Robert John Le Mesurier McClure ( Wexford , 1807ko urtarrilaren 28a - Londres , 1873ko urriaren 17a ) irlandar esploratzailea izan zen. Bera iritsi zen lehen aldiz Ozeano Baretik Ozeano Atlantikora iparraldetik, eta Ipar-mendebaldeko Pasaia aurkitu zuen. Itsasarte horretatik behin baino gehiagotan ezarri nahi izan da merkataritzako bidea Itsaso Barearen eta Atlantikoaren artean, baina ezin izan da egin, ia beti izotzak hartua dagoelako.