Estatua
unitate politiko beregaina eta burujabea den
nazioa
, nazio zatia edo nazio multzoa da; unitate horretan, aginpidea gauzatzen duten erakundeen multzoa
[1]
. Estatuaren definizioak eztabaidagarriak dira
. Oso erabilia den definizio bat
Max Weber
soziologoarengandik dator: ≪estatua indarkeriaren legezko erabilerari buruzko monopolioa mantentzen duen erakundea da≫, nahiz eta beste definizio batzuk komunak izan
. Estaturik ez egoteak ez du gizarte bat existitzea eragozten, hala nola estaturik gabeko
Haudenosaunee Konfederazioa
, erakunde edo rol hutsak edo politikoak ere ez dituena
[6]
. Estatu baten gobernantza maila, estatu garaikideen oinarrizko aparatua gobernuak osatzen duela kontuan hartuta
[7]
[8]
, erabiltzen da porrot egin ote duen zehazteko
[9]
.
Hala ere, autoreen arabera, definizioa aldatu egiten da. Oro har,
gizarte
baten arauak ezartzeko agintea eta ahalmena dituzten erakundeen multzoa da, lurralde jakin baten barneko eta kanpoko burujabetasuna dituena. Estatu izateko, hiru ezaugarri bete behar dira: lurraldea izatea, lurralde horrek biztanleria izatea, eta gobernatzeko subiranotasuna. Gainera, beste estatuen onarpena garrantzitsua da.
Montesquieu
baroiaren garaietatik, estatuak hiru botereak ?
legegilea
,
judiziala
eta
betearazlea
? eta legez bortizkeriaren erabilpenaren monopolioa dituzten erakunde politikoak direla esaten da.
Estatu hitza eta bere antzekoak Europako beste hizkuntza batzuetan (estadua euskaraz, estato italieraz, estado gaztelaniaz eta portugesez, etat frantsesez, staat alemanez), azken batean, latinezko
status
hitzetik datoz,
baldintza, zirkunstantzia
esan nahi duelarik. Latinezko
status
hitza zutik egotetik, izatetik, edo irautetik dator, horrela entitate politikoaren konnotazio sakratua edo magikoa emanez.
XIV. mendean
, Europan erromatar zuzenbidea berpiztearekin batera, terminoa pertsonen (hala nola
erresumaren ondare
desberdinak, nobleak, erkideak eta elizgizonak) eta, bereziki, erregearen estatutu bereziaren euskarri juridikoa aipatzera pasatu zen. Estamenturik handienak, gehienetan (aberastasun eta gizarte-maila handiena zutenak), boterea zutenak ziren. Hitzak, gainera, erromatar ideiekin (
Zizeronen
garaikoak) bat egiten zuen:
status rei publicae
(arazo publikoen egoera). Denboraren poderioz, hitzak gizarte-talde partikularren aipamena galdu zuen, eta gizarte osoaren ordenamendu juridikoarekin eta hura betearazteko tresnekin lotu zen
[10]
.
Makiaveloren
XVI. mende
hasierako lanek (batez ere
Printzeak
) funtsezko zeregina izan zuten
estatu
hitzaren erabilera bere zentzu modernoaren antzeko zerbaitetan jendarteratzeko
[11]
. Eliza eta estatuaren arteko aldia, oraindik ere,
XVI. mendekoa
da. Ipar Ameriketako koloniek, jada 1630eko hamarkadan,
Estatu
bezala definitzen zuten beren burua.
L 'Etat, c' est moi
(Estatua neu naiz)
Luis XIV.ari
egozten zaion esamoldea, beharbada apokrifoa,
XVIII. mendearen
amaieran agertzen da
[12]
.
Platonen bustoa. Pio-Clementino del Vaticano museoan aurkituko duguna.
Platonek
, gizakia izaki sozial bat den heinean, perfekzioa lortzeko bide bakarra komunitatean izango dela zeritzon. Gizarte bakoitzaren bertuteak bateratzeko gai den erakunde bakarra estatua da. Platonen estatuaren idealaren egituraketa, antropologian oinarritzen da:
filosofo
greziarraren
ustez, hiru
arimaz
osatuta gaude:
arrazionala
, suminezkoa eta irritsezkoa, baina, bakoitzean, hiru arima horietako bat nagusitzen da. Hortaz, nagusitzen den arima mota horren arabera hartu beharko luke lekua gizartean. Antzematen zaionez, Platon espezializazioaren alde dago; beraz, Platonen estatu ideala ere, espezializazioan oinarritutako estatua da.
