- Artikulu hau Iberiar penintsulako herrialdeari buruzkoa da; Europa erdialdeko eskualde historikoa gaitzat duena beste hau da: ≪
Galitzia
≫
Galizia
[1]
(
galizieraz
Galicia
edo
Galiza
,
gaztelaniaz
Galicia
)
Iberiar penintsularen
ipar-mendebaleko ertzean dagoen
herrialdea
da. Politikoki,
Espainiako
autonomia erkidegoetako
bat da. Mugakide ditu mendebaldean
Ozeano Atlantikoa
, iparraldean
Kantauri itsasoa
, ekialdean
Asturias
,
Leon
eta
Zamora
, eta hegoaldean
Portugal
.
2015ean
2.734.915 biztanle zituen, gehienak hiriguneetan:
A Coruna
eta
Vigon
bereziki, baina baita
Ourense
,
Lugo
,
Santiago de Compostela
,
Pontevedra
eta
Ferrol
hirietan ere.
Berezko hizkuntza
galiziera
du,
portugesaren
jatorri berbera duena, eta
gaztelaniarekin
batera ofizialtasuna du. Hiriburua
Santiago de Compostela
da, bertan boterearen organorik gorena den
Galiziako Xunta
dago, Galiziako Gobernua alegia.
Mendeetan zehar Galiziako bandera urrezko gurutzeak eta erdian kopa handidun ondo urdinekoa izan arren, gaur egungo bandera
XIX. mendearen
amaiera aldera
Rexurdimento edo Pizkunde
garaian diseinatu eta gutxienez
1891
. urtetik aurrera ikur nazional gisa erabiltzen hasi zen
[2]
. Ondo zuria eta goiko ezkerraldeko angelutik beheko eskuin izkinara doan zerrenda urdin bat du.
Galiziako armarri ofiziala.
Kaliza
Galizia mende luzez ordezkatu zuen ikurra da,
1282an
Armorial Segar Ingalaterrakoak
Galiziako Errege-Erreginen
(
Roys de Galyce
) armarrian lehenbizikoz erregistratu zuen. Denboraren poderioz hainbat eraldaketa izan ditu, gaur egungo Galiziako Ikurren Legearen 3. artikuluak Galiziako armarria honela deskribatzen du:
≪
|
Galiziako armarriak eremu urdinean urrezko kaliza eta zilarrezko hostia dauzka, metal berdineko zazpi gurutze motzez lagundurik, hiru alde banatan eta nagusia erdian. Tinbrea, errege koroa, itxia, urrezko zirkulua da, harribitxiz osatua, molorrikadun zortzi floroi, bost bistan, perlen artean txertatuak, eta hostoetatik mundu urdin bati batzen zaizkion perladun diademak ateratzen zaizkio, urrezko erdimeridiano eta ekuadorrea eta urrezko gurutzea ditu. Koroa, gulez edo gorriz estalia.
[3]
|
≫
|
Galiziako ereserkia ofiziala
Os Pinos
(
Pinuak
) da. Ereserkiaren hitzak
Eduardo Pondal
olerkariaren
Queixumes
(
Asperenak
) olerkiaren lehenbiziko bi zatiek osatzen dute, doinua aldiz
Pascual Veiga
musikagileak konposatu zuen.
1907ko
abenduaren 20ean
Kubako
Habana
hiriburuan jo zen.
Mina da Parxubeirako trikuharria
, K.a. IV. eta III. milurtekoen artean eraikia, ohiko pasabidedun
trikuharria
da, Sotorrano-Parxubeira-Portocoiro multzoaren zati da, Eiron,
Mazaricos
.
Galizian topatutako gizakien aztarnarik antzinakoenak duela 300.000 urtekoak dira,
Behe Paleolito
arokoak.
Paleolitiko
aroak eremu honetan K.a. 5000 urtera arte iraun zuen, garai honetako hainbat
aztarnategi
daude, tartean
Camposancos
(
A Guarda
),
Gandaras de Budino
(
O Porrino
),
Monte do Castro
(
Vigo
) eta Pena Grande (
Vilalba
).
