Hamarkada
(δεκ?? (dekas) antzinako grezieratik eratorria: ≪hamarreko taldea≫) bat da jarraikako hamar
urteko
denbora bitarte bat.
[1]
Beraz,
mende
bat 10 hamarkadak osatzen dute. Hamarraldiek hamar urteko edozein aldi deskriba dezakete, hala nola pertsona baten bizitzarena, edo
urte naturaleko
talde zehatz bat.
Hamarkada
|
---|
![](//upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/ef/2000s_decade_montage3.png/285px-2000s_decade_montage3.png) |
Azpiklasea
| mende
|
---|
Neurtzen du
| iraupena
|
---|
Unitate estandarretan
| 10 a
|
---|
Hamarkada
edo
hamarraldi
?
aldatu
Hamar urteko denbora tarteak izendatzeko terminoa garai modernoetan hasi zen erabiltzen. Euskal literatura klasikoa 2000. urtera bitarte biltzen duen
EHUren
Corpus Historikoak
[2]
1957an ematen du
hamarraldi
terminoaren lehen lekukoa,
[3]
eta geroago, 1971n,
hamarkada
terminoaren lehen adibidea
[4]
. Bi aldaerak 1990eko hamarkadan hasi ziren orokortzen literatura klasikoan.
Euskaltzaindiaren Hiztegiak
ez du hobespen markarik ezartzen
hamarraldi
[5]
eta
hamarkada
[1]
hitzetan, baina bigarrenari eransten dio definizioa landua (≪Hamar urteko denbora-bitartea≫) eta lehenaren definiziotzat ematen du
hamarkada
bera.
Euskalterm
datu base terminologikoak
dekada
terminoa ematen du
meteorologian
, baina ez hamar
urteko
denbora tarte bat definitzeko, baizik hamar
eguneko
tarte bat definitzeko: ≪Elkarren segidako hamar egunek osatutako tartea, elementu meteorologiko bat edo gehiago aztertzeko batzuetan erabili ohi dena≫.
[6]
Izan ere,
etimologiari
begiratuta,
dekada
latinezko
decada
,
-æ
hitzetik dator, hau da, ≪hamarreko multzo bat≫. Latinetik datorren
frantsesez
, adibidez,
decade
hitzak ≪hamar eguneko denbora tartea≫ esan nahi du, eta
decennie
erabiltzen da zehazki hamar urteko denbora tartea adierazteko. Aldiz,
gaztelaniaz
,
decenio
hitzak hamar urteko denbora tarte bat adierazten du, baina ez, halabeharrez, mende bakoitzaren hamarkadekin bat egiten duena.
[7]
Zehazki
hiztegiak
hamarraldi, hamarkada
―hurrenkera zehatz horretan― ematen ditu gaztelaniazko
decada
[8]
eta
decenio
[9]
hitzen baliokidetzat.
Hamar urteko denbora bitartearen kontzeptua adierazteko bi hitzetan, badirudi
hamarkada
nagusitu dela,
hamarraldia
-ren aurretik. Izan ere, XXI. mendeko ereduzko prosaren
corpusa
biltzen duen
EHUren
Egungo Testuen Corpusak
[10]
80.101 agerraldi ematen ditu
hamarkada
hitzaren sarreran
[11]
eta 3.356 agerraldi, berriz,
hamarraldi
hitzaren sarreran.
[12]
Beste horrenbeste,
EHUren
Ereduzko Prosa Dinamikoak
[13]
2.610 agerraldi ematen ditu
hamarkada
hitzarentzat,
[14]
eta 106 agerraldi
hamarraldi
hitzarentzat.
[15]
Hamarkadak neurtzeko metodoak
aldatu
Hamar urteko edozein aldi izan daiteke hamarkada bat. Adibidez, ≪bere azken hamarkadan, Mozartek harmonia kromatikoa aztertu zuen garai hartan oso ohikoa ez zen mailan≫ esaldia
Wolfgang Amadeus Mozarten
bizitzaren azken hamar urteei buruzkoa da soilik, kontuan hartu gabe zein urte natural sartzen diren. Izan ere, pertsona baten bizitzako lehen hamarkada jaiotegunean hasten da, eta 10. urtebetetzean amaitzen da. Bizitzako bigarren hamarkada bere bizitzako 11. urtearekin hasten da, eta 20. urtearen amaieran amaitzen da, 20.
urtebetetzean
; eta horrela etorkizunean ere, hurrenez hurren, pertsona bizi den artean.
Hamarkadak izendatzeko metodorik erabiliena da urteak zenbaki partekatuen arabera multzokatzea, 0z bukatzen den urtetik 9z amaitzen den urtera;
1960
tik
1969
ra bitarteko aldia
1960ko hamarkada
da, eta
1970
etik
1979
ra bitarteko aldia, berriz,
1970eko hamarkada
. Batzuetan, hamarrekoen zatia baino ez da aipatzen (
60ko hamarkada
edo
80ko hamarkada
), baina formula hori nahasgarri izan daiteke, ez baitu zehazten zer mendetan ulertzen den; izan ere,
20ko hamarkada
berdin uler daiteke
1920ko hamarkada
edo
2020ko hamarkada
.
