Galiziera, beste hizkuntza erromaniko guztiak bezalaxe,
Gallaecia
antzinako probintzia erromatarrean hitz egiten zen
latin arruntetik
dator. Probintzia horrek gaur egungo
Galizia
,
Portugal
iparraldea,
Asturiasko Printzerria
,
Leongo probintzia
eta
Zamorako probintziaren
zati bat hartzen zituen.
Mendebaleko Inperio Erromatarra erori zenean, latinaren aldaerak indartu egin ziren. Horietako bat Erdi Aroko galiziera edo
galaikoportugesa
zen.
Galizieraz idatzita aurkitu den dokumentu zaharrena
1228koa
da
[3]
.
Castro Caldelaseko
foru
bat da:
Foro do bo burgo do Castro Caldelas
,
Leongo Alfontso IX.ak
Orenseko probintziako
herri hari emanda, urte horretako apirilean. Latino-galiziera-portugesa dokumenturik zaharrena Portugalden aurkitu da, eta Sozelloko Elizari emandako dohaintza da. Egun, Toore do Tomboko Artxibo Nazionalean dago eta 870. urte ingurukoa dela pentsatzen da.
Erdi Aroan
,
galaikoportugesa
okzitanierarekin
batera
trobadoreek
Iberiar Penintsulan erabili zuten ama hizkuntza izan zen (ikus
lirika galaikoportugesa
).
Gaztelako
errege
Alfontso X.a Jakitunak
galaikoportugesez
Cantigas de Santa Maria
idatzi zuen.
XII. mendetik aurrera, Portugalgo konderria Galiziatik bereizi zenean, Erdi Aroko galiziera bitan zatitzen hasi zen: egungo galizieran eta portugesean. Biak guztiz XIV. mendean garatzen dira.
Erdi Aroaren amaieran, galiziar noblezia gaztelania erabiltzen hasi zen eta, horren ondorioz, gaztelania galizieraren gainetik jarri zen. Horrek guztiak galiziera esparru publikoan ez erabiltzea ekarri zuen (
diglosia
). Gaztelaniaren eraginak, isolamenduaz gain (portugeseran arkaismoak direnak galizieran ez izatea ekarri zuen), galiziera portugesetik urrundu zuen,
Portugalgo
Erresumako hizkuntza ofiziala zenetik. Gainera, Erresuma itsasoaz haraindi zabaldu zen. Galizian XIX. mende bukaera arteko garaiei
seculos escuros
(
mende ilunak
) deitzen zaie.
XIX. mende bukaeran,
Rexurdimento
izeneko mugimendu literarioa sortu zen egile hauei esker:
Rosalia de Castro
,
Curros Enriquez
,
Valentin Lamas Carvajal
eta
Eduardo Pondal
. Galiziera literaturara eraman zuten eta ia poesian baino ez zen erabiltzen. XX. mende hasieran,
galiziar nazionalismoko
alderdiak galiziera mitinetan erabiltzen hasi ziren. 1906an,
Real Academia Galega
sortu zen, hizkuntza zabaltzeaz eta babesteaz arduratzen zena. 1936ko Autonomia Estatutuan galiziera hizkuntza koofizial bilakatu zen gaztelaniarekin batera. Hala ere, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, galizieraren aurkako errepresio gogorra egon zen. Horren ondorioz, berrogei urteko galiziar literatura deserrian idatzi zen. 70. hamarkadan, aldaketa handiak gertatu ziren eta 1978tik galiziera Galiziako hizkuntza ofiziala da, bai
Espainiako Konstituzioaren
arabera, bai 1981ko Autonomia Estatutuaren arabera.