Mino ibaiaren
Portugalgo ertzean topatutako aztarnak ere nabarmentzekoak dira ?
Caminhatik
hasi eta
Melgacora
?, bai eta Eiros leizekoak ere,
Triacastela
udalerrian (
Lugoko probintzia
), bertako giroari esker
Erdi Paleolito
arterainoko animalien eta
Neanderthalgo gizakien
hezur hondakinak kontserbatu izan dira.
Neolitiko
aroa (K.a. 5000tik 2000ra)
megalitismoa
eta gizakien erlijio zentzu sakon batengatik nabarmentzen da, azken hau gizakien eta jainkoen bitartekaritzat hatzen diren hildakoen kultuan oinarritua dago. Erlijio zentzu hau gaur egun arte iritsi zaigu.
Gizartea
klanetan
egituratua zegoela esan ohi da. Megalitismoaren aroaren lekuko lurralde osoan banaturik dauden
tumuluak
dira, orokorrean galizieraz
mamoas
deituak. Tumulu hauen barnealdean
harlauzez
eraikitako neurri handi eta txikietako hileta ganberak zeuden,
dolmen
izenez ezagunak.
Brontze Aroa
Europan K.a. 2250 eta 700 urteen artean jazo zen,
meatzaritzaren
oparotasunari esker
metalurgia
garatzen denean.
Klima
aldaketen ondorioz gaur egungo galiziar lurraldera biztanle berriak ailegatu zirela dirudi, biztanlegoa haziaraziz eta herrien arteko gatazkak areagotuz.
Hainbat
brontzezko
lanabes eta
urre
eta brontzezko harribitxiak landu ziren garaia izan zen,
Pirinioetatik
haratago ere eramanak izan zirelarik. Gaur egun oraindik galiziar mendietan ikusgai dauden
petroglifoak
ere garai honetakoak dira (
granitozko
harkaitzetan landutako irudi eta idazkiak), nagusiki Pontevedrako probintzian daude.
Campo Lameirokoak
oso ezagunak dira. Euren jatorria eta esanahia oraindik ere ezezaguna da, halere nolabaiteko erritu edo erlijio hizkuntza bat direla uste da.
Garai honetako azken mendeetan, Atlantiar Brontze Amaiera delakoan, Galiziak itsaso bidez europar atlantiar eremuko beste lurralde batzuekin batera merkatal hartu-emanetan oinarritutako kultur multzo bateko zati izan zen, tartean
Britainiar Uharteak
,
Portugal
eta
Bretainia
zeudelarik.
Baronako kastroa
(
A Corunako probintzia
).
Aro honetan
metalurgiak
meatzaritzaren
aberastasunak bultzaturik garapena eduki zuen. Dirudienez
klima
aldaketak gizaki asko Galiziako ordokira lekualdatzea ekarri zuen, biztanleria handitu eta herrien arteko liskarrak ere areagotu ziren. Hainbat urrezko eta zilarrezko lanabes eta harribitxi landu ziren unea ere bada, horietako batzuk
Pirinioetatik
haratago eramanak izan ziren.
Lurralde menditsua da Galizia, bertako mendiak oro har apalak diren arren (2.000 m inguruko gainak dira Galiziako hego-ekialdean).
Pena Trevinca
(2.127 m) eta
Cabeza de Manzaneda
(1.781 m) mendirik altuneak dira,
Galizia-Leongo mendigunean
kokatutakoak, Ourensen. Hiru eskualde nagusi bereiz daitezke Galizian:
"Terras Baixas"
edo beterriak kostaldean (kostaldeko beterrietan daude Galiziako hiri jendetsuenak:
Vigo
,
Pontevedra
,
Coruna
,
Ferrol
); Galiziako goi-ordokiak, Santiagotik
Mino
ibaiaren arroraino (ekialdean dago
Lugoko
Terra Cha
edo ordokia. Bertan dago Lugoko hiria), eta Galiziako goierriak, Mino ibaiaren ekialdean (bertan daude lurralde garaienak,
Leongo
mendi eta lautaden mugan,
Ourense
eta
Monforte de Lemosko
hego-ekialdean).
