Moran
Brightonen
jaio zen, eta zortzi neba-ahizpetatik zaharrena da (lau ahizpa eta hiru neba ditu). Moran oso familia xumean jaio zen, eta
Wolverhamptongo
hiru logelako etxe batean bizi izan zen, bere guraso eta neba-ahizpekin. Moranek berak
The Hunger Games
eko esperientzia gisa deskribatu zuen aldi hori.
The Guardian
eko artikulu batean, Aida Edemariamek honela deskribatzen du haren aita: irlandar jatorriko gizona, "bateria-jotzailea eta rock psikodelikoaren aitzindaria", "artrosia tarteko, sofara mugatuta" amaitu zuena.
[1]
?
Moran Springdale Junior School-era joan zen, baina hamaika urte bete ondoren etxean eskolatu zen,
[2]
Bigarren Hezkuntzako eskolara soilik hiru astez joan ondoren. Gurasoek ez zieten eskaini hezkuntza formalik ez berari ez bere ahizpa eta nebei; tokiko kontseiluak onartu egin zuen haien erabakia, "Wolverhamptongo hippy bakarrak baitziren".
[2]
Moranek beti deskribatzen du bere haurtzaroa haurtzaro zoriontsu gisa, baina aitortu zuen 18 urte bete zituen unean joan zela bertatik.?
Kazetaritza eta idazletza
aldatu
Nerabe zela, Moran ziur zegoen idazle izango zela. 13 urte zituela, 1988ko urrian, Dillons liburudendak antolatutako irakurle gazteen sari bat irabazi zuen,
Why I Like Books
izeneko idazlanari esker. 250
liberaren
balioa zuen bonu bat irabazi zuen liburuak erosteko. Hurrengo urtean, 15 urte zituela,
The Observer
aldizkariaren Urteko Erreportari Gaztearen saria irabazi zuen. Kazetari-ibilbidea
Melody Maker
musikari buruzko astekarian lanean hasi zuen, 16 urte zituela. Orobat, Moranek
The Chronicles of Narmo
izeneko nobela idatzi zuen 16 urte zituela; etxean eskolatutako familia bateko kide izatearen bizipenetan inspiratua.
1992an
, telebistako ibilbideari ekin zion,
Channel 4
kateko
Naked City
musika-saioko aurkezle gisa; bi ziklo egin zituen, eta garai hartan gorantz zihoazen britainiar talde zenbaitek hartu zuten parte, besteak beste,
Blur
,
Manic Street Preachers
eta
Boo Radleys
taldeek.
Johnny Vaughan
aritzen zen aurkezle-lanetan Moranekin batera.
Moranek bere heziketa izan zuen inspirazio-iturri
Raised by Wolves
telebistarako seriea idazteko. 2013ko abenduaren 4an hasi ziren ematen Channel 4 katean.
2012ko uztailean, Moran Aberystwytheko Unibertsitateko langile izendatu zuten. Bestalde, 2014ko apirilean, BBCren
Woman's Hour
zerrendan sartu zuten, Britainia Handiko eragin handiko emakumeen zerrendan, alegia.
[3]
Moranen
How to Build a Girl
(2014) nobela, erdi autobiografikotzat hartua,
Wolverhamptonen
kokatua dago, 1990eko hamarkadan. Trilogia bateko lehen lana da, eta hauek dira gainerako bi lanak:
How to Be Famous
eta
How to Change the World
. Moranek
John Nivenekin
batera idatzi zuen liburu horren izen bereko filmaren gidoia. Halaber,
Coky Giedroycek
zuzendu zuen filmeko ekoizle exekutibo airtu zen.
Beanie Feldstein
,
Alfie Allen
,
Paddy Considine
and
Sarah Solemani
dira aktoreak.
[4]
2011n, Ebury Press argitaletxeak Moranen
How to Be a Woman
argitaratu zuen Erresuma Batuan. Liburua alegatu feminista bat da, eta hainbat gai aztertzen ditu (
sexualitatea
,
elikadura
, edertasuna,
familia
, bikote-harremanak, maitasuna, abortua...), ironia-tonuarekin eta ikuspegi pertsonalarekin.
[5]
2012ko
uztailean 400.000 aletik gora zituen salduta 16 herrialdetan baino gehiagotan.