한국   대만   중국   일본 
Carl Sagan - Wikipedia, entziklopedia askea.

Carl Sagan ( Brooklyn , New York , AEB , 1934ko azaroaren 9a - Seattle , Washington , AEB , 1996ko abenduaren 20a ) astronomoa eta zientzia-dibulgatzailea izan zen.

Carl Sagan

(1980)
Bizitza
Jaiotza Brooklyn ,? 1934ko azaroaren 9a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Seattle ,? 1996ko abenduaren 20a ?(62 urte)
Hobiratze lekua Lake View Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza : pneumonia
Familia
Ezkontidea(k) Lynn Margulis ?( 1957ko ekainaren 16a - ?1965)
Linda Salzman Sagan (en) Itzuli ?( 1968ko apirilaren 6a - ?1981)
Ann Druyan ?( 1981eko ekainaren 1a - ? 1996ko abenduaren 20a )
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Chicagoko Unibertsitatea 1960) doktoretza : astrofisika , astronomia
Chicagoko Unibertsitatea 1955) Zientziatan graduatua : fisika
Chicagoko Unibertsitatea 1956) Zientzietako Masterra : fisika
Rahway High School (en) Itzuli
Tesi zuzendaria Gerard Peter Kuiper
Doktorego ikaslea(k) James B. Pollack
Steven Squyres (en) Itzuli
Steven Soter (en) Itzuli
Owen Toon (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerak kosmologoa , astrofisikaria , eleberrigilea , planetary scientist (en) Itzuli, space scientist (en) Itzuli, zientzia-dibulgatzailea , zientzia-fikzio idazlea , zientzia idazlea , astronomoa , unibertsitateko irakaslea , idazlea , saiakeragilea , fisikaria , gidoilaria , naturalista eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k) Cornell Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Kidetza Amerikako Sozietate Filosofikoa
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Nazioarteko Astronomia Elkartea
American Astronomical Society
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Ameriketako Fisika Elkartea
Project A119 (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa agnostizismoa

carlsagan.com
IMDB: nm0755981 Allocine: 41929 Allmovie: p62590 TV.com: people/carl-sagan
Youtube: UCsqs2kEdAJjP_1DdIqU09BA Musicbrainz: 5d63a48c-16fc-4515-be15-c97bf0b3e396 Songkick: 387755 Discogs: 1622298 Find a Grave: 1347 Edit the value on Wikidata

Ezaguna egin zen bereziki Cosmos: A Personal Voyage (≪Kosmosa: bidaia pertsonala≫) telesail ospetsua aurkeztu zuela 1980an. Denetariko gaiak jorratzen zituen bertan, besteak beste, astronomia, filosofia edota eboluzioa. Narratzailea eta egilekidea izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako telebista publikoaren historiako telesailik ikusiena izan zen, 60 bat herrialdetan 500 milioi pertsonako audientzia izan zuena. Geroxeago Cosmos liburua argitaratu zuen. 1985eko Contact zientzia-fikziozko eleberria ere idatzi zuen, eta bertan oinarritu ziren 1997ko izen bereko filma ekoizteko.

Eszeptizismo zientifikoaren eta metodo zientifikoaren defendatzailea izan zen. Exobiologiaren aitzindari, SETI (Estralurtar Adimenaren Bilaketa) proiektuaren bidez adimen estralurtarra bilatzearen sustatzailea izan zen. Ildo horretan ere, espaziora bidalitako zundetan mezuak bidaltzea bultzatu zuen, balizko estralurtarrei giza kulturari buruzko berri helarazteko.

Bere lan zientifikoetan esanguratsuenetarikoa izan zen Artizarraren atmosferari buruz egindakoa. Ikerketa horren bidez, berotegi-efektua aztertu zuen lehen zientzialarietako bat izan zen.

Bere bizitzan zehar, Saganek sari eta kondekorazio ugari jaso zituen zientziaren eta kulturaren komunikatzaile gisa egindako lanagatik. Gaur egun, zientziaren dibulgatzaile karismatiko eta eraginkorrenetakotzat jotzen da, ideia zientifikoak eta alderdi kulturalak publiko espezializatu gabeari zehaztasunez transmititzeko zuen gaitasunari esker.

Bizitza aldatu

New Yorkeko Brooklyn hirian jaio zen, judu ukrainarren familia batean. Bere aita, Sam Sagan, Ukrainako Kamianets-Podilskyn jaiotako ehungintzako langile bat zen, eta ama, Rachel Molly Gruber, etxekoandrea.

Familia apartamentu xume batean bizi zen, Brooklyngo auzo batean. Saganen arabera, judu erreformistak ziren, hiru talde judu nagusien artean liberalena. Carlek eta arrebak uste zuten aita ez zela bereziki erlijiosoa, baina amak, zalantzarik gabe, Jainkoarengan sinesten zuela, eta aktiboki parte hartzen zuela tenpluan.

Fisika ikasi zuen Chicagoko Unibertsitatean, eta han graduatu zen, hogei urterekin. 1960an doktoregoa Astronomia eta Astrofisikan egin zuen. 1961ean, hainbat artikulu idatzi zituen planetei buruz, eta ospe handia izan zuen zientzialari eta gai zientifikoen dibulgatzaile gisa.

1962an Harvard Unibertsitateko irakasle izendatu zuten, eta Smithsonian Institution-eko Astrofisika Behatokian sartu zen. Garai hartatik aurrera, NASArekin lan egin zuen, eguzki-sistemaren ikerketan batez ere. 1966an J.B. Pollack eta R. M. Goldsteinekin Artizarraren gainaldearen ikerketa batzuk egin zituen radarrarekin, eta bertan 10?km-ko garaiera duten mendiak daudela frogatu zuen ikerketa haien bidez.

1978an Pulitzer literatura-saria irabazi zuen Edeneko dragoiak liburuarekin. Lan horretan gizakiaren garunaren bilakaerari buruzko ideiak azaltzen ditu. Hala ere, nazioartean Cosmos telebista-sailarengatik egin zen ospetsu. Azken urteetan, Cornelleko Unibertsitateko ikerketa planetarioen behatokiko zuzendari izan zen. Lurraren inguruko espazioaz gainera, bizitzaren sorrerari eta unibertsoari buruzko gogoetak egin zituen. Gogoeta horietako batzuk Zer da bizitza? lanean bildu zituen.

Aktibismoa aldatu

Sagan betidanik aktibismoaz eta pazifismoaz kontzientziatua egon zen; Gerra Hotzaren gailurrean, gerra nuklearraren eraginez kontzientziatzen saiatu zen. TTAPS txostenaren bost egileetako bat da: lan horretan, negu nuklear baten hipotesia planteatzen da. [1]

Halaber, marihuana ren erabilera defendatu zuen; izan ere, bere Marihuana Reconsidered [2] obran, haren kontsumoa hainbat obraren inspirazio iturria izan dela azaltzen du.

Erreferentziak aldatu

  1. http://www.atmos.washington.edu/~ackerman/Articles/Turco_Nuclear_Winter_90.pdf
  2. Grinspoon, Lester. (1994). Marihuana reconsidered. Oakland, CA?: Quick American Archives ISBN 978-0-932551-13-9 . (Noiz kontsultatua: 2021-02-16) .

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Carl Sagan