Galiziako kostaldea luzea (1.289 km osotara) eta pikatua da, eta kostaldeko ibaiak itsasadar zabaletan itsasoratzen dira (
Vigo
,
Pontevedra
,
Arousa
,
Ferrol
,
Coruna
).
Mino
da ibai nagusia (340 km) eta
Sil da Mino
bere adar handiena (228 km).
Mino
da Galiziako ibairik luzeena,
Lugoko probintzian
sortu eta
Pontevedran
itsasoratzen dena.
Galiziako klima hezea da; Atlantiko aldetik datozen euri eta haizeek osorik hartzen dute (urtean 1.000 mm-tik gora jasotzen dira batez beste). Tenperatura epela da kostaldean eta hotzagoa barnealdean.
Banaketa administratiboa
aldatu
Galizia lau probintzia, 53 eskualde, 315 udalerri (
concello
) eta 3.778 parrokietan banatuta dago.
Galizia honako lau probintzia hauetan banaturik dago:
Galiziako probintziak eta hiriburuak.
|
- Hiriburua:
Lugo
, 98.761 biztanle (
2013
)
|
Katalunia 63 eskualdetan banatuta dago gaur egun. hauetatik 18 Corunakoak dira, 13 Lugoak, 12 Ourensekoak eta 10 Pontevedran kokatuta daude. Gaur egungo Galiziako eskualdeak honako hauek dira:
Hauek dira Galiziako hogei udalerri nagusiak, biztanleei dagokienez:
Hauteskundeetako emaitzak
aldatu
←
2012ko Galiziako Parlamentuko hauteskundeak
→
|
Alderdia
|
Hautagaia
|
Bozak
|
%
|
Eserlekuak
|
+/-
|
Galiziako Alderdi Popularra
(PPdeG)
|
Alberto Nunez Feijoo
|
653.934
|
45,72
|
41
|
+3
|
Galiziako Sozialisten Alderdia-PSOE
(PSdeG-PSOE)
|
Pachi Vazquez
|
293.671
|
20,53
|
18
|
-7
|
Alternativa Galega de Esquerda
(
EU
-
Anova
)
|
Xose Manuel Beiras
|
200.101
|
13,99
|
9
|
+9
|
Galiziako Bloke Nazionalista
(BNG)
|
Francisco Jorquera
|
145.389
|
10,16
|
7
|
-5
|
Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia
(UPyD)
|
Jose Canedo
|
21.212
|
1,48
|
0
|
=
|
Aulki Zuriak
(Eb)
|
-
|
17.116
|
1,19
|
0
|
E/A
|
Sociedad Civil y Democracia
(SCD)
|
Mario Conde
|
15.781
|
1,10
|
0
|
E/A
|
Compromiso por Galicia
(CxG)
|
Xoan Bascuas
|
14.459
|
1,01
|
0
|
=
|
Partido Animalista Contra el Maltrato Animal
(PACMA)
|
-
|
7.729
|
0,54
|
0
|
E/A
|
Democracia Ourensana
(DO)
|
-
|
4.203
|
0,29
|
0
|
=
|
Partido da Terra
(PT)
|
-
|
3.164
|
0,22
|
0
|
E/A
|
Galizian bizi diren galiziarrez gain
Espainiako
beste autonomia erkidegoetara (bereziki
Madrilgo Erkidegoa
) nahiz atzerrira emigratu duten galiziar etorkinen kopurua oso handia da, bereziki
Argentina
,
Kolonbia
eta
Venezuelara
.
Uruguai
,
Txile
,
Kuba
,
Brasil
,
Mexiko
eta
Europako
hainbat herrialdeetan ere galiziar etorkinez eta haien ondorengoez osatutako komunitate nabarmenak daude (1960 eta 1970ko hamarkadetan galiziar ugari
Suitza
,
Alemania
,
Frantzia
,
Herbehereak
,
Erresuma Batua
eta
Kataluniara
lan egitera joan eta bertan bizitzen amaitu zuten).
