Hans Albert Conrad Veidt ( Berlin , 1893ko urtarrilaren 22a - Los Angeles , 1943ko apirilaren 3a ) alemaniar aktorea izan zen.
Alemaniako Anders als die Andern eta Das Cabinet des Dr. Caligari filmetan antzeztu zuen. 1933an Alemaniatik ihes egin zuen, naziek behartuta, bere emazte juduarekin batera. Ingalaterran kokatu ziren eta 1939an britainiar nazionalitatea eskuratu zuten. 1941ean Estatu Batuetara joan zen. Strasser doktorea izan zen Casablanca filmean.