한국   대만   중국   일본 
Africa de las Heras - Wikipedia, entziklopedia askea.

Africa de las Heras ( Ceuta , 1909ko apirilaren 27a - Mosku , 1988ko martxoaren 8a ) espainiar espioia izan zen. Madrilen egin zituen ikasketak, baina 1923an Melillara joan behar izan zuen, hara bidali baitzuten bere aita, zigortuta, ideia liberalak zituelako eta Primo de Riveraren aurka zegoelako. 1932an, Madrilen, ehundegi batean hasi zen lanean, Espainiako Alderdi Komunistako kide egin zen, eta Asturiasko meatzarien matxinadan parte hartu zuen. Espainiako Gerra Zibilean , Espainiako espioi sobietarren buru Alexandr Orloven gidaritzapean aritu zen. Dirudienez, Leon Trotski buruzagi boltxebikearen atxiloketan parte hartu zuen, hura Mexikon zela, Stalinek deportaturik. 1939-1941 bitartean, Moskura joan zen, eta Errusiako Espioi Zerbitzu Federalaren aginduetara jarri zen, Maria Pavlovna izena hartuta. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko Segurtasun Komisariotzako kide gisa, atzerrira bidali zuten, Patria izena hartuta. Berlinen izan zen, Parisen , Espainian eta Uruguain. Azken herrialde horretan jarri zen bizitzen, eta legez kanpokoen (babes diplomatikorik gabeko espioiak) taldearen arduradun izendatu zuten Hispanoamerika eta Europarako. 1956an Giovanni Antonio Bertonirekin ezkondu zen, Moskuko buruzagiek hala aginduta. Senarra hil zenean, Errusiara itzuli zen.

Africa de las Heras

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Africa de las Heras Gavilan
Jaiotza Ceuta ,? 1909ko apirilaren 27a
Herrialdea  Espainiako Bigarren Errepublika
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Mosku ,? 1988ko martxoaren 8a ?(78 urte)
Hobiratze lekua Khovanskoye Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k) Giovanni Antonio Bertoni (en) Itzuli
Felisberto Hernandez
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak espioia
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran

Erreferentziak

aldatu