Euskal Herrian
orokorrean galiziar komunitate garrantzitsuenak hirigune populatuetan kokatu izan dira:
Bilbo Handiko
udalerrietan (bereziki
Ezkerraldean
) eta
Pasaian
(bereziki
Trintxerpe
auzoan), baina baita
Euskal kostaldeko
hainbat udalerrietan ere, galiziar etorkinek hasiera batean bereziki
arrantzaren
sektorean lan egin baitzuten.
Nekazaritza
, baso ustiapena eta arrantza (Vigo, Coruna) dira bertako ekonomiaren oinarriak. Lurra
minifundioetan
dago banatuta, eta patata eta artoa dira gehien lantzen diren nekazaritzako gaiak. Janari
industria
(kontserbak) da industria jarduera nagusia. Vigo, Coruna eta Ferrol dira industrialderik handienak.
As Pontes de Garcia Rodriguezeko
zentral termikoa,
Sil
ibaiko zentral hidroelektrikoak, Corunako aluminio fabrika. Historian zehar emigrazio handia izan da Galizian, baina gaur egun apaldu egin da joera hori.
Turismoa
garrantzitsua da kostaldean eta Santiago Konpostelakoan.
Gaitariak
erromeria batean.
Galiziak musika herrikoiaren usadio oparoa du. Oparotasun hori bere musika doinu eta erritmo ugari nahiz musika-tresnetan datza.
Galiziar musikan erabiltzen diren musika-tresnak nagusiki haize eta perkusiozkoak dira. Hauen artean zalantzarik gabe hedatu eta ospetsuena
gaita
da, halere azken aldian ahaztuak edota desagertzear zeuden musika-tresnak berreskuratzeko joera dago, gehienbat galiziar
txirula
mota ezberdinak eta
zarrabetea
. Perkusiozko musika-tresnei dagokionez, ugari dira, aipagarrienak
danbolina
,
dunbala
eta
panderoa
. Erritmo edo doinuei dagokionez,
muneirak
eta
alalak
nabarmentzen dira.
Jaiak, ohiturak eta ospakizunak
aldatu
Jatorrizko Izendapena duten Galiziako
ardoak
.
Olagarroa galiziar eran edo
Polbo a feira
.
Queimada
.
Galiziako gastronomia bere produktuen ugaritasun eta kalitatearengatik nabarmentzen da, horren adibide
Jatorrizko Izendapena
duten 30 galiziar produktuak dira, hauetako batzuk Babestutako Jatorrizko Izendapena dute (BJI).
[9]
Galiziar sukaldaritzan maiz
arraina
eta
itsaskiak
erabiltzen dira.
Galiziar enpanada
haragi
edo arrainez beteriko Galiziako usadiozko jakia da.
Galiziar salda
patatak
eta
greloak
osagai nagusitzat dituen
zopa
oparoa da. Greloa bera ohituraz
Inauterietan
jan ohi den
lakoia greloekin
deritzon platereko osagaia ere bada, berau grelo, patata eta
txorizoarekin
batera egositako txerri
lakoiez
osatua dago.
Txangurrua
(
Centola
) ere galiziar gastronomiako ohiko jakia da, bizirik egosten da, gorputz atal nagusia maskor baten gisara irekiz, bere barrenak ongi nahas daitezen. Beste plater herrikoi eta arras ezaguna
Olagarroa galiziar eran
da (
Polbo a feira
), usadioz
kobrezko
eltze
batean egosia, zati txikietan ebakia,
oliba olioz
, itsas
gatzez
eta
piperrautsez
hornitua, eta azkenik
zurezko
plater batean zerbitzatua.
Hainbat
gazta
mota daude. Denetan ezagunena
Tetilla gazta
delakoa da, emakume baten
bular
itxura izateagatik honela deitua. Beste gazta mota ospetsu batzuk honakoak dira: Vilalbako
San Simon gazta
eta
Arzua
-
A Ulloako
Jatorrizko Izendapena duen gazta. Azken eskualde honetan kalitate handiko
behi
okela
ere ekoizten da. Galiziar postre klasikoena
filloak
dira,
Bretainia
eta
Frantziako
krepeen
antzeko jakia,
irin
,
esne
eta
arrautzaz
eginak.
