Bere aita, Alfred, armada britaniarreko kidea zen,
Lehen Mundu Gerran
parte hartu eta hankan anputazio bat jasan zuena. Tratatu zuen erizain batekin ezkondu zen, Emily.
Persiara
lekualdatu ziren, gaur egungo
Iran
, lan kontuengatik. Doris bertan jaio zen eta sei urte bete zituenean, Afrikako kolonia britainiarretara, zehazki
Hego Rhodesiara
(egungo
Zimbabwe
) joan ziren, tabakoa, artoa eta zerealak ereiten lan egitera. Bertan bizi izan zen 30 urte bete arte. Bere autobiografiaren arabera, garai hori gazi-gozoa izan zen berarentzat; alde batetik, bere amak zorrotz hezi zuen, baina beste alde batetik, bere neba Harryren alboan gozatu egiten zuen naturaz inguratuta. Horrez gain, arraza-diskriminazioarekin asko sentsibilizatu zen.
Bere amarekin etengabeko gatazkak izaten zituen, bere autoritarismoagandik ihesean. Dorisek ikasketak utzi zituen moja katolikoen eskola batean 14 urte zituela; 15 bete ondoren, etxetik alde egin eta haurrak zaintzen lan egin zuen. Autodidakta izan zen, asko irakurtzen zuen, bereziki obra politiko eta soziologikoak. 18 urte zituela Salisbury-ra (egungo
Harare
) joan zen bizitzera eta telefonista bezala lan egitera; urtebete geroago Frank Charles Wisdomekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituen, John eta Jean. Hala ere,
1943
an dibortziatu egin ziren eta Doris ideia
komunistak
zituen talde batera batu zen.
1944
an Gottfried Lessingekin ezkondu zen,
Alemaniatik
erbesteratuta zegoen judua, literatura talde
marxista
batean ezagutu zuena. Harekin bere hirugarren semea izan zuen, Peter. Egonezin intelektual eta literarioak zirela eta eta ama, emaztea eta langilea izateko presioagatik, berriro ere dibortziatu egin zen. Gizonaren abizena kontserbatu zuen liburuak argitaratu ahal izateko.
1949
an, 36 urte zituela,
Erresuma Batura
joan zen bere seme gazteenarekin,
Londresen
The Grass is Singing
argitaratu zuen eta Alderdi Komunista Britainiarrean militatu zuen, arma nuklearrak eta
apartheid
hegoafrikarra kritikatuz.
1954
an ilusioa galdu zuen eta alderdia utzi zuen,
Sobietar Batasunare
n gehiegikeriaren ondorioz; desilusio hori
Retreat to innocence
(
1956
) liburuan ikusi daiteke. 1956an,
Hegoafrikara
joatea debekatu zitzaion, bereziki Rhodesiara.
The Golden Notebook
(1962) nobela
feministaren
arrakastaren ondoren, narrazioa idazten jarraitu zuen. Horrek
materialismo historikoak
utzitako hutsunea betetzen lagundu zion.
Sufismoagatik
interes handia azaldu zuen, bere lagun eta irakasle Idries Shah-ri esker ezagutu zuena.
Lessingen osasuna gainbeheran zegoen, hainbat buruko isuri izan zituen. Bidaiatzeko zailtasunak zituenez, Londresen hil zen
2013
ko azaroaren 17an, 94 urte zituela.
Bereak dira ere, besteak beste,
The Golden Notebook
(
1962
),
The Four-Gated City
(
1969
),
Briefing for a Descent into Hell
(
1971
),
Memoirs of a Survivor
(
1974
),
Shikasta
(
1979
),
The Marriages Between Zones Three, Four and Five
(
1980
),
The Sirian Experiments
(
1980
),
The Making of the Representative for Planet 8
(
1982
),
The Sentimental Agents in the Volyen Empire
(
1983
) eta
The Fifth Child
(
1988
).
1999an
Katalunia Nazioarteko Saria jaso zuen,
2001ean
Letretako
Asturiasko Printzea saria
[3]
eta
2007an
Literaturako Nobel saria
.
