Lehen urteak
aldatu
Daniel Foe
Londresen
jaio zen St. Giles Cripplegate parrokia inguruan, baina data eta lekua ez dakizkigu ziurtasunez. Gurasoak Annie eta James Foe izan ziren. Aita The Worshipful Company of Butchers izeneko harakinen gremioko kidea zen eta argizariak egiten ateratzen zuen bizimodua. Presbiteriano zorrotza izaki, haren iritziek eragina izango zuten gerora semearengan. Askotan, gurasoen sinesmen erlijiosoak ez zetozen bat Ingalaterrako Elizarekin. Danielek erantsiko zion abizenari “de” eta, behin baino gehiagotan, De Beau Faux sendikoa zela esan ohi zuen.
[5]
Bere ama, Annie, Danielek 10 urte zituela hil zen.
[6]
Bere lehenengo hezkuntza Dorking-en (Surrey konderrian) jaso zuen. 14 urterekin, presbiteriano disidenteentzako Londresko Charles Morton eskolan ikasi zuen, baina ez zuenez nahi ministroa izan, akademia utzi eta merkatari lanetan murgildu zen -galtzerdiak, artilezko gaiak edo ardoa salduz- eta Europan zehar bidaiatu zuen. Nahiz eta anbizio handiko gizona izan negozioak ez zitzaizkion oso ondo atera, zor asko izan zituen eta horrek kartzelara ere eraman zuen uneren batean.
[7]
Ezkontza, negozioak eta politika
aldatu
1684an
, Mary Tuffleyrekin ezkondu zen eta 3.700 £-ko dotea jaso zuen: dote handia, garai hartarako. Zorrak eta arazo politikoak izan zituen, baina hori ez zen oztopo bat izan bere ezkontzak 50 urte irauteko eta bi seme eta bost alaba izateko.
[8]
1685ean
, Monmoutheko dukearen aurkako matxinadan hartu zuen parte. Eliza batean ezkutatu zen matxinadak porrot egin zuenean eta hantxe ikusi zuen
Robinson Crusoe
izena harrian grabatuta, gerora mundu osoan ospea lortuko zuen heroi bihurtuko zuena. Indultua lortu zuen eta kartzelatik libratu zen.
1688
an
Gilen III.a Ingalaterrakoa
ren alde egin zuen
Iraultza Loriatsuan
. 1692an porrot egin zuen merkataritza negozioetan, eta espetxeratua izan zen. Kartzelatik atera ondoren Europan zehar bidaiatzen ibili zen. 1697tik 1701era Gilen III.aren ezkutuko ajentea izan zen, eta 1703tik 1714ra Harley-rena eta beste zenbait ministrorena.
[9]
1719tik aurrera literaturan murgildu zen, eta eleberriak idatzi zituen batez ere. Bere bizitzako azken urteetan zor asko izan zituen.
[10]
1701ean
, lehen lana argitaratu zuen, "Egiazko ingelesa", Gilem III.a erregearen defentsan eta aurreiritzi nazionalei eraso eginez.
Handik bi urtera, ekintza politikoak kondenara eraman zuen eta 1703an pikotatik zintzilikatu zuten,
The Shortest Way with Dissenters
panfletoa idatzi zuelako. Hala ere, kondairaren arabera,
Hymn to the Pillory
poema errezitatu zuen eta pikotaren inguruan zegoen jendeak, min emateko objektuak bota ordez, loreak bota zizkion. Bi egun pikotan pasa eta gero, kartzela zigorra erori zitzaion Newgateko presondegian, baina ez zuen zigorra bete beharrik izan agente sekretu bezala lan egin zuelako gobernu ingelesarentzako. Negozioak porrotean,
1713ra
arte, kazetari lanetan ibili zen
The Review
aldizkarian.
Azken urteetan idatzi zituen eleberriek arrakasta izugarria lortu zuten bere garaian, eta ospea eman zioten.
1719an
argitaratu zen
Robinson Crusoeren abenturak
, eta bertan kontatzen zituen naufragio baten ondoren hutsik dagoen uharte batera heltzen da gizon baten abenturak. Alexander Selkirk marinel eskoziarraren eta Pedro Serrano marinel espainiarraren naufragio erreala kontatu zuen. Liburu hau lehenengo
eleberri
ingelesa kontsideratzen da.
1720an
,
The Life, Adventures and Piracies of the Famous Captain Singleton
idatzi zuen, bi gizonezkoen arteko amodioa: nola Quaker Williamek Singleton kapitaina bizitza kriminal eta pirata batetik aldendu zuen, bikote bezala Londresen bizitzeko. Hori bai, ingeles zipitzik ez zuten jendaurrean hitz egiten, greziarrak zirelakoan; Singleton Williamen arrebarekin ezkonduta zegoelako itxura egiten zuten.
1722an
,
Moll Flandersen abenturak
eleberria argitaratu zuen. Obra honek literatura pikareskoaren ezaugarriekin bat egiten du: narrazioa pasarte desberdinetan dago zatituta, pertsonaien eboluzioa gertaeren arabera ikus dezakegu, protagonistaren klase sozialaren aldaketa agertzen da, eta engainua eta itxura hartzen ditu gai nagusi bezala.
A journal of the plague year of 1665
? 1722an publikatu zuen nobela historiko hau, 1655eko Londresen egon zen izurriteari buruz hitz egiten duena.
1724an
,
Roxana: The Fortunate Mistress
. Eragin handia izan zuen; deskripzio errealista nabarmendu zen liburu honetan. Lady Roxanaren ondorengo lan gehienak
A tour throught the Whole Island of Great Britain
bezalako bidaia-liburuak izan ziren.
Jonathan Wild kriminala urkatu zutenean, Defoek
Applebee's Journal
entzako artikulua idatzi zuen eta
True and Genuine Account of the Life and Actions of the Late Jonathan Wild
argitaratu zuen gero,
1725eko
ekainean.
Daniel Defoe
1731n
hil zen eta heriotzaren arrazoiak ez dira ziurrak. Uste da
apirilaren 24
edo
25ean
izan zela eta Bunhill Fieldsen, Londresen, dago ehortzita.