Neoklasizismoa eta erromantizismoa
aldatu
XVIII. mendean
pentsamendu artistikoaren zutabeak arrazoia eta sentimendu erromantikoa dira. Neoklasizismoak antzinate klasikoko estiloa berreskuratzea zuen helburua. Aldiz,
erromantizismoa
mugimendu zabalagoa eta definitzen zailagoa da. Nolabait esateko, izadira itzultzea eragozten duten bide guztiak bertan behera uztea eta berezkotasuna zen erromantikoen helburu gorena. Erromantikotasunak hein batean izpiritu arrazionalaren murriztailea zen.
Hala ere, aditu askoren ustez, erromantizismoaren baitako joera bat baino ez da neoklasizismoa, artista erromantikoek beren obrak gauzatzeko behar zituzten estiloetako bat, beren helburuak lortzeko erabili zituzten gainerako estiloak baino indar handiagoa izan zuena, ordea. Azken
barrokoaren
eta, batez ere,
rokokoaren
mugimendu eta irregulartasunari aurre egiteko neoklasikoa erabili zen, hau da, harmonia betearen eta berezko soiltasunaren estiloa, besteak beste. Antzinate klasikoko moldeak berreskuratzeko joeraz gainera, erromantizismoaren barruan aipagarria izan zen, XIX. mendearen hasieran batez ere, artista erromantikoek ezaugarri
gotikoak
berreskuratzeko egindako ahalegina. Estilo klasikoetatik gotikoetarako aldaketa horretan eragin handia izan zuen abertzaletasunak, nahiz eta arrazoi etikoak eta erlijiosoak (zintzoa eta kristaua zela esan ohi zen) ere eman ziren. Izan ere, Ingalaterrak, Frantziak eta Alemaniak beren abertzaletasuna azpimarratzeko adierazpidetzat hartu zuten gotikoa.
Arkitekturaren ezaugarriak
aldatu
Printzipio nagusiaren muina, arrazoia sentimenduari gailentzean datza. Greko-erromatar aitzin aroaren oroimena izan zuen ardatz, arkitekturaren esentziaren bilaketan. Neoklasizismoko arkitekturan, eraikuntzak elementu sinpleen batuketaz konposatzen dira, izaera trinkotik aldenduz. Izaera tektonikoa du, egiturak berak eraikuntza definitzen du. Konposizioa eta eraikuntza batera doaz, eta zutabea berragertzen da bere izaera tektonikoaz. Apaingarriak murrizten doaz, soiltasuna indartuz. Simetria, soiltasuna, kolore murriztasuna, garaipen arkuen erabilera, aurrealdea hiru partetan konposatzea, ordena bakarraren erabilpena... oso ezaugarri nabariak dira.
Beneventoko
Trajanoren arkua,
Giambattista Piranesiren
irarlana.
Antzinateko estiloa berreskuratzeko joeran garrantzi handia izan zuten XVIII. mendearen erdialdean egindako
arkeologia
azterketek. Azterketa haietatik ateratako ondorioak artista neoklasikoen inspirazio iturri izan ziren.
Frantzian
eta
Napoleonen
inperioarekin lotura zuten herrialdeetan
Erromako
estilo klasikoari jarraituz osatu zen estilo neoklasiko deritzon hori, eta aldiz, Napoleonen kontrako aliantzako herrialdeetan, bereziki
Britainia Handian
eta
Alemanian
, Greziako antzinako estiloa hartu zuten oinarri. Dena dela, gero eta gehiago zabaldu zen molde greziarrekiko atxikimendua.
Arkitektura neoklasikoaren oinarri teorikoak Ingalaterran (
palladianismoa
), Frantzian (
Laugier
) eta Italian (
Lodoli
eta
Milizia
) finkatu ziren.
Eraikin motari dagokionez, erakunde politiko-sozial berrien helburuei jarraituz, neoklasizismoaren garaiko arkitekturan gizartearen eta estatuaren onurarako eta erabilerarako obrak osatu ziren oro har. Eskolak, museoak, erietxeak, azokak, espetxeak etab. eraiki ziren batez ere, eta
hirigintzak
gero eta garrantzi gehiago hartu zuen
[1]
.
Londresko
National Gallery
.
Britainia Handia
herri emankorrena izan zen arte mota honetan.
Italiak
baino lehenago agertu zuen klasizismorako joera
Inigo Jones
(
1573
-
1652
)
Palladioren
jarraitzailearekin.
William Chambersek
(
1723
-
1796
) tradizio hori areagotu zuen, eta
Robert Adamek
(
1728
-
1792
) garrantzi handia eman zion barne dekorazioari.
Henry Hollandek
(
1745
-
1806
) neo-grekoa edo
Greek Revival
joera abiarazi zuen.
William Wilkins
(
1776
-
1839
) eta
Robert Smirke
(
1780
-
1867
) dira joera horren arkitekto nagusiak. Lehenak
Londresko
National Gallery
egin zuen, eta
British Museum
bigarrenak.
