한국   대만   중국   일본 
Extremadurako fala - Wikipedia, entziklopedia askea.

Extremadurako fala , ezagunagoa fala gisa eta Extremadurako galiziera ere deitua, Cacereseko Jalamako ibarrean ( Valle de Jalama gaztelaniaz edo Val de Xalima falaz) egiten den mintzaira da. Extremadurako hizkuntzen artean, bertakoa kontsideratu daitezkeen bien artean bat da hau, bestea extremadurera litzatekeelarik, hizkuntza desberdina.

Extremadurako fala
Datu orokorrak
Lurralde eremua  Espainia
Hiztunak 6.000 ( zenbatespena )
Ofizialtasuna Inon ez
Eskualdea Jalama ibarra ( San Martin de Trevejo , Eljas , Valverde del Fresno )
Araugilea Ez du
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza ibero-erromantzeak
Iberia Mendebaldeko hizkuntzak
hizkuntza galiziar-portugesak
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3 fax
Ethnologue fax
Glottolog fala1241
Linguist List fax
IETF fax

Galiziera eta portugesaren ?hizkuntza talde galaikoportugesaren? aldaera da, jatorri guztiz ezaguna ez daukana, eta gertaera historiko jakinek eragindakoa. Gertaera horien artean, Jalama ibarrera bultzatutako galiziar jatorriko migrazioa dago, nahiz eta autore guztiek ez duten bat egiten hipotesi horrekin.

Extremadurako falaren izaera

aldatu
 
Falazko seinalea As Ellas/Eljas-en.

Hizkuntza horren izaera eta sailkapena gai eztabaidatua da. Hau da, autore batzuen ustez, galizieraren aldaera da, baina beste batzuek ezaugarri propioak hartu dituen hizkuntza dela diote, hizkuntza-talde galaikoportugesaren partaidea. Falaren hiztun gehienek ez dute bat egiten beraien hizkuntza galiziera delako iritziarekin [1] .

1992an , Jose Enrique Gargallo Gil Bartzelonako Unibertsitateko irakasleak falaren hiztunen artean ikerketa soziolinguistiko bat egin zuen, familia esparruko gaztelaniaren erabilera aztertuz:

1993an , Revista Alcantara aldizkariaren 30. zenbakian, Jose Luis Martin Galindok eginiko azterketa bat argitaratu zuten. Bertan, San Martin de Trevejon falaren autoidentifikazioaz galdetu zuen; hau da, herritarren ustetan fala zer zen galdetu zuen:

  • gaztelaniaren dialektoa:?% 13
  • portugesaren dialektoa:?% 20
  • berezko hizkuntza:?% 67

Kontuan izan behar da, hala ere, 960 biztanletik 20k hartu zutela parte azterketa horretan, eta galiziera edo galizieraren dialektoa aukerak ez zitzaiela aurkeztu. Hori ez da harritzekoa, garai hartan fala galiziera zenik ez baitzen kontuan hartutako hipotesia ere.

1994an , beste ikerketa baten arabera, elkarrizketa egindakoen?% 80k gaztelaniaz eskolan ikasi zuen eta etxeko erabileraren ehunekoa ondokoa zen:

  • % 100ek zioen falaz egiten zutela seme-alabekin Eljas-en.
  • % 85ek San Martin de Trevejon.
  • % 73k Valverde del Fresnon.

Izendapen eta aldaerak

aldatu
 
San Martin de Trevejo/Sa Martin de Trevelluko seinalea.

Extremadurako falak izen asko hartzen ditu bere hiztunen artean: fala de Xalima , fala de us tres lugaris , (a) nosa fala , xalimegu edo chapurreau (gutxiespenez, Valverde-n). Era berean, galego de Estremadura ere izendatzen da, Galizian batez ere. Galiziako intelektualen artean, gainera, valego izendapena ere erabiltzen dute batzuek.

Halaber, herrien arabera hiru aldaera daude: Lagarteiru (As Ellasekoa), Manegu ("sanmartinegu"ren txikitzailea, Sa Martin de Trevellukoa) eta Valverdeiru (Valverdi du Fresnukoa).

Hiztunak 10.500 bat dira, gutxi gorabehera.

Ibarra

aldatu

Jalamako ibarra Caceresko probintziaren ipar-mendebaldean dago, Portugalgo mugaldean.

Hiru udalerri hartzen ditu barne:

  1. Valverde del Fresno/Valverdi du Fresnu: 2.576 biztanle ( 2006 ).
  2. Eljas/As Ellas: 1.081.
  3. San Martin de Trevejo/Sa Martin de Trevellu: 927.

Erreferentziak

aldatu
  1. Ethnologue , "The speakers do not identify with the Galicians", "Speakers do not want orthography to be like Galician" ,

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Extremadurako fala