Makiavelo
zientzia politiko modernoaren aitatzat hartzen da, eta gaur egun ezagutzen dugun estatuari buruz hausnartu zuen lehena da. Makiavelok
Medici familiari
zuzendutako gomendio liburu batean laburbildu zuen bere pentsamendu osoa:
Printzea
. Italiar pentsalariak ezkortasun antropologikoan sinesten du, hau da, gizakia berez gaiztoa eta berekoia dela eta bere interesen arabera jokatzen duela. Bidezko gizarte-ordena eraikitzeko eta horren kontra egiten dutenei aurre egiteko bide bakarra
moralitate
gabeko printze batek gobernatutako estatua da.
[13]
Estatu indartsu batek soilik lortuko du printzearen xedea, hots, herritarren zoriontasuna. Estatu indartsu hori eraikitzeko eta mantentzeko, bide guztiak zilegi dira, baita krudelkeria eta iruzurrak ere.
Leviathan, Thomas Hobbesek 1651 argitaratutako liburua.
Hobbes
mundu
anglosaxoian
filosofo politikorik handienetakoa da, eta, pentsamendu politikoaren historian, eragin handiena izan dutenetakoa. Bere estatu idealaren proposamena
Leviathan
liburuan laburbildu zuen. Horrek bi egoera azaltzen zituen natura egoera (egoera aurrepolitikoa), non ez zegoen ezer ziurtatuta; hau da, gatazka egoera zen. Gatazka egoera hori gainditzean, lege naturalen eta estatuaren egoeran egongo ginateke. Egoera horretan, herritar bakoitzak norbaiten esku utziko du bere segurtasuna, aniztasunetik bakartasunera pasatuz. Estatuak hartuko du bere gain mendean duen gizartea defendatzea. Beraz, estatuaren papera herritarrak gatazketatik defendatzea da, eta, beraz, soberanoa da; estatua da indarraren erabiltzaile legitimo bakarra, bai bere burua defendatzeko, bai ondasunak defendatzeko, adibidez, botereari eustea.
[14]
Hannah Arendt
XX. mendeko
eragin handiko filosofo alemaniarra izan zen. Haren ustez, gizakion jomuga askatasuna da. Askatasunak zentzu askotan uler daitekeela zioen, baina, beti, estatuari lotuta. Ideia hori
Greziako
filosofoengandik hartu zuen, haiek
polisetan
biltzen zirenean lortzen baitzuten benetako askatasuna. Beraz, estatuaren joera askatasuna da, eta, aitzitik, benetako askatasuna esfera politikoan soilik aurkituko dugu. Baina estatua gizakiaren izaera eta interesak arbuiatzen dituenean eta gobernuaren interesak lortzeko bide mekanismotzat erabiltzen badu gizakia, estatu hori estatu totalitarioa da, estatuak sistema axiologiko baten bitartez lortu behar duelako gizartearen ongizatea
[15]
.
Jule Goikoetxea
Euskal Herriko egungo filosofo politiko eta aktibista-feminista garrantzitsuenetako bat da. Asko jardun du gaur egungo estatuari buruz, estatua ez dela desagertzen ari deritzo, baizik eta sistemak aldaketa bat izan duela autoritarismo liberala eta patriarkalean ongi errotzeko eta haien mesedetara jarduteko. Prozesu horretan, hiritarrek eta herriak berak zuen subiranotasunaren gaitasuna murriztuz eta murriztuz joan da subiranotasuna enpresa pribatuen zein
lobbyen
eskuetan geratu arte.
Globalizazioak
eta
Europar Batasunak
zeresan handia dute prozesu horretan, izan ere, erabaki publikoaren pribatizazioa ekarri baitute. Azken finean, globalizazioa demokraziaren pribatizatzea da.
