한국   대만   중국   일본 
Elena Calvillo - Wikipedia, entziklopedia askea.

Elena Calvillo

Beasaingo mendi lasterkaria

Elena Calvillo Arteaga ( Beasain , 1970eko apirilaren 3a ) euskal mendi-korrikalaria da. [1]

Elena Calvillo
Bizitza
Jaiotza Beasain ,? 1970eko apirilaren 3a ?(54 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa , Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak lasterkaria

Ibilbidea aldatu

Senarrak animatuta 35 urte zituela hasi zen errepidean korrika lasterketak lehiatzen. Txikitatik mendian ibiltzea gustuko zuenez, Zegama-Aizkorri Maratoia prestatzea erabaki zuen eta 2010ean Idiazabalgo Mendi Taldean sartu zen. Urte berean Euskadiko Mendi lasterketako Kopan txapelduna izan zen [2] eta 2011n Euskadiko mendi selekzioan sartu zen. [3]

Ehunmiliak proba izan du gustuko. [4] 2010ean Goierriko Bi Haundiak irabazi zuen (luzeraren erdia duen proba). Proba nagusian bigarren izan zen 2014, 2017, 2018 eta 2019an [5] eta azkenik 2022an lortu zuen garaipena. [6] Aurrez, 2015ean, Euskal Herria Mendi Erronka irabazi zuen. [7]

2022an Beasaingo Udalaren Kirol Sari Nagusia jaso zuen. [5]

Garaipenen zerrenda aldatu

  • 2009
    • Ataungo XIX. Hiru Auzoetako Korrikaldia
  • 2010
  • 2015
  • 2017
    • Goierri Kopa Trail
    • Vandekames
    • Marato del Priorat
  • 2018
    • International Mountain Relay 2018 - 74Km
    • Valdekames
  • 2019
    • Arriarango mendi lasterketa luzea
  • 2022

Erreferentzia zerrenda aldatu

  1. (Gaztelaniaz) ≪Elena Calvillo | EH ULTRATRAIL≫ ultratrail (Noiz kontsultatua: 2023-02-05) .
  2. ≪Mujeres de Pyrenaica: Euskadiko Mendi Lasterketak 2010≫ Mujeres de Pyrenaica 2010-10-07 (Noiz kontsultatua: 2023-02-05) .
  3. ≪Mujeres de Pyrenaica: Elena Calvillo Arteaga - Premio EMF de Carreras por montana 2013≫ Mujeres de Pyrenaica 2014-02-05 (Noiz kontsultatua: 2023-02-05) .
  4. Hitza, Goierriko. (2015-07-10). ≪Elena Calvillo: "EHM izena eta indarra hartzen ari da, bere tokia egiten"≫ Goiberri (Noiz kontsultatua: 2023-02-05) .
  5. a b ≪Elena Calvillok jaso du Beasain Kirol Sari Nagusia≫ Beasaingo Udala (Noiz kontsultatua: 2023-02-05) .
  6. Agirre, Loinaz. (2022-07-09). ≪Elena Calvillo Ehunmiletako podiumaren gorenean≫ Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-02-05) .
  7. Insausti, Izaro. (2015-05-30). ≪Elena Calvillok irabazi du Leitzako Euskal Herriko Mendi Erronka lasterketa≫ Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-02-05) .

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .