Independentzia Gerraren ostean, 1921ean Londresekin lortutako itunak parte baten independentzia ekarri zuen, baina uhartea bitan zatitu zuen. Ipar Irlandak Erresuma Batuaren zati izaten jarraituko zuen, eta Irlandako errepublika britainiarren Commonwealth barnean autogobernudun herrialde bilakatu zen. Horrek mugimendu errepublikanoa bitan zatitu eta gerra zibila eragin zuen 1922an, itunaren aldeko eta aurkakoen artean. Itunaren defendatzaileek irabazi zuten gerra.
[1]
Independentzia Gerrarekin (
1918
-
1921
) alderatuta, askoz hildako gehiago utzi zituen gerra honek. Era berean, bere oinarriek gaur egun ere bizirik jarraitzen dute Irlandako politikan, bertako alderdi garrantzitsuenak gerra honetako bi bandoen ondorengo zuzenak dira eta:
Fianna Fail
itunaren aurkakoen oinordekoa da eta
Fine Gael
itunaren aldekoena.
Gerra hau itunaren aldekoek erraz irabazi zuten arren, beraien buruzagi garrantzitsuenak galdu zituzten, hala nola,
Michael Collins
eta
Arthur Griffith
. 1923ko maiatzaren 24an, Irlandako Gerra Zibila amaitu zen.