[16]
Theda Skocpol
estatubatuarra egungo soziologorik adierazgarrienetako bat da. Hainbat lan argitaratu ditu; garrantzitsuena,
States and Social Revolutions
(1979) da, hamaika hizkuntzatara itzulia. Lan horretan,
Errusian
,
Frantzian
eta
Txinan
gertatutako iraultza sozialak alderatu ditu
[17]
.
Estatuen arteko desberdintasunez ere jardun da; bi desberdintasun daudela dio estatubatuar soziologoak: alde batetik, estatuen boterea nazioarte mailan, eta, bestetik, estatu horiek esparru nazionalean duten gaitasuna. Bigarren desberdintasuna alderatzea zailagoa dela nabaria da; horretarako,
Weberren
filosofoa oinarri hartuta,
legitimitatea
,
autonomia
eta
gaitasuna
kontzeptuak alderatu behar zirela adierazi zuen.
[18]
Estatuaren lehen formak boterea modu iraunkorrean zentralizatzea posible izan zen guztietan sortu ziren. Estatuak osatzeko, nekazaritza eta biztanleria finkatzea beharrezko baldintzatzat jo izan dira
[19]
[20]
[21]
[22]
. Nekazaritza-mota batzuk estatua eratzeko aproposagoak dira, esaterako, aleak (
garia
,
garagarra
,
artatxikia
), ekoizpen,
zerga
eta biltegiratze kontzentraziorako egokiak direlako
[19]
[23]
[24]
[25]
.
Nekazaritza
eta
idazkera
, ia nonahi, prozesu honekin lotzen dira, nekazaritzak bere biziraupenerako denbora gehiena eman behar ez zuen gizarte-klase bat agertzea ahalbidetu zuelako, eta idazkerak (edo idazkeraren baliokide bat, esaterako,
Inka
kipu
) funtsezko informazioaren zentralizazioa posible egin zuelako
[26]
. Burokratizazioak posible egin zuen lurralde handietan hedatzea
[27]
.
Ezagutzen diren lehen estatuak
Egipton
,
Mesopotamian
,
Indian
,
Txinan
,
Mesoamerikan
eta
Andeetan
sortu ziren.
Aro moderno
samarretan baino ez dituzte estatuek ia erabat desplazatu
Lurra
osoko gizarteen antolakuntza politikorako
estaturik gabeko
forma alternatiboak.
Ehiztari-biltzaileen
tribu ibiltariak eta
abeltzaintzan
edo
nekazaritzan
oinarritutako
tribu-sozietate
nahiko handi eta konplexuak ere egon dira denbora osoko estatu-antolakuntza espezializaturik gabe, eta
estaturik gabeko
antolakuntza politiko horiek, izan ere,
historiaurre
osoan,
giza historian
eta
zibilizazioaren
zati handi batean nagusitu dira.
Estatuarekin lehiatzen ziren lehen antolamendu-formak erlijio-erakundeak (Eliza) eta
hiri-errepublikak
ziren
[28]
.
XIX. mendearen
amaieratik, munduko bizitzeko lurra ia osorik estatu ezberdinek erreklamatutako muga, gutxi-asko, zehatzak dituzten eremuetan banatu da. Lehen, lur-eremu nahiko handiak erreklamatugabeak edo bizigabeak ziren, edo estatu gisa antolatugabeak ziren herri
nomadak
bizi ziren. Hala ere, gaur egungo estatuetan ere,
basamortu
eremu zabalak daude, hala nola
Amazoniako
oihana
eta beste batzuk,
indigenak
bakarrik (eta haietako batzuk inolako harremanik gabe) bizi direnak edo, gehienetan, hutsik daudenak. Era berean,
porrot egindako estatuak
deitzen direnak ere badaude,
de facto
erreklamatutako lurralde guztiaren gaineko kontrolik ez dutenak edo kontrol hori zalantzan jartzen direnak. Gaur egun, nazioarteko komunitateak 200
estatu burujabe
inguru ditu, eta horietako gehienak
Nazio Batuen Erakundean
ordezkatuta daude.
Estatuaren sorrerarako teoriak
aldatu
Lehengo estatuen sorrerarako teoriek
zereal
nekazaritza
eta populazio finkatuak azpimarratzen dituzte beharrezko baldintza gisa
[29]
. Batzuen ustez,
klima-aldaketak
giza populazioen kontzentrazio handiagoa ekarri zuen gero eta murritzagoak ziren ur-ibilbide ingurura
[29]
.
