한국   대만   중국   일본 
Edward Whymper - Wikipedia, entziklopedia askea.

Edward Whymper ( Londres , 1840ko apirilaren 27a - Chamonix , 1911ko irailaren 16a ) ingeles mendigoizale eta artista izan zen, Matterhorn mendia (4.478 m) lehen aldiz igo zuena. Anaiarekin batera zurezko grabatuak egiten zituen. 1860an Alpeetara bidali zuten Alpeei buruzko liburu baterako grabatuak egitera, eta han mendigoizale egin zen. 1861ean Pelvoux mendia igo zuen, eta 1864an Les Ecrins . Matterhorn gailurrera zortzigarren ahaleginean, 1865ean, iritsi zen gora; itzuleran izandako istripu batean lau mendigoizale hil ziren eta hiru bizirik geratu, denak lotzen zituen soka etenda. Mendigoizaleen historian ezagutzen den istripurik ezagunenetakoa da, Whymper berak egindako grabatuetan argitaratua. Groenlandia alderik alde igarotzen ahalegindu zen. Hego Amerikan Chimborazo eta Cotopaxi gailurretara igo zen.

Edward Whymper

Bizitza
Jaiotza Londres ,? 1840ko apirilaren 27a
Herrialdea  Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza Auvernia-Rodano-Alpeak ,? 1911ko irailaren 16a ?(71 urte)
Hobiratze lekua Cimetiere de Chamonix (en) Itzuli
Familia
Aita Josiah Wood Whymper
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak mendigoizalea , ilustratzailea , esploratzailea , argazkilaria eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Find a Grave: 163971643 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward Whymper