Lessingen obrak kutsu autobiografiko handia du; asko inspiratzen da bere Afrikako bizipenetan, bere haurtzaroan eta bizitzako desengainu sozial zein politikoetan,
feminista
,
komunista
,
pazifista
eta
antikolonialista
bilakatu zutenak. Bere nobelen gaiak gatazka kulturala,
arrazakeriak
sortutako injustizia, kontzientzia indibiduala eta ongi komuna dira. Guztira 50 nobela inguru eta kontakizun labur ugari idatzi zituen; gainera, antzerkia, saiakera eta biografia bezalako beste alor batzuetan ere murgildu zen.
1962an argitaratu zuen bere lan famatuena,
The Golden Notebook,
errebindikazio feministen ikur bilakatu zuelarik. Aurreko liburuetan bezala, kritika sozialaz gain nobela psikologiko eta existentzialean sakondu zuen.
Childen of Violence
lanean bere biki literarioaren, Martha Questen, identitatearen bilaketa kontatzen du.
Afrika
eta
Ingalaterran
kokatzen da sistema koloniala kritikatu eta bere ondorioak aztertzeko; hala nola, beltzen eta zurien arteko harremanak, emakumearen egoera edota artisten egoera.
Idazle gazte ezezagunen egoera zaila ezagutarazteko
The Diary of a Good Neighbour
idatzi zuen. 1979 eta 1983 bitartean zientzia fikzioarekin saiatu zen,
Canopus in Argos
bildumarekin, sufismoan oinarritua.
76 urte zituela, 1995ean,
Hegoafrikara
itzuli zen bere alaba eta bilobak bisitatzera; horrez gain bere autobiografiaren lehen atala aurkeztu zuen,
Under my Skin
(1994). Besoak zabalik hartu zuten Doris Lessing, nahiz eta bere obran landutako gaien ondorioz herrialdetik bota zuten 40 urte lehenago.
Doris Lessing ideia liberaleko idazle konprometitutzat hartzen da, berak inoiz mezu politikorik bidali nahi izan ez zuen arren. Kausa
marxista
,
antikolonialista
,
segregazionismoaren
aurkako borrokaren eta
feministen
ikurra izan zen.
2007an
Literatura Nobel Saria
jaso zuen "emakumeen bizipenak eta zibilizazioaren banaketa
eszeptizismoz
, pasioz eta indarrez kontatzeko gaitasunagatik"
[2]
.
Emakume idazle gutxitako bat izan zen Europako literatur sari ospetsuenak irabazten.
- Somerset Maugham Saria -
1954
- Booker Sarian finalista -
1971
- Frantziako Prix Medicis -
1976
- Europar Literaturako Austriar Saria -
1982
- Shakespeare Prize Alemaniako Errepublika Federalean -
1982
- Booker Sarian finalista -
1985
- WH Smith Literary Award -
1986
- Italiako Internazionalle Mondello Saria -
1986
- Palmero Saria -
1987
- Grinzane Cavour Prize -
1988
- James Tait Black Prize ingeles literaturan -
1995
- XI Premio Internacional de Catalunya
[4]
-
1999
- Asturiasko Printzea
Saria
[3]
-
2001
- David Cohen British Literature Prize -
2001
- Dupont Pluma de Oro Saria -
2002
- Literatura Nobel Saria -
2007
- The Grass is Singing
(
1950
). Euskaratua:
Belarra kantari
(
2007
,
Koro Navarrok
itzulia).
- The Golden Notebook
(
1962
).
- The Four-Gated City
(
1969
).
- Briefing for a Descent into Hell
(
1971
).
- Memoirs of a Survivor
(
1974
).
- Shikasta
(
1979
).
- The Marriages Between Zones Three, Four and Five
(
1980
).
- The Sirian Experiments
(1980).
- The Making of the Representative for Planet 8
(
1982
).
- The Sentimental Agents in the Volyen Empire
(
1983
).
- The Fifth Child
(
1988
), Jane Somers ezizenarekin.