한국   대만   중국   일본 
Psikologia - Wikipedia, entziklopedia askea.

Psikologia ( grezierako ψυχ?, psyche , "arima" eta λογο?, logos , "ezagutza") bizidunen portaerak aztertzen dituen zientzia da. Gizakien esperientzia guztiak barne hartzen ditu, burmuineko funtzioetatik haurren garapeneraino. Hau da, animalien eta gizakien pentsatzeko eta sentitzeko era, eta nola moldatzen diren euren testuingurura. Psikologia modernoaren helburua esperientziaren azterketa da. Horrela teoria hauek izakien portaera ulertzen laguntzen dute. Ikerketa gehienak gizakiekin izaten dira, baina askotan animaliak ere ikertzen dira, eta orduan etologia deritzo.

Usoen baldintzatzearen esperimentua, artisau erara egindako Skinner kutxa bat erabiliz.

Metodo eta teknikei dagokienez, psikologiaren aztergaiak zuzenean kontrola eta neur ezin direnez, inferentziak egiten dira ?zeharkako azterketak, alegia?, arazo hori saihesteko. Estatistika , behaketa eta esperimentazioa , elkarrizketak , testak eta laborategiko lanak dira metodo nagusiak.

Gaur egun ez da teoria psikologiko bakarra onartzen, nahiz eta gero eta lotura estuagoa duen biologiarekin eta soziologiarekin , eta gero eta gehiago erabiltzen diren metodo estatistikoak , matematikoak eta informatikoak; 1950 inguruan ezagutzaren prozesuak neurtzeko tresnak eta bideak agertu zirenetik, psikologia konduktistak galdu egin zuen ordu arte izandako eragina eta indartu egin zen ezagutzaren psikologia , alegia, neurologiak eta biologiak eskaintzen dituen datuak kontuan hartzen dituena, esperimentu klasikoez gainera.

Gaur egun psikologian sailkapen eta bereizketa asko egiten dira: ikerketa alorraren arabera, bi atal bereizten dira, giza psikologia eta animalia psikologia ; helburuaren arabera, berriz, psikologia orokorra (lege orokorrak ezartzea da haren helburua) eta psikologia diferentziala (gizabanakoaren ezaugarri bereziak aztertzen dituena); eta joeraren arabera, azkenik, teorikoa eta aplikatua (psikologia orokorraren ezagupenak jakintzaren beste alor batzuetara hedatzen dituena).

Historia

aldatu

Psikologiaren jatorria aurkitzeko, greziar filosofiara ( Demokrito , Platon , Aristoteles ) jo behar bada ere, psikologia modernoa XVII. mendean sortu zela esan daiteke, Hume eta Locke ingelesen lehen lan enpiristekin batera. Psikologiaren inguruan lan ugari egin ziren arren, XIX. mende arte psikologia ez zen benetan filosofiatik bereizi. Izan ere, arazo transzendentalei buruzkoak eta, beraz, filosofiarekin lotuta egon ziren ordu arteko lanak; XIX. mendean hasi zen filosofiatiko bereizketa gauzatzen, eta psikologia zientzia enpiriko gisa finkatzen, metodo esperimentaletan oinarriturik emandako legeei esker (psikologia esperimentala); garrantzi handia izan zuen psikologia zientzia gisa finkatzeko 1879an Wundtek lehenengo psikologia laborategia sortu izana. XIX. mendearen amaiera arte, bi joera nagusi bereizi ziren psikologian: fenomenologikoa edo esperimentala (britainiarrek eta alemaniarrek landua) eta mekanizista edo fisiologikoa (frantsesek eta amerikarrek landua).

XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran eskola eta joera ugari sortu ziren; besteak beste, aipatzekoak dira asoziazionismoa , jokabidearen arauak introspekzio metodoaren bidez aztertzeko helburua zuena (Hatley, Mill, Spencer); funtzionalismoa , metodologia sistematiko baten bidez ahalmen psikologikoekin lotura duten prozesuak aztertzen dituena (Charcot, Janet, Binet, Piaget); behaviorismoa edo konduktismoa, egoeraren eta egoera horren aurreko erantzunaren ezaugarri objektiboak aztertzen dituena (Watson, Skinner); Gestalt psikologia edo formaren psikologia, pertzepzioa lege jakin batzuen arabera antolatutako osotasun gisa hartzen duena (Kohler, Wertheimer, Gillaume); eta psikoanalisia , neurosiak tratatzeko metodo gisa sortua eta nortasunaren egiturari, ezohiko joerei eta emozioen dinamikari buruzko ezaupide handienak ekarri dituena (Freud, Adler, Jung).

Egun, psikoanalisia baliogabetzat jotzen da arlo akademikoan, baina neurologiarekin uztartuta konduktismoak indar berria hartu du Estatu Batuetako psikologoen artean. Europan, gogamenaren eskola neoklasikoa da nagusi.

