한국   대만   중국   일본 
Chaim Weizmann - Wikipedia, entziklopedia askea.

Chaim Azriel Weizmann ( hebreeraz : ???? ?????? ?????? Hayyim Azri'el Vaytsman , errusieraz : Хаим Вейцман Khaim Veytsman ; Motol , Bielorrusia , 1874ko azaroaren 27a - Rehovot , Israel , 1952ko azaroaren 9a ) israeldar zientzialaria eta politikaria izan zen, Israelgo lehen lehendakaria 1949-1952 urteetan.

Chaim Weizmann

(1949)
1. Israelgo presidente

1949ko otsailaren 17a ?- 1952ko azaroaren 9a - Yitzhak Ben-Zvi (en) Itzuli
President of the Provisional State Council (en) Itzuli

1948ko maiatzaren 16a ?- 1949ko otsailaren 16a
Bizitza
Jaiotza Motal (en) Itzuli,? 1874ko azaroaren 27a
Herrialdea  Israel
 Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a )
Heriotza Rehovot ,? 1952ko azaroaren 9a ?(77 urte)
Hobiratze lekua Rehovot
Familia
Ezkontidea(k) Vera Weizmann (en) Itzuli ?(1906 -
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Pinsk Realschule (en) Itzuli
Friburgoko Unibertsitatea
Technical University of Darmstadt (en) Itzuli
(1892 -
Berlingo Unibertsitate Teknikoa
(1894 - : kimika
Hezkuntza-maila doktorea
Hizkuntzak hebreera
ingelesa
frantsesa
Irakaslea(k) Carl Theodore Liebermann (en) Itzuli
Augustin Bistrzycki (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak kimikaria , politikaria , pedagogoa , autobiografialaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Weizmann Zientzia Institutua
Enplegatzailea(k) Weizmann Zientzia Institutua
Victoria University of Manchester (en) Itzuli
Genevako Unibertsitatea
Q115251388 Itzuli ?(1892 -
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Manchester Literary and Philosophical Society (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa judaismoa
Alderdi politikoa General Zionists (en) Itzuli

Find a Grave: 9302969 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Kimikako ikasketak egin zituen Berlinen eta Friburgon ; artoa eta gaztaina fruituetan oinarrituta azetona lortzeko metodo berria aurkitu zuen, potentzia handiko leherkariak osatzeko bide ematen zuena.

1910. urtean ingeles hiritar egin zen eta ospe handia lortu zuen itsas armadako laborategietan eta Manchesterko unibertsitatean. Lehen Mundu Gerran zehar mugimendu sionistan eragin handia izan zuen eta hari esker lortu zen neurri handi batean, Balfourren aldarrikapena; horren bidez onartu zen hebrear herriarentzat Palestinan bizitzeko eskubidea.

1920. urtean Munduko Erakunde Sionistako lehendakari izendatu zuten eta 1929an Agentzia Judua sortu zuen. Politika moderatua bultzatu zuen, sionista erradikalen haserrea piztu zuena; horregatik karguak uztera behartua izan zen. 1948. urtean Israelgo estatuaren aldarrikapena gertatu zenean behin-behineko estatuko kontseiluko lehendakari izendatu zuten eta 1949. urtean nazio berriko lehenbiziko lehendakari egin zuten eta kargu haren jabe izan zen hil zen arte.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chaim Weizmann