John Soane
(
1753
-
1837
) neoklasizismoa berritzen saiatu zen eta
George Dancek
(
1741
-
1825
), kontzepzio erromantikoak agertu zituen.
John Nashek
(
1752
-
1835
) eraikuntza multzo handiak egin zituen, hala nola Londresko
Regent’s Parkeko
Cumberland Terrace
(
1827
).
Frantzian
,
Ange-Jacques Gabrielek
(
1698
-
1782
) neoklasizismorako trantsizioa bideratu zuen,
Versaillesko
errege-opera (
1769
) eta Parisko
Concorde plazarekin
(
1762
-
1770
). Parisko Sainte-Genevieve eliza (gaurko
Panteoia
)
Jacques-Germain Souffloten
(
1713
-
1780
) obra da.
Jacques Denis Antoinek
(
1733
-
1801
) La Monnaie jauregia (
1777
) eraiki zuen.
Marie-Joseph Peyre
(
1730
-
1785
) eta Charles De Wailly (1730-
1798
) neoklasiko zorrotzaren jarraitzaileak ziren, eta Odeon antzokia (
1782
) eraiki zuten. Halaber, azpimarratzekoa da
Victor Louis
en (1731-1800)
Bordeleko Antzoki Handia
(
1780
).
Etienne-Louis Boullee
(
1728
-
1799
) eta
Claude Nicolas Ledoux
(
1736
-
1806
), besteak beste, arkitektura proiektu utopikoen egile izan ziren.
Napoleonen
etorrerarekin, arkitektura eta hirigintza, are gehiago, agintaritzaren zerbitzura jarri ziren. Arkitekto nagusiak
Charles Percier
(
1764
-
1838
) eta
Pierre Fontaine
(
1762
-
1853
) izan ziren.
Milango
La Scala
.
Italian
, hasierako arkitekto interesgarrienak
Lombardian
bildu ziren:
Giuseppe Piermarini
(
1734
-
1808
),
Milango
La Scala
antzokiaren egilea (
1778
),
Simone Cantoni
(
1739
-
1818
),
Luigi Canonica
(
1762
-
1844
). Napoleonen garaian, Giovanni
Antonio Antolini
(
1756
-1841) eta
Luigi Cagnola
(
1762
-
1833
) nabarmendu ziren.
Erroman
,
Giuseppe Valadierek
(
1762
-
1839
) proiektu handietan esku hartu zuen (
Piazza del Popolo
).
Espainian
,
San Fernandoren Akademiak
zabaldutako arauetan oinarritu zen neoklasizismoa. Bestalde, Italiatik arkitekto asko joan ziren
Madrila
, beren kabuz edo Espainiako erregeek deiturik.
Ventura Rodriguez
(
1717
-
1785
) eta
Juan de Villanueva
(
1739
-
1811
) dira espainiar arkitekto nabarmenenak.
Germaniar herrialdeetan,
Friedrich Gilly
(
1772
-
1880
) berritzaile handia izan zen
Berlinen
.
Karl Friedrich Schinkel
(
1781
-
1841
) aurrekoaren dizipuluak estilo klasikoa zabaldu zuen
Prusian
.
Errusian
,
Katalina II.ak
eta haren ondokoek ahaleginak egin zituzten,
San Petersburgori
lehenbizi eta
Moskuri
gero, hiriburuari zegokion duintasuna emateko. Xede horrekin, kanpoko arkitektoak ekarri zituzten:
Charles Cameron
(
1740
-
1812
),
Giacomo Quarenghi
(
1749
-
1817
), etab. Errusian bertan ere, arkitekto ohargarriak sortu ziren, hala nola,
Andreian Zakharov
(
1761
-
1811
).
Ipar
Ameriketako Estatu Batuei
dagokienez, inon ez du arkitektura estilo batek demokraziaren sorrerarekin bat egin herrialde horretan bezala. Izan ere, independentzia eta nazioaren eraikuntza estilo horren hedapenarekin batera agerturik, tenplu grekoa eraikuntza publikoen eredu bihurtu zen:
Richmondgo
Kapitolioa (
1785
-
1789
),
Virginiako
Unibertsitatea (
1804
-
1827
).
Erdoiztako baseliza (Errezil)
.
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea
ilustrazioaren
aitzindaria izan zen Hego Euskal Herrian eta Espainian. Lagundiak argi zuen marrazketak zuen garrantzia, eta Euskal Herrian sei eskola ezarri zituen. Eskola hauetan marrazketaz gain, geometria, nautika, arkitektura hidraulikoa eta arkitektura irakasten zen. Ikasle hoberenak,
Madrilgo
San Fernando Akademiara
joan ziren. Euskal Neoklasizismoko pertsonaia eragingarrienen artean
Fiscal Campomanes
,
Justo Antonio Olagibel
, eta
Silvestre Perez
nabarmentzen dira.
- Zenikazelaia, Javier.
Arkitektura neoklasikoa Euskal Herrian
. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, 1990.
ISBN 84-86641-12-8