Chichen Itza
Yucatan penintsulako
gune arkeologikorik garrantzitsuenetako bat da,
Mexikon
,
Tinum
udalerrian kokatua,
Yucatan
estatuan. Maia zibilizazioaren hondar garrantzitsu eta ospetsua, bertan mantentzen diren eraikinik nagusiak zibilizazio maia gainbehera zihoan garaikoak dira, arkeologoek
Aro Postklasikoa
izenaz ezagutzen dutena.
Gaur egun aztarnategiko arkitektura masiboa enblematikoak eragin
tolteka
argi bat du. Tokia presiditzen duen jainkoa bera,
Kukulkan
alegia, nolabait esateagatik,
Quetzalcoatlen
berraragitze bat da, panteoi toltekatik irten zen jainkoa. Behin hori esan ondoren, Chichen Itza hiri edo zentro zeremonial bat izan zela kontuan hartu behar da, berau okupatu eta bere fundaziotik bultzatu zuten herrien eragin eta eraikuntza hainbat arotatik pasa zena.
Chichen Itzako gune arkeologikoa
UNESCOk
Gizateriaren Ondare
zerrendan gehitu zuen
1988an
.
2007ko
uztailaren 7an
Munduko Zazpi Mirari Berrietarako
aukeratua izan zen, UNESCOren babesik ez zuen ekimen pribatu baten ondorioz, baina munduan zehar bozkatu zuten milioika pertsonak babestua.
Chichen Itza
izena hitz
maia
hauetatik dator:
Chi´
(aho edo ertz), "Chen" edo
Ch'e'n
(putzu),
Itz
(azti edo magiko) eta
a
(ura). Esanahia "Itzen putzuaren ertza" litzateke, bertan dagoen
zenote
putzua dela-eta.
Itza
talde etnikoa bat zen, penintsula iparraldean botere politikoa eta ekonomikoa lortu zutena.
Itza taldea iritsi baino lehenago, hiriak bazuen beste izen bat. Izena zehaztea zaila da, ortografia arau estandarra ez dagoelako, baina batzuetan honela idatzi da: Uuc Yabnal
[1]
, Uuc Hab Nal
[2]
edo Uc Abnal.
[3]
. Nahiz eta adostasun handia egon izenaren lehen zatian ("zazpi"), eztabaida handia dago bigarren zatiarekin. Itzulpenen arabera, "Zazpi Etxe Nagusiak", "Zazpi Sastrakadiak" edo "Zazpi Abnal" izan liteke.
"La Iglesia" eraikina, "Las Monjas" multzoan.
Chichen Itza
525ean
sortu zuen
chan
gizataldeak, gero
itza
izan zirenak, "kronikek dioten jaitsiera txikiaren garaian"
[4]
. Chan gizataldeak, mendebalderako ibilbidean, bertan ezarri zuen hiriburua, baina beste hainbat hiri garrantzitsu ere sortu zituzten, hala nola,
Ek Balam
,
Izamal
,
Motul
, T-ho (egungo
Merida
) eta
Champoton
(Chan Peten: "Chanen lurraldea"), Juan Francisco Molina Solis historialariaren arabera
[5]
.
Aro Klasiko Berantiarraren amaiera aldera (600-900), hiria
Mayab
beterriko hirigune politiko garrantzitsuenetakoa bihurtu zen. Aro Postklasikoaren hasieran (900-1500), hiria Yucatan penintsulako boteregune nagusia izan zen. Badirudi
XI. mende
inguruan, hiria gainbeheran hasi zen eta garrantzia galdu, ia biztanle gabe gelditu arte. Hala ere, ez zen guztiz ustu eta konkista garai ostean ere, espainiar eta maia iturrien arabera,
cenote sagrado
delakoak erromesak erakartzen zituen oraindik.
Hiria bi gunetan banatuta dago, iparraldekoa eta hegoaldekoa, ezaugarri desberdinak dituztenak. Hegoaldekoa, batzuetan "Chichen Zaharra" deitua,
Puuc
hirien ezaugarriak dituzte (
Uxmal
,
Kabah
edo
Labna
hirienak, batez ere). Iparraldekoa, batzuetan "Chichen Berria" deitua, eraikin ikusgarriagoak ditu, Mexko erdialdeko hirien ezaugarriak dituztenak, batez ere
tolteken
hiriburu zen
Tula
hiriarenak.
Eraikinen kokapen planoa.
Iparraldeko gunea
Kukulkan
jainkoaren (lumadun sugearen) omenezkoa da. Eraikin ugarik osatzen dute. Hauek dira garrantzitsuenak:
- el Castillo
(Piramide Handia)
- el Caracol
(Behatokia)
- Pilotaleku Handia
- el Cenote Sagrado
[6]
- el Osario
(Hezurtegia edo Apaiz Nagusiaren hilobia)
- mila zutabeen multzoa
- Gerlarien Tenplua
- el Tzompantli
Hegoaldeko gunean maila apalagoko eraikinez osatuta dago:
- la Casa Colorada
- la Casa del Venado
- la Iglesia
- las Monjas multzoa
Leku ugaritan
margo
arrastoak ikus daitezke. Horrela, gaurko itxura
gris
orokorra ez bezala, jatorrian margo biziz pintatutako eraikinak zirela adierazten digute arrastook.
