- Artikulu hau pertsona baten bizitzaz idatzitako testuari buruzkoa da; pertsona baten bizitza gaitzat duena beste hau da: ≪
Bizitza pertsonal
≫
Biografia
(
grezieratik
:
bios
bizitza eta
graphos
idazkera) norbaiten bizitzaz idatzitako deskripzioa edo historia da.
[1]
Gehienetan
liburu
edo
saiakera
modura argitaratzen da; beste batzuetan, alidz,
film
modura.
Autobiografia
(
auto
aurrizkiak "norbera" esan nahi du) pertsona batek bere buruaz idatzitako edo kontatutako biografia da. Biografia bat bizirik gabeko gertaeren zerrenda bat baino zerbait gehiago da, subjektuak gertaera horietan (hezkuntza, lana, harremanak, heriotza...) izan duen esperientzia ere erakusten du.
Profil
edo
curriculum vitae
batean ez bezala, biografiak subjektuaren historia kontatzen du haren bizitzako hainbat pasarte nabarmenduz eta barneko xehetasun edo esperientziak kontatuz, eta subjektuaren pertsonalitatearen analisia ere eduki dezake.
Biografiek pertsonaren bizitza osoa barne hartzen dute.
[2]
Beraz, gehienetan lan biografikoak ez dira fikziozkoak izaten, baina zenbait kasutan fikzioa erabil daiteke haren bizitza erakusteko.
Hasiera batean, biografiak Historiaren azpiatal bat baino ez ziren. Historiako liburuetan, garrantzi handiko pertsona bati buruzko informazioa ematerako garaian soilik erabiltzen ziren. Liburu eta idatzi biografikoak (beste informazio historikorik eman gabe) XVIII. mendean argitaratzen hasi ziren, eta gaur egungo itxura XX. mendean hartu zuten.
Giza historian lehen biografoetako bat
Kornelio Lepote
izan zen, K.a. 44. urtean
Excellentium Imperatorum Vitae
("jeneral bikainen bizitzak") lana argitaratu zuena.
Plutarkok
biografia luzeagoak eta xeheagoak idatzi zituen grezieraz, K.o. 80. urtean
Bizitza paraleloak
bilduman gehitu zituenak. Lan honetan, pertsona greziar eta erromatar ezagunak bikoteka azalduta daude: adibidez,
Demostenes
eta
Zizeron
hizlariak, edo
Alexandro Handia
eta
Julio Zesar
jeneralak. Bertako 50 bat biografiak iraun dute gaur egun arte. Antzinako biografien beste bilduma ezagun bat
Hamabi zesarren bizitzak
da,
Suetoniok
idatzia K.o. 121. urtearen inguruan idatzia,
Hadriano
enperadorearen garaian.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪BIOGRAFIA≫
Etimologias de Chile - Diccionario que explica el origen de las palabras
(Noiz kontsultatua: 2022-01-02)
.
- ↑
Saila, Kultur. (2011-07-18).
≪biografia≫
www.euskadi.eus
(Noiz kontsultatua: 2022-01-02)
.