Metodologia

aldatu

Psikologiaren metodologiaren aldetik, bi izan dira ikertzeko aukerak:

  1. Psikologia zientzia esperimentaltzat hartuta: zientzia positibistatzat markatuta dago. Metodo zientifiko kuantitatiboa erabiltzen du, hipotesien kontrasteen bidez.
  2. Psikologia metodologia kualitatibotzat hartuta: ikuspuntu zabalagoa du. Prozesuen deskripzioa eta interpretazioa aberasten du.

Psikologia aplikatua

aldatu

Psikologia aplikatua edo profesionala psikologiak dituen alderdi desberdinak batzen dituen aplikazio zuzenak arazoak konpontzeko edo optimizatzeko erabiltzen dena da.

Psikologia aplikatuan erabiltzen diren ezagutza gehienak psikologia basikotik datoz, baina aplikatua egunero ezagutza berriak ekartzen ditu. Askotan jatorrizko ezagutzetik independizatzen da.

Alderdi ezagunenak psikologia honetan klinika, hezkuntzarena eta soziala.

Baina ba daude beste adarrak.

Psikologia klinikoa

aldatu

Psikologia klinikoak oinarri psikologikoa duten estres eta disfuntzioak ulertzeko, prebenitzeko eta arintzeko moduak eta garapen pertsonala eta ongizatea sustatzeko moduak aztertzen ditu.

Hezkuntza psikologia

aldatu

Hezkuntza psikologia gizakien ikasketa prozesua, hezkuntzako esku-hartzeek duten eragina, irakastearen psikologia eta eskolek erakunde gisa dute psikologia soziala aztertzen duen zientzia da.

Erakunde psikologia

aldatu

Erakunde psikologiak kontzeptu eta metodo psikologikoak aplikatzen ditu giza potentzialak sustatzeko lantokian.

Gizarte psikologia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: ≪ Gizarte psikologia

Gizarte psikologia XX. mende hasieratik finkatutako psikologiaren adar garrantzitsua da. Ameriketako Estatu Batuetan garatu izan da nagusiki. Gizarte psikologiaren hastapenak psikologiaren beraren sorrerari loturik doaz, XIX. mendeko bigarren erdialdean. 1879an , horrela, Wilhelm Wundt psikologoak eta Leipzigeko ( Alemania ) lehen psikologia laborategiak gizarte psikologiara gerturatu ziren lehen lanak egin zituzten. Gizarte psikologia, diziplina akademiko gisa, Floy Allport estatubatuarrarekin sortu zen. Gizarte psikologia modernoari, halaber, Kurt Lewin alemaniarrak eman zion hasiera.

Psikologia elkarteak

aldatu

Zientzia Psikologikoaren Nazioarteko Batasuna ( IUPS ) da psikologia munduari erakusten diona. Erakunde horrek munduko estatuetako kontseiluak batzen ditu, hau da, herrialde bakoitzeko psikologoak biltzen dituzten kontseiluak.

Estatu eremuko psikologoen elkarteei dagokienez, nagusienetariko bat Amerikako Estatu Batuetako Psikologoen Elkartea ( APA ) da.

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu

Euskarazko liburuak psikologiari buruz 2016-2022 ( inguma datu-basetik). [1]

  • Erika Lagoma Pombar, Estitxu Fernandez Maritxalar ? ?M ama* eme* ume* ? ? ? ?ELKAR arg ? ?2022
  • Kepa Erdozia Uriarte, Mikel Santesteban Insausti, Adam Zawiszewski ? ?Bi hizkuntza garun bakarrean. Euskal psikohikuntzalaritzaren ekarpenak eta erronkak ? ? ? ?UEU arg eta UPV/EHU Arg ? ?2021
  • Maria Dosil Santamaria, Amaia Eiguren Munitis, Maitane Pikaza Gorrotxategi, Naiara Ozamiz Etxebarria ? ?COVID-19aren ondorioz konfinatutako haurren egoera beren ahotsen bidez ? ? ? ?UPV/EHU arg ? ?2020
  • Gema Lasarte Leonet ? ?Gaitasun komunikatiboak II. Diskurtso profesionalak ? ? ? ?UPV/EHU arg ? ?2020
  • Aitor Castaneda Zumeta ? ?Kontsumoaren psikosoziologia eta marketina. Kontsumoaren barrunbetan zehar ? ? ? ?UPV/EHU arg ? ?2020
  • Elena Bernaras Iturrioz, Joana Jauregizar Albonigamayor, Maite Garaigordobil Landazabal ? ?Pozik bizi. 8-10 urte bitarteko umeen emozioak eta depresio-sintomak hobetzeko programa ? ? ? ?UPV/EHU arg ? ?2019
  • Ainize Madariaga Muthular ? ?Komunitatea hats-bahiturik. Hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak ? ? ? ?UEU arg ? ?2018
  • Delfin Montero Centeno, Eguskine Etxabe Merodio, Ana Luisa Lopez Velez ? ?Bigarren Hezkuntza eta Adimen Urritasuna Euskadin ? ? ? ?UD/DU arg ? ?2017
  • Inaki Alegria Loinaz, Ainhoa Latatu Nunez, Miren Josu Omaetxebarria Ibarra, Patxi Salaberri Zaratiegi ? ?II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea ? ? ? ?UEU arg ? ?2017
  • Gabriel Rodriguez San Juan, Naiara Arriola Garikano, Maria del Carmen Sanjuan Artegain ? ?Arreta, pertzepzioa eta motibazioa. Lan koadernoa ? ? ? ?UPV/EHU arg ? ?2016