Gaur egun, galizieraren erabilera handiagoa da landa-eremuan eta txikiagoa hirietan, gazteleraren eraginez. Hala ere, Galiziako hizkuntza erabilerari buruzko galdeketan, biztanleriaren?% 80k galiziera erabiltzen du eta biztanleen?% 91,04k daki (2001eko errolda)
[4]
. Espainiako nazionalitate historikoen artean, galiziera da gehien erabiltzen dena baina katalanak baino onarpen sozial txikiagoa du. Galizierak frankismoan politika zentralisten errepresioa jasan zuen eta Erdi Aroaren amaieratik galiziarrek beraiek galiziera baserritarren eta behe mailako gizartearen hizkuntzatzat hartzen du. Kontuan hartu behar da, hizkuntza propioa duten Espainiako beste lurraldeekin alderatuz (Katalunia, Valentziako komunitatea, Balearrak, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa), Galizian ez zela gaztelaniazko hiztunen immigraziorik gertatu eta horrek mapa soziolinguistikoan eragina izan du. Praktikan, galiziarrek gaizki zaindutako galiziera darabilte, gaztelaniaren lexikoa, fonetika eta prosodia sartzen dute baina galizieraren eraikuntzak mantentzen dituzte. Hirietan, gaztelania eta galizieraren arteko nahasketa hitz egin ohi da,
castrapo
deitzen dena.
Urtez urte, maiatzaren 17an
Dia das Letras Galegas
ospatzen da
Real Academia Galegak
hautatutako idazle baten omenez. Instituzioek eta talde soziokulturalek egun hori galizieraren erabilera bultzatzeko erabiltzen dute, baita galiziar literatura ezagutarazteko ere.
Kronologia txikia
aldatu
Galizieraren korronte arautzaileak
aldatu
Gaztelaniak galizieran eragin nabarmenak egin ditu, batez ere azkeneko mendean zehar, horregatik, galizieraren babeserako erakundeek, nagusiki
Real Academia Galegak
(RAG), egun mintzatzen den galizierarengandik zertxobait urruntzen diren zenbait arau ezarri ditu. Galizieraren leheneratzearen aldekoen proposamenak hurrena ageri direnen tankerakoak izan dira: -vel, -com eta -aria atzizkiak txertatzea. Aldiz, bada antzeko asmoekin dabilen beste korronte bat, autonomista izena jasotzen dutenak, hauek ere beraien proposamenak aurkeztu dituzte; -bel, -za, aria atzizkiak txertatzea, adibidez.
Galizieraren nortasunaren inguruan mintzatzerakoan ere bada eztabaida, izan ere, gizartearen zati batek galiziera eta
portugesa
bi hizkuntza ezberdin gisa hartzen ditu, baina beste zati batek, hizkuntza berdinaren bi dialekto bezala ditu. Datu zehatzetara joaten bagara, hizkuntzon bi hiztunek, bakoitzak bere hizkuntzan hitz egingo balu, elkarri?% 85 ulertuko liokete.
[5]
Nortasunaren inguruko ikuspegiak ere eskualdeka banatuta daude,
Ourense
eta
Pontevedra
probintzietako hiztunek hurbilago ikusten dute mintzatzen duten hizkuntza portugesetik, iparraldekoek ez bezala.
Egun, hiru korronte ari dira galiziera arautu nahian, baina bakoitzak baliatzen duen metodoak bere alde onak eta txarrak ditu. Autonomisten korronteak
gaztelaniatik
hartzen ditu konponbide ortografiko gehienak: horrek asko zailtzen du galizieraren berezko zenbait fonemen idatzizko adierazpena, gazteleran ez direlako erabiltzen. Leheneratzaileen proposamena ez da batere ezaguna galiziarren artean, hargatik, zenbaitek proposamena fonetika portugesarekin lotzea ekarri du, nahiz eta hori ez izan korrontearen asmoa, desberdintasun ugari baitituzte. Portugesaren ortografia erabiltzearen alde agertzen den korrontea lusistena da: horrek ere bere akatsa du, portugesak erabiltzen dituen zenbait fonema ez dituelako galizierak. Azpimarratzekoa da adituek ez dakitela azken bi proposamen horiek zer-nolako onespena duten gizartean, oraindik ez delako galdeketa ofizialik egin.
