Dietrich Thurau
(
Frankfurt
,
1954ko
azaroak 9
), ezizenez
Didi
,
alemaniar
txirrindulari ohia da, profesionala
1975
eta
1989
artean. Denbora horretan, 82 garaipen lortu zituen.
1970eko hamarkadaren
hasieran, nabarmentzen junior eta zaletuen mailetan nabarmentzen hasi zen,
pistako txirrindularitza
probetan. Bere herrialdeko jazarpen probako txapelduna izan zen
1971
eta
1974an
. Amerikar probako txapeldun izan zen
1973
eta 1974an. Iraupeneko txapelduna ere izan zen
1972an
eta taldekako jazarpeneko munduko txapeldun 1974an (4. proba horren bakarkako bertsioan).
Txirrindularitza profesionalera pasa ondoren, Thurauk pistako probetan parte hartzen segitu zuen, nagusiki neguan, errepide txirrindularitzako egutegiaren amaieraz batera.
1975
eta
1976an
berriz izan zen
Alemaniako
jazarpen probako txapelduna, eta
1982an
amerikar probako txapelduna.
Hiru
Itzuli Handietan
lortu zituen etapa garaipenak, sailkapen nagusian postu onak ere lortzeaz batera.
1976ko Espainiako Itzulian
4. amaitu zuen eta 5 etapa irabazi.
1977ko Frantziako Tourrean
bosgarren izan zen, gazteen sailkapena eta bost etapa irabazirik.
1979koan
hamargarrena izan zen.
1983ko Italiako Giroan
5. amaitu zuen sailkapen nagusian.
1974
1975
1976
1977
|
1978
1979
1980
1983
1987
|
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
aldatu
Kanpo estekak
aldatu