ahaztu" nahi duena zein independentzia aldarrikatu nahi duena≫
,
Berria
, 2014-11-10
- ↑
≪Kontsulta Espainiaren 'barne arazo' bat dela esan du Bruselak≫
,
EiTB
, 2014-11-10
- ↑
≪Cameronek Espainiaren 'batasuna' aldarrikatu du≫
,
EiTB
, 2014-11-10
- ↑
Iker Gonzalez,
≪Kontsulta katalanak oihartzuna izan du nazioarteko hedabideen azaletan≫
,
EiTB
, 2014-11-10
- ↑
≪Artur Mas: 'Inoiz baino beldur gutxiago diegu Estatuaren mehatxuei'≫
,
EiTB
, 2014-11-12
- ↑
≪Turull: ‘Mas auzitara eraman ala ez, berdin zaigu’≫
,
EiTB
, 2014-11-13
- ↑
≪≪Laguntza≫ eskaini dute Azpeitiko eta Durangoko udalek≫
,
Berria
, 2014-11-05
- ↑
Edu Lartzanguren,
≪BERRIAren mahai ingurua bihar, Kataluniaz eta Kataluniatik≫
,
Berria
, 2014-11-06
- ↑
Jon Olano,
≪"Neurtu behar da noiz egin desobedientzia eta noiz ez"≫
,
Berria
, 2014-11-07
- ↑
IKER GOMEZ,
≪Manifestazioak hiriburuetan eta mosaiko erraldoia, A9ri babesa emateko≫
,
EiTB
, 2014-11-07
- ↑
E. Esnaola,
≪EAJ eta EH Bildu gaur batera Bartzelonan, hedabideen aurrean≫
,
Berria
, 2014-11-09
- ↑
≪Elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian, erabakitzeko eskubidearen alde≫
,
Berria
, 2014-11-09
- ↑
≪Erkoreka: 'A9a erreferentea da baina ez dugu zehatz-mehatz jarraituko'≫
,
EiTB
, 2014-11-10
Kanpo estekak
aldatu