Historiaurretik Gernikako ibarrak era guztietako aukerak eskaini dizkio gizakiari.
Gizakiak haranean utzitako santutegi nagusia
Santimamine
leizea da (
Kortezubi
); bertan, Historiaurrean,
Madeleinetik
bizi izan da jendea (15.000 K. a.). Santimamine santutegi nagusia da, bertan aurkituriko
labar-pinturei
esker; pintura horien kalitatea eta aberastasuna Altamiran (erlaitz kantauriarrean) aurkiturikoen antzekoa da.
Horrela, badakigu Gernikako ibarrean baso handiak izan zirela, eta horietan oreinak, basurdeak eta beste animalia batzuk bizi zirela, Santimamineko bizitza ekonomikoaren oinarria osatzen zuten animaliak.
Glaziazioen garaiaren ostean (K. a. 9.000),
Paleolitoan
sorturiko bizitza berria eratzen hasi zen:
Maskor biltzaileen kultura
. Horien elikadura, berriz, itsasadarrak eskainitako itsaskietan oinarritzen zen. Klima hobea zen, mendietako izotzak urtu egin ziren eta ondorioz, klima hotzetako animaliek beste lurralde batzuetara emigratu zuten. Janariaren beharra, beraz, itsasadarreko itsaskiekin bete zuten.
Neolitoan
, K. a. 5.000. urtean, Santimamineko biztanleek ez zuten kobazuloa utzi, klima leunagoa bazen ere. Segurutik, garai horretarako, euskara eratzen hasi zen, orduko gizakien loturako eta komunikazioko tresnatzat.
Burdinaren kultura indoeuroparrak
izandako eragina, beste alde batetik, lehenengo milurtekoaren hasierako mendeetan nabaritu zen, k.a. II. mendearen inguruan. Leku estrategikoetan ezarri eta tontor jakinak aukeratzen zituzten; horietatik, komunikazio bide nagusiak kontrolatzen zituzten, baita ibai nagusien bideak ere. Kultura horretako aztarnak ondoko herrixketan aurkituko ditugu: Marueleza (Nabarniz), Kosnoaga (Gernika) nahiz Iluntzar (Nabarniz) eta Gaztiburuko Santutegia (Arratzu).
Erromatarren
garaiari dagokionez, Gernikako itsasadarra da, Bizkaiko lurraldearen barruan, aztarnarik gehien dituena: Morgako hilarria (IV. mendea), Foruko Haitzaren gauzak, Portuondoko kokagunea eta kostaldeko beste batzuk. Horiek berezko aldapetan daude, itsasadarraren ezkerreko hegalean, kabotajeko itsas-trafikoari lotuta, baita eremu horretako natur baliabideen ustiapenari lotuta ere (
burdina
eta
marmol
meatzeak).
1051. urteko dokumentu batean aipatzen dira lehen aldiz Gernika eta Lumo. Erdi aroko garai horretan, Lumo herri bat zen, eta itsasadarrean kokatzen ziren etxe gutxi batzuetako multzoa eta portua, Lumoko auzo bat, hori zen Gernika
[6]
.
Inguru horretan,
On Tello
kondeak Gernikako
hiribildua
sortu zuen
1366ko
apirilaren 28an
[7]
. Jatorrian, hiribildua, batetik,
Bermeotik
Durangorako
bideek, eta bestetik,
Bilbotik
Elantxoberako
nahiz
Lekeitiorako
bideek osaturiko bidegurutzean kokatuta zegoen. Horrenbestez, leku estrategikoan kokaturik zegoen; kokaleku horretatik, gainera, bide horiek ez ezik, berezko bide bat ere igarotzen zen, itsasadarra alegia; bertara, itsasontziak Susoko Portua deritzonaren etxeraino iristen ziren. Sorrera horretan, hortaz, merkataritzari loturiko arrazoi batzuk ere egon ziren.
Gernikako Batzarretxearen
biltzarlekua.
Gerora, Gernikak euskal hiribilduaren ohiko hirigintza-tipologia hartu zuen; zenbait kale paralelok osatzen zuten: Goienkalek, Azokekalek, Artekalek eta Barrenkalek, baita zeharkako kale batek ere, Santa Mariak. Halaber, hiriko barrutiaren muturretan kokaturiko elizak ere baziren.
Gernikako bizitzan ez zen aldaketa handirik izan, XVI. eta XVII. mendeetan, udal-arautegi zorrotza baitzen nagusiak ziren burges txikien pribilegioak zaintzeko.