Hiru korronteen araudiek
grafema
zentzugabeak dituzte (alde
fonetikotik
ikusita) beren barnean: adibidez, egungo araudi ofizialak fonema bera adierazteko zenbait grafema erabiltzen ditu, gaztelaniaren eragin nabarikoa. Grafema horiek hurrenak dira, besteak beste: b/v, c/z, c/qu.
Hizkuntza multzoak
aldatu
Real Academia Galega
(RAG) eta
Instituto da Lingua Galega
(ILG) erakundeek zehaztutako galizieraren banaketa dialektologikoaren arabera, hiru hizkuntza multzo bereiz daitezke galizieraren barruan, eta bakoitzak bere berezitasunak ditu. Mendebaldeko multzoak
Rias Baixas
barne hartzen du eta
Santiago Compostelakoara
iristen da. Erdiko multzoa Galiziako lurraldearen zatirik handienean hedatzen da. Ekialdeko multzoak, berriz, Galiziako ekialdeko eskualdeak eta
Asturiasko
(
Eo-Navia
),
Leongo
(
Bierzoko
herri batzuk) eta
Zamorako
(As Portelas/Las Portillas) lurralde mugakideak biltzen ditu.
Multzo horien arteko desberdintasunik nabarmenetakoa -
n
bukaera duten hitzekin plurala sortzeko modua da. Banatzen dituzten isoglosak
cans / cas
dira ?ekialdeko eta erdiko multzoetan, hurrenez hurren? eta
cas / cais
?erdiko eta mendebaldeko multzoak, hurrenez hurren horiek ere?.
Lindley Cintra
filologo
portugaldarrak
galizieraren dialektoak galiziar-portugaldar diasistemaren parte gisa ikertu zituen. Portugalen egile erreferentziala den horrek galiziera bi aldetan banatu zuen: batetik, mendebaldekoa (han,
gheada
(/g/ fonemaren aspirazioa gertatzen da, hots, ingelesaren antzeko /h/ aspiratua) eta, bestetik, ekialdekoa, fenomeno hori ez duena.
Galescola
izeneko eskolak
2007
-
08
ikasturtean abiatu zituzten, 0 eta 3 urte arteko haurrei begira eta
Galiziako Xuntak
sustatuta (
PSG
eta
BNG
). 2010ko hamarkadan zehar Galizian
Galiziako Alderdi Popularra
egon zen agintean, gehiengo absolutuarekin eta honek, galizieraren ahultzea ekarri zuen hezkuntzari zegokionean.
Espainiako
beste zenbait autonomia erkidegoetan gertatu zen moduan, galizierak indarra galdu zuen modu nabarian,
Europako Kontseiluaren
gaitzespena ere jaso zuen alderdi honen politikak.
[6]
2010tik aurrera,
Galiziako Autonomia Erkidego
osoan eskolak ikasleen gehiengoak duen ama-hizkuntzaren arabera ematen dira, hau da, ikasturte batean matrikulatzen diren ikasleen gehiengoak lehen hizkuntza gisa gaztelera badu, hizkuntza hori ezarriko zaie gainerako ikasleei.
Alberto Nunez Feijoo
Galiziako Xuntako
lehendakariak abiarazi zuen legea aurretik martxan egon zen beste bat ordezkatzeko sortu zen, zehazki, PSG eta BNG alderdiak gobernuan egon zirenean onartu zen araudia atzera bota zuen lege berriak. Antzinako araudi horren arabera, galizierak zuen lehentasuna autonomia erkidegoko eskola guztietan eta sarritan, muga nabariekin bazen ere, hizkuntza hau hobesten zen eskolak ematerako orduan.
[6]
Hamarkada hartan onartu zen lege berriak, Europako Kontseiluaren arabera,
Europako Hizkuntza Gutxituen Kartari
iskin egiten zion. Horretaz gain,
Galiziako Hizkuntzen Normalizaziorako Plana
ere ez zuen betetzen.