Txerriboda
garaian sukaldatzen badira, abere horren odola ere izan dezakete. Santiago de Compostelan
almendradun
tarta bat egin ohi da,
Done Jakue tarta
deritzona.
Galizian kalitate goreneko
ardoak
ekoizten dira, tartean Jatorrizko Izendapena dutenak nabarmentzen dira:
Ribeiroko ardoa
,
Rias Baixas
,
Ribeira Sacra
,
Monterrei
eta
Valdeorras
.
Mahats
mota erabilienak bertakoak dira eta Galizia edo
Portugalgo
iparraldetik kanpo topatzea ezohikoa da.
Bestelako alkoholdun edarien artea
queimada
eta
pattarra
(
Centola
) nabarmentzen dira.
Gaur egun Galizian hiru unibertsitate publiko nabarmen daude:
Vigoko Celtako
futbolariak 2009ko abuztuan.
Corunako Deportivoko
futbolariak 2008-09 denboraldian.
Kirol nagusienei dagokienez, Galizian bi
futbol
talde nagusi daude,
Vigoko Celta
eta
Corunako Deportivo
.
Corunako Deportivok
Espainiako Ligako Lehen Maila
behin irabazi du,
Errege Kopa
birritan eta
Superkopa
hirutan, gainera
Champions Leagueko
finalerdietara behin iritsi zen, bestalde
Vigoko Celta
Lehen Mailan denboraldi gehien jokatu izan duen galiziar taldea da.
Club Deportivo Lugo
taldeak Galizia
Bigarren Mailan
ordezkatzen du. Beste talde nabarmen batzuk
Coruxo FC
,
CD Ourense
,
Ferrolgo Racing
,
SD Compostela
eta
Pontevedra CF
dira. Inoizko galiziar futbolari nabarmenena
Luis Suarez Miramontes
izan da.
1982ko Munduko Futbol Txapelketan
Riazor
eta
Balaidos
hainbat partiduen jokaleku izan ziren.
Saskibaloian
honako taldeak nabarmentzen dira:
CB Breogan
,
CAB Obradoiro
,
Basquet Coruna
,
OAR Ferrol
eta
Club Ourense Baloncesto
.
Eskubaloian
,
SD Teucro
,
Sociedad Deportiva Octavio
,
Club BM Cisne
eta
Club Balonmano Cangas
;
Patin-hockeyean
H.C. Liceo
(Galizian titulu gehien ditun taldea) eta
C.P. Cerceda
, eta
areto-futbolean
,
Santiago Futsal
,
Azkar Lugo
eta
Burela FS
, guztiak ere
Espainiako areto-futbol ligako lehen mailan
.
Galiziar kirol selekzioak ere badaude, tartean
Galiziako futbol selekzioa
,
Galiziako saskibaloi selekzioa
eta
Galiziako errugbi selekzioa
.
V. mendeko
Quirogako krismoiaren
erreplika, Galiziako
kristautasunaren
irudikapen zaharrenetarikoa dena.
2012ko
iraila eta urriaren arteko CISen (
Espainiako Soziologia Ikerketen Zentroa
) Autonomia Barometroaren arabera Galiziako sinismen ezberdinen portzentaiak honakoak dira
[10]
:
Euren buruak fededuntzat duten guztien artean, bai katolikoak nahiz beste erlijioetakoak, %51a ia inoiz ez doa elizkizunetara, ez bada ezkontza, hileta, bataio, jaunartze, eta abarretara baizik. %18,7a elizkizunetara urtero birritan joan ohi da, %15,1a hilabetean behin, %13,5a igande eta jaiero, eta %1,5ak astero hainbat alditan joan ohi dela baieztatzen du.
1985eko
uztailaren 24ean
Television de Galicia
(TVG) lurralde osoan aireratzen hasi zen eta
Compania de Radio Television de Galicia
(CRTVG) erakundearen barnean dago. TVG Galizia osoan aireratzeaz gain nazioartko bi kate ere baditu, TV
Galicia Galicia Europa
eta
America Television
,
Hispasati
esker
Europar Batasunan
eta
Amerikan
aireratzen dira.