XVIII. mendean
plaza bat zegoen hirigunean, eta bertan Udaletxea, espetxe publikoa ere bazuen,
Jaurerri
osoko gaizkileak zigortzeko, baita Ospitale bat eta Erruki-etxea ere, bertako pobreak hartzeko. Gernikarraren eguneroko jarduerak nekazaritza (laborea, barazkiak eta fruta-arbolak), artisautza (errementariak, jostunak, zapatariak,
lihoaren
fabrikazioa...) eta merkataritza ziren (merkantzien garraioa eta salmenta).
Mende horiek izandako beste ezaugarri bat, bestalde, ondoko herriarekin izandako gatazka izan zen, Lumoko elizatearekin izandakoa alegia; gatazka hori jurisdikzio mailako arazoek eragin zuten, eta horiek ez ziren 1882ra arte konpondu, herri biak bildu eta Gernika-Lumo sortu zuten arte.
Industria
XX. mendean
iritsi zen. Biztanleriak etengabeko gorakada izan zuen: 4.500 biztanletik 6.000ra iritsi zen, 1936an.
[8]
Gernikako muino txiki batean Batzarretxea eta Arbola daude. Euskaldunen arteko ohitura zaharra arbola baten azpian biltzea zen, batez ere haritz baten azpian, komunitate osoko interesak erabakitzeko (ohitura hori nahiko arrunta zen Erdi Aroko Europan). Bizkaiari dagokionez, lurralde administratibo bakoitzak (Merindadea) bere arbola zuen. Mendeen joanean, Gernikako arbola nagusitu zen, eta hori Lumoko elizatean zegoen; han Gernikazarra izeneko ingurua zegoen, bertan hariztia eta baseliza. Arbola horren azpian, Bizkaiko legeak idatzi izan ziren
1876ra
arte; herri guztiek ordezkariak (batzarkideak) bidaltzen zituzten bilkuretara (Batzar Nagusiak). Demokrazia mota edota askatasuna errespetatzeko modu hori
Rousseau
filosofoak iruzkindu zuen, baita
William Wordsworth
olerkariak,
Tirso de Molina
dramaturgoak eta
Iparragirre
koblakariak ere (
Gernikako arbola
ospetsua).
Bizkaiko Jaurerria Gaztelako erreinuan sartu ondoren, errege gaztelarrak Gernikara joateko ohitura sartu zen, Bizkaiko Foruak errespetatzeko juramentua Arbolaren azpian egitearren. Francisco de Mendietak jaso zuen, "Eskumuina" izeneko koadro batean, Fernando Katoliko erregeak
1476ko
uztailaren 30ean
egindako Foruen juramentua. Karlos erregegai Borboia, karlistadetan, Gernikara joan zen,
1875eko
uztailaren 3an
, Foruen juramentua egitera. XIX. mendean zehar, Juntetxean bilera asko egin ziren, bai batzarretarako eta bai egintza politikoetarako.
Gernika-Lumo. 1949-11-2. Alkate faxistak sinatzen zuen agindua gogorarazten hilobietan ezin zela euskara erabili.
Espainiako Gerra Zibilean
,
1937ko
apirilaren 26an (Astelehena)
,
Hitlerrek
Francoren
armadari laguntzeko bidalitako
Kondor legioko
hegazkinek Gernika ia guztiz suntsitu zuten,
[9]
lau orduko
bonbardaketan
. Ondorengo gerretan hain ugariak izango ziren zibilen sarraskien saiakera izan zen.
1937an bertan, gertaera lazgarri hura gaitzat hartuta,
Pablo Picasso
margolariak
Gernika
margolana egin zuen, urte hartako
Parisko
erakusketa unibertsalean gerren zentzugabekeria mundu osoari erakusteko. Gaur egun koadro hori Madrilgo
Sofia Erregina museoan
aurkitzen da.
Gernika, bakearen sinboloa
aldatu
Gernikako Haritza
1966an
Gernikaren Sorreraren VI. Mendeurrena ospatu zen. Ospakizun horren oroigarria dugu Foru plazan dagoen D. Telloren monumentua (Agustin Herranz gernikar arkitektoaren lana).
1987an
, bonbardaketaren 50. urteurrena bete zen, Hiri Martirien Munduko Elkartearen biltzarraurrearekin bat. Biltzarra, geroago, Madrilen egin zen, eta bertara mundu osoko ordezkariak bildu ziren. Harrezkero, Gernika-Lumo elkarte horren barruan dago. Hurrengo urtean, 1988an,
Eduardo Txillida
donostiar eskultorearen
Gure Aitaren Etxea
monumentua inauguratu zen; eta 1990ean, horren ondoan,
Henry Moore
ingeles eskultorearen
Large Figure in a Shelter
lana jarri zen. Bi monumentu horiek Gernika-Lumo bakearen hiria dela adierazten dute.