Kukulkanen Tenpluko eskailerak.
Chichen erdigunean Kukulkanen Tenplua dago (
Quetzalcoatl
izendatzeko maia izena), sarri
El Castillo
("Gaztelua") izenez ezaguna.
Piramide
mailakatu horrek
oinplano
laukia du, lau aldetan goraino doazen eskailerekin. Udaberriko eta udazkeneko
ekinokzioetan
, egunsenti eta ilunsentian, piramide mailakatuaren ertzak itzal mailakatu bat sortzen du ipar eskailerako mendebaldean, lumadun suge baten itxurakoa (Kukulkan edo Quetzalcoatl). Urteko bi une horietan, eguzkiaren mugimenduagatik itzal hori beherantz doa herrestan, eskailera oinarrian dagoen harrizko suge buruarekin bat eginik.
Behatoki astronomikoa.
Behatoki astronomikoa
(gaztelaniaz
El Observatorio
, eta batzuetan
caracol
, "
barraskiloa
") piramide handiaren parean dago eta
izarrak
behatzeko balio zuen, batez ere
egutegia
finkatzeko.
Artizarra
behatzeko ere balio zuen, Kukulkan jainkoari esleitua.
Juego de pelota
.
Hiriko 13
pilotalekuetatik
handiena izateaz gain, Mesoamerikako handiena ere bada
[7]
. Haren neurriak 166 x 68 metro dira. Alboetako hormak 12 metro garai dira eta hauen erdian, hormen goiko ertzean, suge txirikordatuz landutako eraztunak daude.
Bertako neurri erraldoiak ikusita, arkeologoen eustetan zeremonia lekua dela uste dute, benetako
kirol
-gune baino. Pilotaleku inguruko
behe-erliebeetan
oinarrituta, jaiegun garrantzitsuetan bi taldek parte hartzen zuten:
azpimundu taldea
(
jaguarrek
irudikatua) eta
argiaren taldea
(
arranoek
irudikatuta). Jokoa
kautxuzku
pilota bat erabiliz egiten zen. Badirudi, galtzaileen kapitainak irabazleen kapitainaren burua moztu eta pilotalekuaren albo batean paldoztatzen zen
[erreferentzia behar]
. Maientzat, ohore handiko ekintza zen.
Cenote sagrado
El cenote sagrado
60 metroko diametroko
zenote
bat da, hau da,
kareharrian
irekitako putzu edo
dolina
naturala. Horma bertikalek 15 metro dituzte lur maila eta uraren artean eta 13 metroko sakonera du, Yucatan penintsulako lehen maila freatikoa.
Sakratu deritzon zenote honetan, eskaintzak egiten ziren
Chaac
euriaren jainkoari. Eskaintza hauek baliozko gauzakiak ziren gehienetan eta, tradizioaren arabera, giza sakrifizioak ere bai, batez ere neskatxa nobleak, zeremonia janzkiz eta harribitxiz hornituak. Zenotean gatibu garrantzitsuak ere sakrifikatzen ziren.
Arkeologo mexikarrek
jadezko
gauzakiak,
obsidianazko
labanak, harribitxiak eta
hezurdurak
aurkitu dituzte, baina zenotea guztiz arakatu ez dela uste da.
- ↑
Uuc Yabnal
izena "Zazpi Etxe Nagusiak" eran itzuli da (“Seven Great House”), in Richard N. Luxton , The Book of Chumayel: The Counsel Book of the Yucatec Maya, 1539-1638 (Walnut Creek, Calif.: Aegean Park Press, 1996) 141
ISBN 0-89412-244-4
- ↑
Uuc Hab Nal = "Zazpi Sastrakadiak" (“Seven Bushy Places”) in Peter O. Koch, The Aztecs, the Conquistadors, and the Making of Mexican Culture (???: McFarland & Co., 2006) 19
ISBN 0-7864-2252-1
- ↑
Uc Abnal = "Zazpi Abnal", non Abnal abizen bat den, in Ralph L. Roys, The Book of Chilam Balam of Chumayel. (Norman, Okla.: University of Oklahoma Press, Norman. 1967) 133n7
- ↑
Juan Francisco Molina Solis,
Resena de la Historia Antigua de Yucatan
Descubrimiento y Conquista de Yucatan. Merida, Yucatan, 1896.
- ↑
Op cit. Juan Francisco Molina Solis.
- ↑
Hirian beste
cenote
handi bat ere badago, Xtoloc izenekoa, hiria urez hornitzeko funtzioa zuena
- ↑
Robert J. Sharer, The ancient Maya (6e ed.), Stanford University Press, 2006, p. 565