Pilar eta Juan gurasoen etxean jaio zen, Bermeon. Aita taxi gidaria zen, eta amak denda bat zuen Juan de Nardiz kalean. Gaztetan dendan laguntzen ibiltzen zen, bi anaiekin batera.
[2]
Inaki Anasagastirekin
batera
Dos familias vascas: Areilza y Aznar
liburua idatzi zuen,
Manuel Aznar
,
Jose Maria Aznarren
aitona izan zenaren bizitzaz.
Bere zuzendaritzapean 1996an
Eleria
aldizkaria sortu zuen Eusko Ikaskuntzak. Aldizkariko lehengo zuzendaria izan zen.
Zuzenbidearen
atal guztiak euskaraz lantzea zuen eginbide. Euskaraz egiten den Zuzenbidea sustatzea eta euskara juridikoaren normalizaziorako tresna baliagarria izatea ziren, hala unibertsitatearen alorrean nola praktikaren eremuan, argitalpenaren helburuak.
[3]
1996tik 2003ra bitartean 24 zenbaki eta 266 artikulu argitaratu zituen aldizkariak.
[4]
Lau artikulu hauek idatzi zituen berak:
[5]
- Euskararen erabilera Administrazio Publikoaren barne harremanetan
(2000).
- Administrazio eta Prozeduraren 30/1992, azaroaren 26ko Legearen Aldaketa eta euskararen ofizialkidetasuna. Harridurak, zalantzak, noraezak eta, batez ere, galderak
(1999)
- Itsastarren lan-segurtasuna Euskal Herriko arrantza-komunitate tradizionaletan
(1998)
- Euskara Euskal Administrazioetan; erabilera arautzeari aurpegi emateko bideak
(1996)
Bestalde. urte batzuk lehenago,
RVAP. Herri-Arduralaritzazko Euskal Aldizkarian
beste bi artikulu hauek ere idatzi zituen
- Autonomi-elkarteen eskuduntza esklusibo desitxuratu bat; kirolarena
(1993)
- Euskararen erabilpena arauzkotzeko
(1992)