한국   대만   중국   일본 
Celestino Uriarte - Wikipedia, entziklopedia askea.

Celestino Uriarte Bedia ( Arrasate , 1909ko maiatzaren?14a - Madril , 1979ko azaroaren?9a ) gipuzkoar miliziano komunista izan zen.

Celestino Uriarte
Bizitza
Jaiotza Arrasate ,? 1909ko maiatzaren 14a
Herrialdea  Gipuzkoa , Euskal Herria
Heriotza Madril ,? 1979ko azaroaren 9a ?(70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta militarra
Zerbitzu militarra
Adar militarra Eusko Gudarostea
Errepublikako Herri Armada
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Espainiako Alderdi Komunista

Biografia aldatu

1909an Arrasaten jaioa, [1] langile familiakoa zen. 14 urte zituela, galdategi batean hasi zen lanean. Jaioterriko PSOEren elkartearen sorreran parte hartu zuen. [2] 1934ko Iraultzan parte hartu zuen.

1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpean Errepublikaren alde egin eta 1937ko ekainean Euzko Gudarosteko 13. Brigadaren komandante izendatu zuten. [3] Asturiasen 194. Brigada Mistoa zuzendu zuen, [4] iparraldeko frontea erori arte. Orduan Bartzelona aldera joan zen, non PCEn sartu zen. 123. Brigada Mistoaren buruzagi zela, [5] [6] Ebroko guduan parte hartu eta zauritu zuten. [5]

Gerra ondoren, Frantzian, Uruguain eta Txilen erbesteratu zen. [7] PCEk hala aginduta, itzuli eta 1946an atxilotu zuten. Martuteneko espetxean sartu arren, ihes egin zuen. Alemaniako Errepublika Demokratikoan bizi zen. 1970ean PCEtik bota zutenez, [a] Espainiako Langile Alderdi Komunistaren sorreran parte hartu zuen. [9] Madrilen hil zen 1979an. [b]

Oharrak aldatu

  1. Enrique Lister , Jose Barzana , Luis Balaguer eta Luis Saizekin batera. [8]
  2. Iturri batzuen arabera, Berlinen hil zen baina hau ez da zuzena. [1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Duran & Ruiz 2010 , 403 orr.?.
  2. Garai 2008 , 27-28 orr.?.
  3. Engel 1999 , 160 orr.?.
  4. Talon 1988 , 921 orr.?.
  5. a b Engel 1999 , 111 orr.?.
  6. Cabrera Castillo 2002 , 462 orr.?.
  7. Garai 2008 , 107-119 orr.?.
  8. Garai 2008 , 354 orr.?.
  9. Garai 2008 , 352-354 orr.?.

Bibliografia aldatu

  • Cabrera Castillo, Francisco. (2002). Del Ebro a Gandesa. La batalla del Ebro, julio-noviembre 1938. Madril: Almena .
  • Duran, Francisco; Ruiz, Carmen. (2010). La Espana perdida: los exiliados de la II Republica. Diputacion provincial de Cordoba .
  • Engel, Carlos. (1999). Historia de las Brigadas Mixtas del Ejercito Popular de la Republica. Madril: Almena ISBN 84-922644-7-0 . .
  • Garai, Juan Ramon. (2008). Celestino Uriarte. Clandestinidad y resistencia comunista. Tafalla: Txalaparta ISBN 978-84-8136-524-5 . .
  • Talon, Vicente. (1988). Memoria de la guerra de Euzkadi de 1936. III Bartzelona: Plaza & Janes .