1969ko apirilaren 30an sortu zuten Seaska: Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikastolen federazioa. Hainbat familia eta irakasle baten bultzadarekin, lehen ikastola zabaldu zuten Arrangoitzen. Ordutik Ipar Euskal Herriko haurrek euskaraz ikasteko duten eskubidearen berme bakarretakoa izan da, eta milaka haur pasa dira haren zentroetatik. Frantziako Hezkuntza Ministerioen aurrean borroka ugari planteatu ditu, izan finantzazioagatik edo ikasleek azterketak euskaraz pasatzeko duten eskubidearen alde, sarritan desobedientzia ekimenekin.
[1]
- 1969an
abian ipini zuten lehendabiziko ikastola,
Arrangoitzen
(
Lapurdi
).
- 1984an
hasi ziren
Herri Urrats
ospatzen.
- 2005ean
24 ikastola eta 2.129 ikasle zituen federazioak.
- 2009ko
maiatzean
Frantziako Hezkuntza Nazionaleko Ministerioarekin
3 urtetarako akordioa lortu zuen ikastolak garatzeko
[2]
.
- 2013an
, prefetak salaketak jarri zizkien
Beskoitzeko
eta
Hendaiako
herriko etxeei, Seaskari lurrak alokatu eta inbertsioetan laguntzeagatik. Hendaian, arazoa konpontzeko, herriko eskola publikoa bi zatitan banatu zuten eta alde bat ikastolako haurrentzat erabiltzea adostu zuten.
[3]
- 2014
-
2015
ikasturtean 3.220 ikasle ari ziren ikasten.
[4]
- 2016
-
2017
ikasturtean 34 ikastola ziren, 3.388 ikasle inguruk euskaraz gauzatzen zituzten beren ikasketak, ama-eskolatik batxilergora arte.
Bernat Etxepare Lizeoan
, bigarren hezkuntzan eta batxilergoan, 2016-2017 ikasturterako 265 ikasle ziren.
[5]
Ikasturte honetan, lehen aldiz,
Lanbide Heziketa
ikasteko aukera izan zuten 25 ikaslek.
[6]
- 2018
-
2019
ikasturtean hiru mila eta zazpiehun bat ikasle zeuden matrikulaturik Seaskako 36 ikastetxeetan.
[7]
- 2019ko uztailean Ikastolentzako Hitzarmena sinatu zuten Seaskak,
Frantziako
Hezkunde Nazionalak
eta
Euskararen Erakunde Publikoak (EEP)
gorabehera luzeen ondoren. Eskatzen zituen 25 lan-postuetatik 19,5 erdietsi zituen Seaskak.
[8]
- ↑
https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/seaska-sortu-zuten-lapurdi-nafarroa-beherea-eta-zuberoako-ikastolen-federazioa
- ↑
Hitzarmenaren berria
kazeta.info
webgunean
[
Betiko hautsitako esteka
]
(2009-5-5)
- ↑
M. A. Txoperena Iribarren,
≪Hendaia eta Beskoitze, Fallouxen bi aurpegiak≫
,
Berria
, 2014-11-08
- ↑
≪3.220≫
,
Berria
, 2014-11-08
- ↑
Benat Etxepare lizeoa. Aurkezpena..
(Noiz kontsultatua: 2018-09-10)
.
- ↑
Asurmendi, Mikel. (2017ko ekainaren 25a).
≪25 ikaslek estreinatuko dute Lanbide Heziketa saila≫
Argia.eus
(Noiz kontsultatua: 2018-09-10)
.
- ↑
Seaska.eus.
(Noiz kontsultatua: 2018-09-10)
.
- ↑
Asurmendi, Mikel. (2019-07-17).
≪Seaskak 19,5 lan-postu erdietsi eta Hezkunde Nazionalarekin hitzarmena sinatu du≫
Argia
(Noiz kontsultatua: 2019-07-17)
.
- ↑
Seaska.eus | Sarte Historikoa.
(Noiz kontsultatua: 2019-09-05)
.
- ↑
Beloki, Ekhi Erremundegi.
≪Ikastolei buruzko Bernabe txostenik ba ote den galdetu du Seaskak≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2021-11-24)
.
- ↑
≪Olhain Ikastola - Mendialdea≫
Erran.eus
(Noiz kontsultatua: 2021-12-24)
.
- ↑
(Frantsesez)
≪Historia≫
Oztibarreko ikastola webgunea?! Site de l' ikastola d'Oztibarre?!
(Noiz kontsultatua: 2021-12-23)
.
- ↑
(Frantsesez)
≪SARTZEA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! - Arberoako ikastola≫
arberoaikastola.canalblog.com
2008-09-03
(Noiz kontsultatua: 2021-12-23)
.
- ↑
(Frantsesez)
≪Bardozen, "Xarnegu ikastola" berria sortzen da≫
France Bleu
(Noiz kontsultatua: 2021-11-24)
.
- ↑
Teyseyre Koskarat, Oihana. (2023-09-04).
≪Kattalin Elizalde kolegioa estreinatu dute≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2023-09-04)
.
- ↑
Torre, Gorka; Petxarroman, Inaki. (1998-08-27).
≪Jean Louis Maitia zendu da Kultur eragile bat galdu du Euskal Herriak Urteetan euskararen aldeko borrokalaria izan dena, 55 urtetan hil da ustez bihotzekoak jota.≫
Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.
(Berria.eus)
(Noiz kontsultatua: 2019-11-01)
.