한국   대만   중국   일본 
Francisco Cabarrus - Wikipedia, entziklopedia askea.

Francisco Cabarrus Lalanne ( Baiona , 1752ko urriaren 8a - Sevilla , 1810eko apirilaren 27a ) euskal jatorriko Espainiako ministroa eta finantza-gizona izan zen. Karlos III.aren erreforma-politikan esku hartu zuen, eta San Carlos Bankua sortu zuen (1782). Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiako akzioduna eta zuzendaritza-batzordeko kidea izan zen. Teresa Cabarrusen aita zen, eta Pierre-Etienne ren anaia.

Francisco Cabarrus


Ogasun Ministroa

1808ko uztailaren 7a ?- 1810eko apirilaren 27a
Miguel Jose Azantza - Jose Martinez de Hervas (en) Itzuli
minister plenipotentiary (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza Baiona ,? 1752ko urriaren 8a
Herrialdea  Lapurdi , Euskal Herria
Heriotza Sevilla ,? 1810eko apirilaren 27a ?(57 urte)
Familia
Aita Dominique Cabarrus
Ama Marie-Anne Lalanne
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketa College de l'Esquile (en) Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria , diplomazialaria , finantzaria eta politikaria
Jasotako sariak
Kidetza Sociedad Economica de Amigos del Pais (en) Itzuli

Gipuzkoar Konpainia hura deuseztatu eta Asiarekiko merkataritzan arituko zen beste konpainia bat sortzea proposatu zuen, 1784an , San Carlos Bankuko konpainiaren gordailuak baliatuz. Handik urte betera, hogeita bost urtez Asiarekiko merkataritzaren monopolioa izan zuen Filipinetako Konpainia bilakatu zen. San Carlos bankutik Mexikotik zetorren zilarraren kontrabando negozio bat antolatu zuen, "Txanponaren Etxea" ( gaztelaniaz : La Casa de la Moneda ) deitzen zen kontrabandista sare baten bidez zilarra Cadiztik Baionara ateratzen zuen [1] .

1789 . urtean konde-titulua eskuratu zuen. Ideia entziklopedisten aldekoa zen. Bere etsaiek Inkisizioaren aurrean salatu zuten, eta bi urtez egon zen espetxean (1790-1792), Godoyk askatu zuen arte; bere aurkako salaketa 1788an Frantziako zor publikoa erostea izan zen [1] . 1797. urtean, Espainiaren ordezkari ahaldun izendatu zuten Europako bake-bilkuretan. 1798 . urtean, Finantza Batzordeko buru izendatu zuten, eta, Espainiako ekonomiaren krisia gainditzearren, eliza-ondasunen desamortizazio-prozesua bizkortu zuen.

1800. urtean, berriz, gortetik urrundu zuten, beste frantsestu asko bezala. 1808an , Fernando VII.ak politikan aritzeko baimena eman zion. Handik hilabete gutxira, Josef Bonaparteren gobernuko dirubideetako idazkaria izan zen.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Cabarrus