Alderdi Popularraren
mendeko Galiziako Xuntak ez zuen galiziar gaztediaren elebakartasunaren erantzukizuna bere gain hartu, beste arrazoi batzuen ondorio zela argudiatu baitzuen.
[6]
Datu zehatzetara jotzen badugu, 2009an Galiziako eskolen?% 35ek galizieraz ikasteko aukera ematen zuen; 2012an baina, PP boterera iritsi ondoren, eskolen?% 4,96k baino ez zuen ematen klaserik Galiziako berezko hizkuntzan.
[7]
Hau da, herrialdeko eskolen?% 95ek baino gehiagok gaztelaniaz eta ingelesez baino ez ditu ematen klaseak. Bestalde, gurasoen nahia datu horietatik urrun dabil: izan ere, gurasoen?% 35 inguruk klaseak bi hizkuntzetan (galizieraz eta gaztelaniaz) ematea nahi du.
[7]
Egoera soziolinguistikoa
aldatu
Jarraian Galizian bertan galizieraren egoera soziolinguistikoa adierazten duten zenbait taula eta irudi ageri dira.
2000ko hamarkadan
aldatu
Galizieraren erabilera (2001)
|
|
Osotara
|
Beti
|
Batzuetan
|
Inoiz ez
|
Osotara
|
2.587.407
|
1.470.836
|
% 56’84
|
783.780
|
% 30’29
|
332.791
|
% 12’86
|
5 urtetik 9ra
|
101.840
|
38.329
|
% 37’63
|
48.651
|
% 47’77
|
14.860
|
% 14’50
|
10 urtetik 14ra
|
122.747
|
50.891
|
% 41’46
|
60.430
|
% 49’23
|
11.426
|
% 9’30
|
15 urtetik 19ra
|
156.950
|
69.760
|
% 44’44
|
66.343
|
% 42’27
|
20.847
|
% 13’28
|
20 urtetik 24ra
|
207.341
|
95.008
|
% 45’82
|
77.044
|
% 37’15
|
35.289
|
% 17’01
|
25 urtetik 29ra
|
213.402
|
96.059
|
% 45’01
|
79.586
|
% 37’29
|
37.757
|
% 17’69
|
30 urtetik 34ra
|
201.392
|
94.785
|
% 47’06
|
72.506
|
% 36’00
|
34.101
|
% 16’93
|
35 urtetik 39ra
|
193.342
|
96.992
|
% 50’16
|
65.641
|
% 33’95
|
30.709
|
% 15’88
|
40 urtetik 44ra
|
191.180
|
104.074
|
% 54’43
|
60.615
|
% 31’70
|
26.491
|
% 13’85
|
45 urtetik 49ra
|
174.056
|
100.166
|
% 57’54
|
51.965
|
% 29’85
|
21.925
|
% 12’59
|
50 urtetik 54ra
|
168.473
|
102.227
|
% 60’67
|
46.607
|
% 27’66
|
19.639
|
% 11’65
|
55 urtetik 59ra
|
163.029
|
106.103
|
% 65’08
|
39.920
|
% 24’48
|
17.006
|
%10’43
|
60 urtetik 64ra
|
135.040
|
94.459
|
% 69’94
|
27.844
|
% 20’61
|
12.737
|
% 9’43
|
65 urtetik gorakoak
|
558.615
|
421.983
|
% 75’54
|
86.628
|
% 15’50
|
50.004
|
% 8’95
|
Galizieraren ezagutza (garapena)
|
Data
|
Ulertzen dute
|
Hitz egiten badakite
|
Irakurtzen badakite
|
Idazten badakite
|
1991ko errolda
|
% 96’96
|
% 91’39
|
% 49’30
|
% 34’85
|
2001eko errolda
|
% 99’16
|
% 91’04
|
% 68’65
|
% 57’64
|
Iturria
:
Plano Xeral de Normalizacion da lingua galega
[
Betiko hautsitako esteka
]
2010ko hamarkadaz geroztik
aldatu
Galizian
galiziera oso errotuta izan den hizkuntza bat izan da beti,
Frankoren diktadura
garaian ere indar handiz ibiltzeraino, nahiz eta debeku latzak jaso. Goiko tauletan ikusten den gisara, ofizialtasuna lortu ondoren, XX. mendearen azken hamarkadatik XXI. mendeko lehenengora hiztun kopurua, proportzioan, mantendu egin da eta ulertzeko gaitasuna duten pertsonen kopurua berriz, areagotu. Galizierazko alfabetatze mailak jaso du baina igoerarik handiena, ia hogei puntukoa. Hala ere, aipatutako garaian hiztunen zati handi batek oraindik ez zekien ez irakurtzen ez eta idazten galizieraz.