Hendrik Spruytek
estatu modernoa politika nagusi gisa agertzearen inguruko hiru azalpen kategoria bereizten ditu:
- Segurtasunean oinarritutako azalpenak, gerraren papera azpimarratzen dutenak
- Estatua eratzeko eragile gisa, merkataritza, jabetza-eskubideak eta kapitalismoa azpimarratzen dituzten ekonomian oinarritutako azalpenak
- Teoria instituzionalistak, zeinak gatazka eta lankidetza arazoak lehian dauden erakunde politikoek baino hobeto konpontzeko gai den antolakuntza forma gisa ikusten duten estatua
[30]
.
Philip Gorski
eta
Vivek Swaroop Sharmaren
iritziz, estatu burujabeen sorrerarako marko
neodarwindarra
da azterketetan azalpen nagusia
[31]
. Marko
neodarwiniarrak
azpimarratzen du nola hautespen naturalaren eta lehiaren bidez sortu zen estatu modernoa antolakuntza-forma nagusi gisa
[31]
.
Lurralde bat estatu bihurtzeko eta, horrenbestez, estatu eraikuntza gauza dadin, ezinbestekoa du honako ezaugarriak gorpuztea (ez da, ezinbestean, ondorengo ordena jarraitu beharrik):
- Komunitatea izan behar du; hau da, herria.
- Lurraldearen mugek zehaztuak egon behar dute.
- Komunitateak bere burua gobernatzeko mekanismoak izan behar ditu, hala nola legeak.
- Estatu batek, ezinbestean,
burujabe
izan behar du; bere gainetik ez du beste botererik onartu behar: hitz gutxitan, estatuaren subiranotasuna bermatu beharra dago.
- Bere boterea kanporatzeko gaitasuna izan behar du; hau da, beste estatuen aitorpena eskuratu.
- Ezinbestekoa da egonkortua dagoen lurraldearen gaineko kontrola eta horrekiko leialtasuna egotea.
- Bere
autoritatea
instituzionalizatzeko edo erakundetzeko gaitasuna izatea eta, hertsadura ezartzeko, erakundeak eratzea, adibidez, indar armatuak, eskolak eta auzitegiak.
- Kontrola bereizteko gaitasuna izatea, hots,
instituzio
multzo bat izatea hainbat jarduera zehatz egiteko, besteak beste, zergen eta beste baliabide batzuen diru bilketa modu kontrolatu batean gauzatzeko.
- Agintari
profesionalak egotea.
- Identitate kolektibo bat barneratzeko gaitasuna izatea beste estatuetatik bereizteko ikur propio eta komunak sortuz. Adibidez,
ereserki
edo bandera propioak.
Horrela, aurreko baldintza minimo eta beharrezkoak betez gero, lurralde guztiak prozesu luze bat igaroko dute, eta benetako estatu bati buruz hitz egin daitekeela esan dezakegu.
Estatu formak
[32]
testu legegile eta bibliografikoetan erabili ohi dira eskubide konstituzionalaren kontzeptua azaltzeko, non estatuak har dezakeen antolaketa modu ezberdinei erreferentzia egiten dion. Antolaketa hiru elementu konstitutiboren artean duten harremanaren ondorio izango da. Hau da, lurraldea,
biztanleria
eta
boterearen
artean sortzen den harremanaren ondorio izango da estatu forma.
Honen arabera bi multzotan bana dezakegu estatu forma:
- Alde batetik,
estatu unitarioa
: bertan, biztanleria eta boterea homogeneoak, uniformeak eta sinpleak dira, eta hiruren arteko harremana adiera bakarrekoa eta zuzena da.
- Bestetik,
estatu konplexua
: kasu horretan, lurraldearen, biztanleriaren eta boterearen homogeneotasun falta dago. Horren ondorioz, bere
ordenamendu juridikoaren
egituraren baitan dibertsifikazioa gertatzen da (
estatu federala
,
konfederala
eta
erregionala
).
