한국   대만   중국   일본 
Helenio Herrera - Wikipedia, entziklopedia askea.

Helenio Herrera ( Buenos Aires , 1910eko apirilaren 10a - Venezia , Italia , 1997ko azaroaren 9a ) argentinar futbol -jokalari eta entrenatzailea izan zen.

Helenio Herrera

Bizitza
Jaiotza Buenos Aires ,? 1916ko apirilaren 17a
Herrialdea  Frantzia
 Argentina
Heriotza Venezia ,? 1997ko azaroaren 9a ?(81 urte)
Hobiratze lekua Veneziako San Michele hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak futbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Racing de Casablanca 1931 / 1932
Raja Casablanca 1931 / 1932
Paris Jean-Bouin 1932 / 1933
CASG Paris 1932 / 1933
Stade Francais Football 1933 / 1935
OFC Charleville 1935 / 1937
Excelsior AC Roubaix 1937 / 1939
FC Red Star Saint-Ouen 1940 / 1942
Stade Francais Football 1942 / 1943
equipe federale Paris-Capitale 1943 / 1944
 
Posizio edo espezialitatea atzelaria
Izengoitia(k) el Mag, H.H.

helenioherrera.it…
Find a Grave: 11141869 Edit the value on Wikidata

Futbolari gisa, 1931n hasi zen, Boca Juniors taldean. Familiarekin Casablancara emigratu ondoren, hiri hartako Racing taldean jokatu zuen. Frantziako herritartasuna hartuta, Frantziako zenbait taldetan jokatu zuen gero, eta Frantziako selekzioarekin bi aldiz. Baina Herrera entrenatzaile gisa nabarmendu zen batez ere. 1948an hasi zen, Espainiako Valladolid taldean. Gero, Atletico Madril taldean, Espainiako Liga irabazi zuen bi aldiz (1950 eta 1951 urteetan). Madril utzita, Malaga, Corunako Deportivo, Sevilla eta, Portugalen, Os Belenenses taldeen entrenatzaile izan zen. 1958an Bartzelonak kontratatu zuen, bi urtez, eta Ligako bi titulu irabazi zituen (1959 eta 1960), Espainiako Kopa bat (1959), eta Feria Kopa bat (1960). Azken urte horretan Italiara joan zen, Milango Inter taldeak kontratatuta. Milanen egin zituen zortzi urteetan hiriko futbol-taldeak bere historiako urterik gogoangarrienak bizi izan zituen: bi Europako Kopa (1964 eta 1965), bi Nazioarteko Kopa (1964 eta 1965), eta hiru Liga (1963, 1965 eta 1966) irabazi zituen. Bien bitartean, Espainiako selekzioa entrenatu zuen Txileko Munduko Txapelketarako (1962). Erroma eta Rimini taldeetan aritu ondoren, Bartzelonaren entrenatzaile izan zen 1980-1981 urteetan, eta 1981eko Errege Kopa irabazi zuen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Helenio Herrera