Gaztelania
da Bierzoko herritarren hizkuntza nagusia, baina honetaz gain beste bi hizkuntz-komunitate ditugu.
Alde batetik
galizierazkoa
dugu eskualdeko mendebaldean,
Vilafranca do Bierzo
, Barxas, Borres, Cacabelos, Candin, Carucedo, Carracedelo, Corullon, Oencia, A Ponte de Domingo Florez, Sobrado, Trabadelo, Valboa, A Veiga de Valcarce eta
Villadecanes
udalerrietan. Bertan egiten duten aldaera "ekialdeko galiziera" da,
Asturiasen
egiten duten
eonaviegoaren
taldekoa.
Bestetik,
leonerazko
(
asturleoneraren
aldaera) hiztunak bizi dira eskualdean, batez ere Furniella, Altu Sil, Valle'l Bueza, Os Ancares, El Bierzu Central eta Cabreira inguruetan.