Estatu unitarioetan, botere politikorako erdigune bakarra dago. Horrek estatu osoan eragiten du bere agente eta autoritate lokalen bitartez.
Botere legegile
bakarra,
botere judizial
bakarra,
botere betearazle edo exekutibo
bakarra eta
konstituzio
politiko bakarra du; hau da, estatu unitarioetan, batasun laukoitza dago: ordenamendu juridikoaren batasuna, gobernuko aginpidearen batasuna, gobernatuen batasuna eta lurraldearen batasuna.
Estatu unitarioen barruan, bi mota aurki ditzakegu:
- Estatu unitario puruak:
entitate bakar batez osatuta daude, gobernu estatal bakarrarekin eta administrazio-zatiketarik gabe.
- Estatu unitario eskualdekatua:
zonalde edo hainbat eskualde politiko-administratibotan banatutako estatua da, baina, bere barne erregimenean, ez dira autonomoak.
Estatu konplexuaren baitan, zenbait mota daude:
- Estatu erregionala:
Estatu erregionalek
estatu zentralista
bat dute jatorritzat, baina, garapenaren bitartez, autonomia gehiago ematen joan zaie statu hori osatzen duten eskualdeei. Autonomia hori ezberdina izaten da toki batetik bestera, eta autonomia handiko estatuei
de fakto
ko federakuntza esaten zaie.
- Estatu federala
:
erakunde
subirano
eta autonomikoz osatutako estatua da. Erakunde haietako estatus autonomoa ez daiteke gobernu zentralaren bidez modu aldebakarrekoan alda, salbuespenak salbuespen (
Argentina
, kasu).
Estatu federalaren eta erregionalaren arteko alde bakarra eskuduntzaren jatorria da. Estatu erregionaletan, gobernu zentralak zenbait
eskubide
eta konpetentzia eman dizkio eskualdeari; estatu federaletan, ordea, eskualdeek zenbait eskuduntza ematen dizkiote botere zentralari.
Marxismoa
k kritika handiak egin dizkio estatuari. Estatu hori analizatu denean, beti estatu burgestzat ikusi da: hor,
kapitalismoaren
ondorioz, estatu burges hori herritarrak areago zapaltzeko tresna da.
Leninek
estatua sistema kapitalistan bakarrik zela eraginkorra idatzi zuen; iraultza sozialistan, proletariotzaren diktadura oinarri hartuta, gero eta balio txikiagoa izango duela, iraultzak aurrerago egin ahala puntu batera iritsiko baita eta, hor, estatuak ez du inongo baliorik izango, eta kendu eginen da, baina azken pauso hori lurraldea
komunista
bilakatzean lortuko da.
[33]
Anarkismoak
kritika egiten dio estatuari esanez botere tresna bat dela, lurralde batek dituen botere guztiak bereganatzen saiatzen dena. Estatuari eta eskubideei kritika handiena
Hans Kelsen
filosofoak egin zien.
Kelsenek
zioenez, estatua eta justizia bide beretik doaz, baina beste filosofo batzuen ustez, estatua eta eskubideak bateraezinak dira, estatua boterearekin baitago, ez eskubideekin
[34]
.
XVIII. mendean
Godwinek estatuak legeak erabiltzen zituela herritarrei isunak jartzeko eta, horren bitartez, zergak lortzeko kritikatu zuen. Bestalde, gauzak debekatzeko ere esku hartzen zuela esan zuen Godwinek .
Proudhonek
estatua etorkizunean desagertuko zela ez zuelako ezertarako balio esan zuen. Beste hainbat anarkistek kritika berak egin dizkiote estatuari, hau da, estatuak herria zapaltzeko baino ez duela balio, boteretsuen legeak bortizkeriaren bidez inposatzeko soilik.
