Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Władysław Szpilman
(
Adrien Brody
)
Varsoviako
irratian lan egiten duen jatorri
juduko
piano-jotzailea
da,
1939ko
irailaren 1an
jazotako
Bigarren Mundu Gerraren
hasierarekin inbasioarekin eguneroko bizimodua erabat zapuzten zaiolarik. Pianojoleak lan egiten duen irrati katearen egoitza bonbardaketa baten ondorioz suntsituta gelditu ostean, Szpilman bere etxera iritsi eta
Erresuma Batua
eta
Frantziak
Hirugarren Reichari
gerra aldarrika diotela ohartzen da. Gerra laster amaituko delako ustez, bera eta familia azken albistearekin poztu eta afari bikain bat ospatzen dute.
Bi urte ondoren,
Poloniako
juduen
bizimodu baldintzak azkar kaskartu dira, euren eskubideak murriztuta delgituz: familia bakoitzeko diru kopurua mugatua dute, juduak direla jakitanarazteko Daviden Izarra daramaten besokoak eramatera derrigortuak daude, eta
1940
. urte amaiera aldera
Varsoviako Ghetoan
barneratu dituzte. Han gosea, jazarpenak eta zapalkuntzari aurre egin beharko diote, gainera bertan heriotza eta torturak nagusi dira. Denbora baten ondoren, juduak elkartu eta
Treblinkako
kontzentrazio-esparruan
sartuko dituzte. Azken unean, judu ghettoko polizia eta familiako antzinako adiskidea den Ithzak Heller poliziak Szpilman salbatu eginen du. Szpilman bere familia eta pertsona maiteetatik banatua egon arren, bizirautea lortuko du, lehenbizi ghettoan alemaniar eraikuntza unitateetako esklabo gisa eta ondoren ghetoaren kanpoaldean biziraunez, juduak ez izan eta oraindik oroimenean duten adiskide batzuen laguntzan fidatuz, horien artean Janina abeslaria, Andrezj aktorea, Janina senarra eta Erresistentziako kide, Marek Erresistentziako kidea, Dorota piano-jolearen zaletua eta bere senarra den Michal, eta Atek Szalas, Varsovia irratiko teknikari-ohia eta Erresistentziako kidea.
Szpilman ezkutuan mantentzen da, nazien gehiegikeriak ikusiz: jipoiak, suteak eta hilketa indiskriminatuak. Era berean,
1943ko
Varsoviako Ghettoko Altxamendua
ere ikusten du. Denbora gutxian, alemaniar gudarostea ghettoan indarrez sartu eta oraindik bizirik zeuden matxinatu guztiak hiltzen dituelarik.
Urte bat iragan ondoren, Varsoviako bizimodua oraindik gehiago gogortu da. Poloniar erresistentziak alemaniar okupazioaren aurkako beste Varsoviako Altxamendu bat antolatu du, berriz ere porrot eginez. Ondorioz, hiria ia biztanlerik gabe gelditzen da, Szpilman gaixotasun eta gosearen ondorioz hiltzear dago.
Bonbardaketek suntsitutako etxebizitzen hondakinen artean elikagaien bila eta naziengandik ihes ibili ostean, Szpilmanek kontserbako Ogorki piper pote bat topatu du, baina hura irekitzeko ez du ezer ez. Bilaketarekin jarraitu ondoren, tximinia baten aldamenean hainbat lanabes topatu eta potea irekitzen saiatuko da, baina orduan alemaniar ofizial bat so egiten ari zaiola jabetuko da,
Wilm Hosenfeld
kapitaina, berehala Szpilman judua dela ohartuko delarik. Gerra aurretik Szpilman pianojolea zela jakitean, Hosenfeldek piano baten aurrean jarri eta abesti bat jotzeko eskatuko dio. Une hartan Szpilman ohar batek
Chopin
konposatzailearen musika-lan bat joko du (Op. 23 sol minorrean musika-lanaren sarrera), Hosenfeldek piano-joleaz gupidatu eta era berean tokata hura hain modu bikainean jo izanaz txunditu ondoren, alemaniar ofizialak ez du judu piano-jolea salatuko, aldiz eraikinaren teilatupean gorde, eta jana eta poto-irekigailu bat ekarriko dizkio.
Aste batzuk ondoren,
Armada Gorriaren
aurrerapenaren ondorioz alemaniarrak atzera egin beharko dute. Eremua laga aurretik, Hosenfeld ofiziala Szpilman piano-jotzailearengana joan, jaka bat eman eta poloniar irratian entzunen diola hitzematen dio. Poloniar eta sobietar gudarosteak hirian agertzean jaka hura Szpilmanentzat arriskutsua bilakatzen da, alemaniar ofizial batekin nahastu, tirokatu eta segika ibili ondoren bera piano-jolea sartu den eraikinean granada bat botako baitute. Azkenean piano-jotzaileak poloniarra dela eta jaka hotzaren aurka besterik ez daramala konbentzituz, tiroketa geldiaraztea lortu du.
Piano-jotzailea aske geratutakoan, Hosenfeld kapitaina eta beste alemaniarrak atzeman dituzte. Hosenfeld preso dagoela, judu bati hura aska dezaten Szpilmanekin harremanetan jartzeko eskatu dio, jada Szpilman egunerokotasunera itzuli eta Varsoviako irratian piano joz dabil, baina alemaniar presoak dauden lekura beranduegi iritsi da, gerra preso guztiak leku ezezagun batera eraman baitituzte.
Filmaren azken eszenan, Szpilman garaile, Vasoviako entzulegoaren aurrean Chopinen musikalan bat jo du (Poloniar Dizdiratsua, op. 22 Mi maiorren). Azken kredituen aurretik, Szpilman piano-jotzailea
2000
. urtean zendu zela berri ematen da, aldiz Hosenfeld ofiziala
1952an
sobietar kontzentrazio-eremu batean hil zen.