2008
-
2009
ikasturtean elkarteak 1786 ikasle zituen eskoletan, 497 kolegioetan eta 64 lizeoetan.
2001
-
2002an
[2]
kopuruak hauexek ziren: 1114, 243 eta 28 hurrenez hurren;
2004
-
2005ean
, aldiz 1442, 331 eta 55; urtero, beraz, emendatzea izaten ari da, emeki bada ere: kontuan izan behar da frantses hezkuntza-administrazioak askotan ez dituela onartzen euskarazko sareetatik eskatzen diren giza-baliabideen, irakasleen, handitzeak.
2010
-
2011
ikasturtean eskola giristino pribatuetan 4203 ikasle daude eta horietatik 1918 (%45) adar elebidunetan ari dira.
Bigarren Hezkuntzan
ehunekoak beheraka doaz:
kolegioetan
%26 eta
lizeoetan
%7.
2015etik
, elkartea bost sareetan zatitua da?: BAB (Baionako eskualdea), Errobi (Uztaritzeko eskualdea), Hazparneko lurraldea (Hazparneko eskualdea), Xiberoa eta Baxenabarre (Mauleko eskualdea) eta Urdazuri (Hendaiako eskualdea).
- 32 eskolak herri hauetan dira:
Angelu
,
Arbona
,
Baiona
,
Miarritze
eta
Mugerren
BAB sarean,
Kanbo
,
Ezpeleta
,
Haltsu
,
Itsasu
,
Larresoro
,
Zuraide
,
Uztaritze
eta
Milafrangan
Errobi sarean,
Aiherra
,
Lekuine
,
Beskoitze
eta
Hazparnen
Hazparneko lurraldea sarean,
Azkaine
,
Ziburu
,
Hendaia
,
Donibane Lohizune
,
Senpere
,
Sara
eta
Urrunan
Urdazuri sarean,
Altzai-Altzabeheti-Zunharreta
,
Aldude
,
Irisarri
,
Ortzaize
,
Baigorri
,
Donazaharre
,
Donibane Garazi
eta
Donapaleun
Xiberoa eta Baxenabarre sarean.
- 12 kolegioak herri hauetan dira: Angelu eta Miarritzen BAB sarean, Kanbo eta Uztaritzen Errobi sarean, Hazparnen Hazparneko lurraldea sarean, Hendaia, Donibane Lohizune eta Senperen Urdazuri sarean, Baigorri, Donibane Garazi eta Donapaleun Xiberoa eta Baxenabarre sarean.
- 7 lizeoak herri hauetan dira: Angelu, Baiona, Hazparne, Donibane Lohizune, Uztaritze eta Donibane Garazin.
Ipar Euskal Herrian
euskarazko irakaskuntzak ikasturte orotan frantses administrazioaren aldetik pairatzen dituen arazoei aurre egiteko, arlo horretan lan egiten duten beste bi elkarterekin (
Biga Bai
hezkuntza publikoko adar elebidunetako gurasoen elkarteetako bat eta
Seaska
ikastoletakoa)
Hiru Sareta
deritzon bilgunea sortu du. Beste aldetik, EKEren (
Euskal Kultur Erakundea
) nahiz
Kontseiluaren
kidea da.
Hego Euskal Herriko
Kristau Eskola
sarearekin topaketak izaten ditu eta Euskal Curriculuma
[3]
deitu dena sinatu zuen
2008an
.
Uda Leku
elkarteak antolatzen dituen negu eta udako ateraldi eta barnetegietan ere parte hartzen du.
Bretainiako
irakaskuntza katolikoan bretoierazko adarrak bultzatzen dituen
Dihun
elkartearekin sarritan elkarlana garatzen du.