Liberalismoaren
ikuspegiaren ordezkari nagusia
Adam Smith
da, ekonomiaren ikuspegitik estatuari kritika sendo bat egin dion autorerik garrantzitsuena. Haren tesi nagusia honela laburbil daiteke: gizartearen funtzionamendu ekonomikoak merkatuaren legean, norberaren interes indibidualean, eta lehian egon behar luke oinarrituta. Horrela, garai hartako “
laissez faire
” delakoaren defendatzailerik sutsuena Smith izan zen gobernuak arlo ekonomikoan egiten duen esku-hartzea salatuz. Izan ere, gobernuek behar baino gehiago gastatzen dutela eta eraginkortasungabekoak zein ustelak izaten direla deritzo. Gainera, ?estatuak segurtasunaz (armada eta polizia herritarren askatasunak bermatzeko) eta justiziaz (botere judiziala independentea botere politikotik) arduratu beharko lukeela soilik berresten du liberalismoak. Haien ustez, estatuak ez luke inolako botererik izan behar indibiduo batzuei kentzeko eta beste batzuei ematerako hartu emana gertatzerako orduan. Are gehiago, eragile pribatuak izan beharko lirateke, prezio sistemaren bidez, merkatua arautzen duten bakarrak gauza bakoitzari benetan duen balioa esleitu nahi baldin bazaio. Beraz, hura da estatu mugatuaren defendatzailerik sutsuena eta, horrenbestez, estatuak zenbat eta gutxiago parte hartu ekonomiaren antolaketan hainbat eta hobeto
[35]
.
- ↑
≪estatu≫.
Euskaltzaindiaren?Hiztegia
.?
(Noiz kontsultatua: 2021-05-31.)
- ↑
≪Stateless Society | Encyclopedia.com≫
www.encyclopedia.com
(Noiz kontsultatua: 2023-08-24)
.
- ↑
Black's Law Dictionary
, 4th ed. (1968). West Publishing Co
- ↑
Uricich v. Kolesar
, 54 Ohio App. 309, 7 N.E. 2d 413.
- ↑
Patrick, Stewart. (2007-12-10).
≪“Failed” States and Global Security: Empirical Questions and Policy Dilemmas1≫
International Studies Review
9 (4): 644?662. ?
doi
:
10.1111/j.1468-2486.2007.00728.x
.
ISSN
1521-9488
.
(Noiz kontsultatua: 2023-08-24)
.
- ↑
(Ingelesez)
Ball, Terence; Ball, Professor of Political Science Terence; Farr, James; Hanson, Russell L.. (1989-04-28).
Political Innovation and Conceptual Change.
Cambridge University Press
ISBN
978-0-521-35978-8
.
(Noiz kontsultatua: 2023-02-01)
.
- ↑
(Ingelesez)
Bobbio, Norberto. (1989).
Democracy and dictatorship?: the nature and limits of state power.
Minneapolis?: University of Minnesota Press
ISBN
978-0-8166-1812-5
.
(Noiz kontsultatua: 2023-02-01)
.
- ↑
(Alemanez)
Erhard, Christian Daniel. (1791).
Betrachtungen uber Leopolds des Weisen Gesetzgebung in Toscana.
Richter
(Noiz kontsultatua: 2023-02-01)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Garcia, Jorge. (2013-12-20).
≪Nicolas Maquiavelo. El principe≫
Studia Aurea
7: 453. ?
doi
:
10.5565/rev/studiaaurea.79
.
ISSN
1988-1088
.
(Noiz kontsultatua: 2019-12-01)
.
- ↑
Lucy Carrillo Castillo. Dialnet (2002).
Thomas Hobbes y el concepto de Estado constitucional de derecho.
- ↑
(Gaztelaniaz)
filosofiacatracha. (2017-09-21).
≪El estado y la Libertad; Una Vision desde Hannah Arendt≫
Filosofia Catracha
(Noiz kontsultatua: 2019-11-29)
.
- ↑
Goikotxea, Jule.
≪Demokrazia Pribatizatzen≫
Berria
.
- ↑
Mazzuca, Sebastian L.. (00/2012).
≪LEGITIMIDAD, AUTONOMIA Y CAPACIDAD: CONCEPTUALIZANDO (UNA VEZ MAS) LOS PODERES DEL ESTADO≫
Revista de ciencia politica (Santiago)
32 (3): 545?560. ?
doi
:
10.4067/S0718-090X2012000300002
.
ISSN
0718-090X
.
(Noiz kontsultatua: 2019-11-29)
.
- ↑
Villesa Bojorque, Jorge Alberto.
El estado y la luibertad; Una vision desde Hanna Arendt..
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
crossref.