IGEk
2011an
egin zuen azken azterketa soziolinguistikoaren ondoren, datuak berritu ziren eta, zenbait ondorio interesgarri ateratzeko aukera izan genuen, jarraian irakurri ahalko dituzuen bezala. Galiziako gobernuaren mendeko erakundearen esanetan, galiziera lehen hizkuntza edo hizkuntza erabiliena bezala erabiltzen zuten pertsonen kopurua jatsi egin zen azken hamar urtetan, bereziki hiri handi eta eremu populatuetan. 2001. urteko datuak aztertuz gero,
Vigo
eta
A Coruna
hiria zein haren inguruko beste hiriak salbu, gainerako eremu guztietan galiziera, gutxienez,?% 20tik gora mintzatzen zela ikus dezakegu. Egia da hala ere, urte hartan
Lugo
,
Ourense
eta
Pontevedra
hirietan galiziera gehien erabiltzen zuten hiztunen ehunekoa ez zela oso altua izan. Hamar urteren ostean, 2011n, Galiziako mapa asko aldatu zen da, gai horri zegokionean. Galizieraren lehen mailako hiztunak edo hizkuntza gehien erabiltzen dutenen kopurua murriztu egin da, neurri handi samarretan. Probintziarik kaltetuenak
Pontevedra
eta
A Coruna
dira: izan ere, Vigo hiriaren eskualdean ehunekoak modu argian murriztu dira. Bestalde, herrialdearen hiriburuan,
Santiago de Compostelan
ere galiziera nagusiki erabiltzen zuten hiztun kopurua?% 20an murriztu zen. Iparralderago, A Corunan eta
Ferrolen
zein haien inguruko herrietan, mota horretako hiztunak oso urriak ziren. Aurrez aipatu ez arren,
Lugo
eta
Ourense
probintzietan ere nabaritu zen galiziera nagusiki erabiltzen zuten hiztunen galera, gehienbat hiriburuetan eta hiri handietan, hala nola,
Monforte de Lemosen
eta
O Barco de Valdeorrasen
.
Jaitsiera horrek are ondorio kezkagarriago batera eramaten gaitu adituen arabera: izan ere, gazteen artean indarra galtzen ari da galiziera, bereziki azken hamarkadan. 2003tik 2008ra bitartean, gehienetan galizieraz mintzatzen zirenen kopurua?% 13an jatsi zen,
gaztelaniaz
hitz egiten zutenen mesedetarako. Hala, gehienetan galizieraz hitz egiten zutenen kopuruan 2008an?% 30,29koa zen.
[8]
Ama hizkuntza
gisan ere indarra galdu zuen hizkuntzak, 2000ko hamarkadaren amaieran eta 2010ko hamarkadaren hasieran jaio zirenen artean,?% 18k baino ez zuen txiki-txikitatik jaso, berriz ere gaztelaniaren mesedetarako.