2009ko
otsailaren 2tik
aurrerako TvG2 izeneko bigarren katea ere aireratzen da.
TVE
espainiar telebista publikoaren Galiziako Eskualde Zentroak ere
1974
ezkeroztik bere eguneroko telebista saioa aireratu ohi du. Galizierazko lehenbiziko telebista saioa aireratu zuen.
Galiziako telebista kate pribatu bat ere bada, VTelevision. Urte askoz Popular TV Galicia aireratu zen.
Galiziako tokian-tokiko lehenbiziko telebista katea
1984ean
Naron
udalerrian aireratu zen.
1990eko hamarkadan
erdialdera orokortu ziren eta jada
2006ean
Galizia osoan tokian-tokiko 36 kate zeuden.
LTDa
iristearekin bat udalerrietako aireratze eremuak ezarri ziren,
2006ean
Galiziako Gobernuak tokian-tokiko telebista kate kopuru jakin bat egon zedin lizentziak emanez.
Galiziako irrati publikoa
Radio Galega
da.
Television de Galicia
bezala
CRTVG
erakundekoaren barnean dago.
1985eko
otsailaren 29an
lehenbiziko froga aireratzea egin eta urte bereko
martxoaren 24ean
erregularki aireratzen hasi zen. Modu konbentzionalean aireratzen diren bi irrati kat ditu,
Radio Galegak
programazio orokortua du eta
Radio Galega Musicak
musika aireratzen du.
EMUGA
erakundeko kideak diren tokian-tokiko irrati kate ugari ere badaude.
Galizian hedapen eta irakurle gehien dituen egunkaria
La Voz de Galicia
(Coruna) da, tokian-tokiko 13 ordezkaritza eta Espainia mailako ordezkaritza batekin
[14]
. Beste galiziar egunkari nabarmenak honakoak dira:
El Correo Gallego
(Santiago de Compostela),
El Progreso
(Ourense),
Faro de Vigo
(Vigo) eta
La Region
(Ourense). Hedapen apalagoko beste egunkari batzuk: Vigoko hirigunean argitaratutako
Atlantico Diario
,
DxT Campeon
kirol egunkaria, Coruna hirian argitaratutako
El Ideal Gallego
eta
La Opinion de A Coruna
, edota
Heraldo de Vivero
,
Diario de Ferrol
eta
Diario de Pontevedra
. Egunkari digitaletan nabarmenenak:
Galicia Confidencial
,
Praza Publica
,
Sermos Galiza
eta
Galicia Hoxe
, azken hau osorik galizieraz argitaratu zen lehenbiziko egunkaria izan zen,
2011ko
ekainaren 28an
krisi ekonomikoa eta diru laguntzen murrizketen ondorioz bere paperezko azken alea kaleratu zuen.
- Rosalia de Castro
(
1837
?
1885
), idazlea.
- Pablo Iglesias
(
1850
?
1925
), politikari sozialista.
- Emilia Pardo Bazan
(
1851
?
1921
), idazlea.
- Ramon Maria Valle-Inclan
(
1866
?
1936
), idazlea.
- Alfonso Rodriguez Castelao
(
1886
?
1950
), idazlea.
- Francisco Franco
(
1892
?
1975
), diktadorea eta militarra.
- Alvaro Cunqueiro
. (
1911
?
1981
), idazlea.
- Celso Emilio Ferreiro
(
1912
?
1979
), idazlea.
- Camilo Jose Cela
(
1916
?
2002
), idazlea.
- Manuel Fraga Iribarne
(
1922
?
2012
), politikari frankista, ondoren Xuntaren presidentea izana.
- Antonio Maria Rouco Varela
(
1936
?), kardinala.
- Manuel Rivas
(
1957
?), idazlea.
- Anton Reixa
(
1957
?), musikaria eta idazlea.
- Luz Casal
(
1958
?), abeslaria.
- Luis Tosar
(
1971
?), aktorea.