≪Chooser≫
chooser.crossref.org
doi
:
10.2307/j.ctv1bvnfk9
.
(Noiz kontsultatua: 2023-08-25)
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
(Ingelesez)
Carneiro, Robert L.. (1970-08-21).
≪A Theory of the Origin of the State: Traditional theories of state origins are considered and rejected in favor of a new ecological hypothesis.≫
Science
169 (3947): 733?738. ?
doi
:
10.1126/science.169.3947.733
.
ISSN
0036-8075
.
(Noiz kontsultatua: 2023-08-25)
.
- ↑
Allen, Robert C. (1997-04-01).
≪Agriculture and the Origins of the State in Ancient Egypt≫
Explorations in Economic History
34 (2): 135?154. ?
doi
:
10.1006/exeh.1997.0673
.
ISSN
0014-4983
.
(Noiz kontsultatua: 2023-08-25)
.
- ↑
Borcan, Oana; Olsson, Ola; Putterman, Louis. (2021-10-01).
≪Transition to agriculture and first state presence: A global analysis≫
Explorations in Economic History
82: 101404. ?
doi
:
10.1016/j.eeh.2021.101404
.
ISSN
0014-4983
.
(Noiz kontsultatua: 2023-08-25)
.
- ↑
(Ingelesez)
Ahmed, Ali T.; Stasavage, David. (2020-05).
≪Origins of Early Democracy≫
American Political Science Review
114 (2): 502?518. ?
doi
:
10.1017/S0003055419000741
.
ISSN
0003-0554
.
(Noiz kontsultatua: 2023-08-25)
.
- ↑
(Ingelesez)
Mayshar, Joram; Moav, Omer; Neeman, Zvika. (2017-08).
≪Geography, Transparency, and Institutions≫
American Political Science Review
111 (3): 622?636. ?
doi
:
10.1017/S0003055417000132
.
ISSN
0003-0554
.
(Noiz kontsultatua: 2023-08-25)
.
- ↑
Boix, Carles (2015).
Political Order and Inequality
. Cambridge University Press.
ISBN 978-1-107-08943-3
- ↑
(Ingelesez)
Giddens, Anthony. (1981).
The Nation-State and Violence: Volume 2 of A Contemporary Critique of Historical Materialism.
University of California Press
ISBN
978-0-520-06039-5
.
(Noiz kontsultatua: 2023-08-25)
.
- ↑
(Ingelesez)
Spencer, Charles S.. (2010-04-20).
≪Territorial expansion and primary state formation≫
Proceedings of the National Academy of Sciences
107 (16): 7119?7126. ?
doi
:
10.1073/pnas.1002470107
.
ISSN
0027-8424
.
PMID
20385804
.
PMC
PMC2867764
.
(Noiz kontsultatua: 2023-08-25)
.
- ↑
(Ingelesez)
Bagge, Sverre. (2019-06-03).
State Formation in Europe, 843?1789: A Divided World.
Routledge
ISBN
978-0-429-58953-9
.
(Noiz kontsultatua: 2023-08-25)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
Wang, Yuhua. (2021-10).
≪State-in-Society 2.0: Toward Fourth-Generation Theories of the State≫
www.ingentaconnect.com
doi
:
10.5129/001041521x16184035797221
.
(Noiz kontsultatua: 2023-08-26)
.
- ↑
(Ingelesez)
Spruyt, Hendrik. (2002-06).
≪T HE O RIGINS , D EVELOPMENT, AND P OSSIBLE D ECLINE OF THE M ODERN S TATE≫
Annual Review of Political Science
5 (1): 127?149. ?
doi
:
10.1146/annurev.polisci.5.101501.145837
.
ISSN
1094-2939
.
(Noiz kontsultatua: 2023-08-26)
.
- ↑
a
b
Gorski, Philip; Sharma, Vivek Swaroop. (2017). Strandsbjerg, Jeppe ed.
≪Beyond the Tilly Thesis: “Family Values” and State Formation in Latin Christendom≫
Does War Make States?: Investigations of Charles Tilly's Historical Sociology
(Cambridge University Press): 98?124. ?
doi
:
10.1017/9781316493694.005
.
ISBN
978-1-107-14150-6
.