[9]
Galiziatik at
aldatu
Galiziatik
kanpo (
Gaztela eta Leongo
ingurune galizieradunetan eta
Asturiasko
Eo-Navian
), galiziera ez da ofiziala, eta hortaz, berari buruzko ikerketak urriak dira lurraldeotan. Asturiasen kasuan,
eonavierak
koofizialtasunera iritsi gabe, nolabaiteko onarpen instituzionala du, baina galizieratzat jo gabe.
Real Academia Galega
(RAG) eta
Instituto da Lingua Galega
(ILG) taldeek Galiziako bereizketa dialektologikoan hiru dialekto bereizten dituzte, bakoitzak bere berezitasunekin. Lehena, mendebalekoa,
Rias Baixasen
hasi eta
Santiago de Compostelara
heltzen da. Erdikoak Galiziako leku gehienak hartzen ditu eta ekialdekoak, Galiziako ekialdea,
Asturiasekin
mugan dauden lurraldeak eta
Leon
go eta
Zamorako probintzi
etakoak. Multzo horiek bereizteko, -
n
kontsonanteaz amaitzen diren hitzetan plurala egiteko erabilitako mekanismoa hartzen da aintzat. Mendebaldeko eta erdialdeko blokea
cans
/
cas
isoglosek mugatzen dute eta erdialdeko eta ekialdekoa,
cas
/
cais
isoglosek.
Lindley Cintra
filologo portugesak galiziera-portugesa diasistema gisan aztertu zituen galizieraren dialektoak. Portugalen garrantzi handia dute bere lanek. Galizian bi eremu bereizi zituen: mendebalekoa,
gheada
(/g/ > /h/ aldaketa) fenomenoa duena, eta ekialdekoa, fenomeno hori ez duena.
Ekialdeko eremuan badago leku kontserbatzaile bat. Han,
n
ezabatu egiten da:
ua
<
unha
,
razois
<
razons
(ekialdekoa) <
razos
(erdialdekoa). Iparretik hegora, portugesaren eta asturieraren aginteran bilakaera dago: <-ai> erdialdeko galiziean <-ade> eta <aide> asturieran (
calai
,
probaino
ordezkatuz
calade
/
calaide
eta
probadeo
/
probaidelo
). Ekialdeko galizieran, asturieraren <-in> txikigarria erabiltzen da:
rapacin
eta
pequenin
,
rapacia
eta
pequenia
femeninoan, non <n> ezabatzen den. Lexikoan leoieraren eragina ere antzematen da:
naide
,
ninguen
ordezkatuz. Halaber, hizkuntza galaikoportugesaren yod epentetikoaren aurrerapenaren ondorioz, hitz hasieran <l> ager daiteke:
llobo
,
lobo
ordezkatuz. Eragin bera alderantziz ere gerta daiteke, mendebaleko leoieran galizieraren ezaugarriak agertzean.
- Bo dia / Bos dias = Egun on.
- Como te chamas? = Nola duzu izena?
- Querote / Amote = Maite zaitut.
- Desculpe = Barkatu.
- Grazas = Eskerrik asko.
- Benvido / Benvida = Ongi etorri.
- Si = Bai.
- Non = Ez.
- Can = Txakur.
- Avo /a?bo/ = Aitona.
- Periodico / Xornal = Egunkari.
- Espello = Ispilu.
- Terra = Lur.
- Ceo = Zeru.
- Auga = Ura.
- Lume = Su.
- Home = Gizon.
- Muller = Emakume.
- Xantar = Jan.
- Grande = Handi.
- Pequeno = Txiki.
- Noite = Gau.
- Dia = Egun.
- Morrina / saudade = Herrimin
- Laranxa = Laranja
Erakunde ofizialak
aldatu
- Galiziako Irrati-Telebista Konpainia (CRTVG): hedabide publikoa,
Galiziako Xuntak
kudeatuta eta
1984an
sortua.
Erreferentziak
aldatu
Ikus, gainera
aldatu
Kanpo estekak
aldatu
Kanpo estekak
aldatu