Ernest Hemingway Oak Parken erdi-mailako familia batean jaio zen. Bere inguruko gazteek egin ohi zutenaren kontra, unibertsitatera ez joatea erabaki zuen, eta kazetari lanetan hasi zen.
Lehen Mundu Gerran
anbulantzia gidari gisa parte hartu zuen, Italiako frontean. Gerrak eragin handia izan zuen haren bizitzan eta lanbidean: zauritu egin zuten, eta aurrerantzean, heriotzaren gordintasuna topatzeak eraginda beharbada, biolentziarekin eta arriskuarekin aurrez aurre egotea bilatu zuen modu ia obsesiboan heriotzari aurre egiteko. Osatu zenean, ezkondu eta Europara joan zen zenbait egunkaritako berriemaile gisa. Parisen, non hartu baitzuen ostatu, literatura munduko jendea ezagutu zuen, bere aberrikide erbesteratuak besteak beste:
Gertrude Stein
eta
Ezra Pound
,
Francis Scott Fitzgerald
eta Steinek
Belaunaldi Galdua
definitu zuen garaiko gainerakoak.
1925ean gerrako heroi gazte baten nortasuna moldatzen duen ipuin bilduma argitaratu zuen,
In Our Time
(Gure garaian), eta hurrengo urtean,
zezenketaren
mitoak erakarrita, Estatu Batuetako bikote baten Paristik
Irunerako
bidaia kontatzen duen
The Sun Also Rises
(1926, Eguzkia irten ere egiten da) eleberriarekin irakurleen behin betiko onespena jaso zuen.
Eleberri
horretan finkatu zen
belaunaldi galdua
izena, handik aurrera Estatu Batuetako 1920 ondoko intelektualak izendatzeko erabili zena. Eleberri horrek bazituen, dagoeneko, Hemingwayren kontakizunen bi ezaugarri nagusiak: bere estilo arina, zehatza eta aldi berean lirikoa, batetik; eta bizitzari buruz zuen ikuspegia, bestetik; izan ere, Hemingwayk etengabeko arriskutzat hartzen baitzuen bizitza, bakoitzak buru belarri murgildu behar zuen
abenturatzat
, heriotzari aurre egiteko adinako adorea eta bihotza izatera iristeko.
Men without women
(1927, Gizonak emakumerik gabe) ipuinei eta gerrako oroitzapenetan oinarrituta moldatu zuen
A Farewell to Arms
eleberriari (1929, Agur armei) ere oso harrera beroa egin zioten kritikariek eta irakurleek. Haren zezenzaletasun handia
Death in the Afternoon
(1932, Heriotza arratsaldean) liburuan irudikatu zuen, zezenketa arriskuaren arte gisa erakutsiz, eta mundu horretan indarrean dauden balio
tragikoei
buruzko azterketa zorrotz bat eginez. Haren beste zaletasunetako batzuk ehiza, arrantza eta bidaiak izan ziren, eta Afrikan egin zituen ehizaldietan oinarrituta idatzi zuen
Green Hills of Afrika
(1935, Afrikako muino berdeak) eta bere eleberri labur ederrenetako bat,
The Snows of Kilimanjaro
(1936, Kilimanjaroko elurrak). Afrikako ehiza istorio horietan Hemingwayk beste pertsonaia bat bezala agertu zuen bere burua kontakizunean, adorea eta trebetasuna eskatzen duten jokabide zailei aurre egiteko gauza den idazlearen heroi ospea handituz, eta bizitzea eta idaztea elkarrekin behin eta berriz gurutzatuz. 1938an ere haren
ehizaldi
eta zezenketetatik edo pairatu edo ikusi zuen sufrimendutik sortutako kontakizun bilduma bat argitaratu zuen,
The first fortynine stories
(1938, Lehen berrogeita bederatzi istorioak); kontakizun horietan erabiltzen duen hizkuntza moldea XX. mendeko prosaren eredu hoberenetako bat da.
Hemingwayk bere bizipenetan girotu zituen bere eleberriak. Zezenketa, ehiza eta gerra gaitzat dituzten eleberriak ere idatzi zituen, ildo tragiko batetik eta heriotzarekin loturik betiere.
Agurea eta itsasoa
horrenbeste maite zuen itsasoan dago girotuta eta agure batek arrain eskerga batekin duen borroka kontatzen du; irudian, Hemingway arrain horietako batzuekin.
Espainiako Gerra Zibilean
(1936-1939) berriemaile berezi gisa ibili ondoren, gerrako lekukotasun erdiragarri bat utzi zuen?:
For Whom the Bell Tolls
(1940, Norengatik ari dira joka kanpaiak).
Bigarren Mundu Gerran
kontraespioitza
lanak egin zituen Kuban, Europara itzuli zen gero gerrako berriemaile gisa, eta gerra bukatu ondoren, Kuban geratu zen bizitzen. Garai hartakoak ditu bere bi eleberri bikainenetakoak:
Across the River and Into the Tress
(1950, Ibaiaz bestaldean eta zuhaitzen artean) eta
The Old Man and the Sea
(1952, Agurea eta itsasoa, A. Goenagak eta J.M. Iturraldek euskaratua).
Agurea eta itsasoa
eleberrian Hemingwayk gizakiaren duintasuna goratu zuen, harrapakina menderatzeko borroka gogor eta luzea egiten duen arrantzale zahar batean gorpuztua. Eleberria edertasun handiko estiloan idatzita dago, argiaren eta uraren distirak eta arrantzaren sentipen fisikoak deskribatuz, eta Hemingwayren ikurritzaren adierazpide perfektua da: gizona suntsi dezakete baina menderatu ez. Nolanahi ere,
Agurea eta itsasoa
porrotaren eta agurraren alegia bat zen, gardena baina gaztetako obraren indar ezkuturik gabea.
Handik bi urtera Literaturako Nobel saria eman zioten.
1960an idazleak Kubatik alde egin eta Ketchum-era (Idaho) joan zen bizitzera, bere laugarren emaztearekin. Ordurako burutik nahasten hasia zen eta bi aldiz erietxean sartu behar izan zuten depresioak jota. Kontinentez kontinente, etxez etxe, ibiltzeaz nekatuta eta gaixorik, bere gorputzaren sasoiaren beheraldia ezin eramanik, aitak bezala
suizidioan
bilatu zuen hainbestetan gorteatu eta saihestu zuen heriotza. Azkenik, bada,
depresio
horietako batean, bere buruaz beste egin zuen, 196leko uztailaren 2an. Uztailaren 7an lurperatu zuten, San Fermin egunez
[1]
. Hil ondoren haren emazteak beste bi liburu argitaratu zituen?:
A Moveable Feast
(1964, Festa mugigarria), Parisko bizimodu bohemioaren deskripzio bizia, eta
Islands in the Stream
(1970), Kubako bizitzan oinarritua.
Lau emazte izan zituen: Elizabeth Hadley Richardson (1921?1927), Pauline Pfeiffer (1927?1940), Martha Gellhorn (1940?1945) eta
Mary Welsh Hemingway
(1946?1961).
Geure artean famatua da
San Fermin
jaiak mundu mailan ezagutarazteagatik;
1923an
etorri zen lehen aldiz eta
1924
,
1925
,
1926
,
1927
,
1929
eta
1931n
errepikatu zuen.
Espainiako Gerra Zibilean
ere ibili zen, kazetari;
Errepublikaren aldekoa
zenez
1953
arte ezin izan zen
Irunera
itzuli; azken bisitaldia
1959koa
da.