(Noiz kontsultatua: 2023-08-26)
.
- ↑
Biscaretti di Ruffia, Paolo, 1912-. (1987).
Derecho constitucional.
Editorial Tecnos
PMC
773214059
.
(Noiz kontsultatua: 2019-11-29)
.
- ↑
introduccion al marxismo.
.
- ↑
Bueno Ochoa, Luis. (2008).
Godwin y los origenes del anarquismo individualista.
.
- ↑
Botticelli, Sebastian. (2018-02-01).
≪Dos concepciones liberales del Estado: Adam Smith y Friedrich Hayek≫
Praxis Filosofica
(46): 61. ?
doi
:
10.25100/pfilosofica.v0i46.6149
.
ISSN
2389-9387
.
(Noiz kontsultatua: 2019-11-29)
.
- (Ingelesez)
Barrow, Clyde W. (1993).
Critical Theories of State: Marxist, Neo-Marxist, Post-Marxist.
University of Wisconsin Press
ISBN
0-299-13714-7
.
.
- (Ingelesez)
Bobbio, Norberto. (1989).
Democracy and Dictatorship: The Nature and Limits of State Power.
University of Minnesota Press.
ISBN
0-8166-1813-5
.
.
- (Ingelesez)
Cudworth, Erika. (2007).
The Modern State: Theories and Ideologies.
Edinburgh University Press
ISBN
978-0-7486-2176-7
.
.
- (Ingelesez)
Dogan, Mattei. (1992).
Conceptions of Legitimacy.
In Paynter, John; et al. (eds.). Encyclopedia of government and politics. Psychology Press
ISBN
978-0-415-07224-3
.
.
- (Ingelesez)
Flint, Colin; Taylor, Peter. (2007).
Political Geography: World Economy, Nation-State, and Locality.
(5th ed.). Pearson/Prentice Hall
ISBN
978-0-13-196012-1
.
.
- (Ingelesez)
Garrard, Graeme. (2022).
The Return of the State: And Why It Is Essential For Our Health, Wealth and Happiness.
Yale University Press
ISBN
9780300256758
.
.
- (Ingelesez)
Hay, Colin. (2001).
State theory.
In Jones, R.J. Barry (ed.). Routledge Encyclopedia of International Political Economy: Entries P-Z Taylor & Francis.,?1469?1475?or.
ISBN
978-0-415-24352-0
.
.
- (Ingelesez)
Joseph, Jonathan. (2004).
Social theory: an introduction.
NYU Press
ISBN
978-0-8147-4277-8
.
.
- (Ingelesez)
Male?evi?, Sini?a. (2002).
Ideology, legitimacy and the new state: Yugoslavia, Serbia and Croatia.
Routledge
ISBN
978-0-7146-5215-3
.
.
- (Ingelesez)
Nelson, Brian T.. (206).
The making of the modern state: a theoretical evolution..
Palgrave Macmillan.
ISBN
978-1-4039-7189-0
.
.
- (Ingelesez)
Rueschemeyer, Dietrich; Skocpol, Theda; Evans, Peter B. (1985).
Bringing the State Back.
In. Cambridge University Press
ISBN
0-521-31313-9
.
.
- (Ingelesez)
Salmon, C., Trevor C. (2008).
Issues in international relations.
Taylor & Francis US
ISBN
978-0-415-43126-2
.
.
- (Ingelesez)
Sartwell, Crispin. (2008).
Against the state: an introduction to anarchist political theory.
SUNY Press
ISBN
978-0-7914-7447-1
.
.
- (Ingelesez)
Scott, James C. (2009).
The art of not being governed: an anarchist history of upland Southeast Asia.
Yale University Press
ISBN
978-0-300-15228-9
.
.
- (Ingelesez)
Skinner, Quentin. (1989).
The state.
In Ball, T; Farr, J.; Hanson, R.L. (eds.). Political Innovation and Conceptual Change. Cambridge University Press,?90-131?or.
ISBN
0-521-35978-3
.
.
- (Ingelesez)
Vincent, Andrew. (1992).
Conceptions of the State.
In Paynter, John; et al. (eds.). Encyclopedia of government and politics. Psychology Press
ISBN
978-0-415-07224-3.
.
.