Dena dela, hamarkadak taldekatzeko metodo hau ezin da aplikatu K.o. 10. urtearen aurreko hamarkadan, ez baitzen 0. urterik izan.
Hamarkada gisa hamar urteko periodoei buruz hitz egitea XIX. mendearen amaieran baino ez zen egin.
[16]
Bereziki XX. mendean, zenbait ezizen sortu izan ziren, 0-9 bitarteko hamarkada bitarteko sisteman oinarrituta, hamar urteko denbora bitarte jakin batzuk izendatzeko, batez ere ingelesez, hala nola
Swinging Sixties
(
1960
), edo
Roaring Twenties
(
1920ko Hamarkada Zoriontsua
).
Ikuspegi bitxiago batek urteak biltzen ditu
Anno Domini egutegiaren
garaia hasi zenetik, hamarkadak definitzeko 1ez bukatzen den urtetik 0z amaitzen den urtera; horrela, lehen hamarkada 1-10 bitartekoa da, bigarrena 11-20 bitartekoa eta abar. Aipatu ere letraz aipatu ohi dira, adibidez ≪XIII. mendearen bigarren hamarkada≫, ≪XVI. mendeko hirugarren hamarkada≫ edo ≪XX. mendearen azken hamarkada≫ (
sic
).
[17]
Hamarreko multzo hori ere esplizituki identifika daiteke; adibidez, ≪1961-1970≫;
[18]
≪2001-2010≫;
[19]
≪2021-2030≫.
[20]
Kristo aurreko
egutegiaren aroa
K.a.
1. urtearekin batera amaitu zen eta K.o. egutegiaren aroa hurrengo urtean hasi zen, K.o.1. urtean, alegia, 0. urterik ez baitzen izan.
Neurketa metodoak, konparatuta
Urtea
|
1.
|
2.
|
3.
|
...
|
9.
|
10.
|
11.
|
12.
|
...
|
19.
|
20
|
...
|
2000
|
2001
|
2002
|
...
|
2009
|
2010:
|
2011
|
2012
|
...
|
2019
|
2020
|
2021
|
2022
|
...
|
2029
|
2030
|
0-9 hamarkada
|
0ko hamarkada
|
10eko hamarkada
|
...
|
2000ko hamarkada
|
2010eko hamarkada
|
2020ko hamarkada
|
...
|
1-0 hamarkada
|
I. mendeko 1. hamarkada
|
I. mendeko 2. hamarkada
|
...
|
XXI. mendeko 1. hamarkada
|
XXI. mendeko 2. hamarkada
|
XXI. mendeko 3. hamarkada
|
Bi metodoen erabilera publikoa
aldatu
YouGov nazioarteko inkesta etxeak galdeketa bat egin zen 2019ko abenduaren 2an,
Estatu Batuetako
13.582 helduen artean. Zehazki, galdetu zieten: ≪Noiz uste duzu hasi eta bukatuko dela datorren hamarkada?≫. Emaitzen arabera,?%?64k uste zuen ≪hurrengo hamarkada≫ 2020ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2029ko abenduaren 31n bukatuko zela (0-9 metodoa);?%?17k erantzun zuen 2021eko urtarrilaren 1ean hasi eta 2030eko abenduaren 31n bukatuko zela (1-0 metodoa); eta?%?19k erantzun zuen ez zekitela.
[21]
Kultura eta ospakizunak
aldatu
Nazio Batuen Erakundeak
gai jakin batzuk jarri ohi ditu erdigunean hamarkada bakoitzean, munduko herrialdeen
politika publikoetan
norabide berean eragiteko helburuz. Adibidez, 2021-2030 hamarkadarako hiru gai hauek aldarrikatu ditu:
Zahartze
Osasuntsuaren aldeko Nazio Batuen Hamarkada,
[22]
Ekosistemak
Lehengoratzeko Nazio Batuen Hamarkada,
[23]
eta
Garapen Iraunkorrerako
Zientzia Ozeanikoaren Nazio Batuen Hamarkada.
[24]
Euskal kulturan, hamarkadarekin lotu daitekeen hamarrekoa dago.
Bertsotan
,
hamarreko handia
edo
hamarreko txikia
daude;
mus karta jokoan
, berriz, puntuak kontatzerakoan,
hamarrekoa
erabiltzen da. Harrigarria da, hala ere, bertsotan, batak zein besteak bost lerroko estrofak dituela, ez hamarrekoak, naiz lehenak 10-8 silaba izan, eta bigarrenak 7-6 silaba
[25]
eta mus karta jokoan ere bost puntu lortzerakoan kontatzen dela hamarrekoa. ?
Arteetan eta, bereziki, literaturan, ugari dira
hamarkada
jakin bat aintzat hartzen, aipatzen edo aztertzen duten obrak. Horien artean daude:
- Decade
Neil Young
kanadar musikariak 1977an argitaratutako bilduma baten izenburua da, hamar urtetako ibilbidearen laburpen gisa.
- Decade: Greatest Hits
Duran Duran
ingeles musika taldeak 1989an kaleratutako disko baten izenburua da.