Ingelesezko liburuak (Wikipediatik):

  • Badcock, Christopher R. (2015). "Nature-Nurture Controversy, History of". International Encyclopedia of the Social & Behavioral Sciences. pp. 340?344. doi:10.1016/B978-0-08-097086-8.03136-6. ISBN 978-0-08-097087-5.
  • Cascio, Wayne F. (2015). "Industrial?Organizational Psychology: Science and Practice". International Encyclopedia of the Social & Behavioral Sciences. pp. 879?884. doi:10.1016/B978-0-08-097086-8.22007-2. ISBN 978-0-08-097087-5.
  • Chryssochoou, Xenia (2015). "Social Psychology". International Encyclopedia of the Social & Behavioral Sciences. pp. 532?537. doi:10.1016/B978-0-08-097086-8.24095-6. ISBN 978-0-08-097087-5.
  • Deakin, Nicholas (2015). "Philosophy, Psychiatry, and Psychology". International Encyclopedia of the Social & Behavioral Sciences. pp. 31?36. doi:10.1016/B978-0-08-097086-8.27049-9. ISBN 978-0-08-097087-5.
  • Demetriou, Andreas (2015). "Intelligence in Cultural, Social and Educational Context". International Encyclopedia of the Social & Behavioral Sciences. pp. 313?322. doi:10.1016/B978-0-08-097086-8.92147-0. ISBN 978-0-08-097087-5.
  • Gelso, Charles J. (2015). "Counseling Psychology". International Encyclopedia of the Social & Behavioral Sciences. pp. 69?72. doi:10.1016/B978-0-08-097086-8.21073-8. ISBN 978-0-08-097087-5.
  • Henley, Tracy B. (2015). "Psychology, History of (Early Period)". International Encyclopedia of the Social & Behavioral Sciences. pp. 406?411. doi:10.1016/B978-0-08-097086-8.03235-9. ISBN 978-0-08-097087-5.
  • Knowland, Victoria C.P.; Purser, Harry; Thomas, Michael S.C. (2015). "Cross-Sectional Methodologies in Developmental Psychology". International Encyclopedia of the Social & Behavioral Sciences. pp. 354?360. doi:10.1016/B978-0-08-097086-8.23235-2. ISBN 978-0-08-097087-5.Louw, Dap (2015). "Forensic Psychology". International Encyclopedia of the Social & Behavioral Sciences. pp. 351?356. doi:10.1016/B978-0-08-097086-8.21074-X. ISBN 978-0-08-097087-5.
  • McWilliams, Spencer A. (2015). "Psychology, History of (Twentieth Century)". International Encyclopedia of the Social & Behavioral Sciences. pp. 412?417. doi:10.1016/B978-0-08-097086-8.03046-4. ISBN 978-0-08-097087-5.
  • Pe-Pua, Rogelia (2015). "Indigenous Psychology". International Encyclopedia of the Social & Behavioral Sciences. pp. 788?794. doi:10.1016/B978-0-08-097086-8.24067-1. ISBN 978-0-08-097087-5.
  • Peterson, Roger L.; Peterson, Donald R.; Abrams, Jules C.; Stricker, George; Ducheny, Kelly (2015). "Training in Clinical Psychology in the United States: Practitioner Model". International Encyclopedia of the Social & Behavioral Sciences. pp. 517?523. doi:10.1016/B978-0-08-097086-8.21086-6. ISBN 978-0-08-097087-5.
  • Poortinga, Ype H. (2015). "Cross-Cultural Psychology". International Encyclopedia of the Social & Behavioral Sciences. pp. 311?317. doi:10.1016/B978-0-08-097086-8.24011-7. ISBN 978-0-08-097087-5.
  • Spinath, Frank M.; Spinath, Birgit; Borkenau, Peter (2015). "Developmental Behavioral Genetics and Education". International Encyclopedia of the Social & Behavioral Sciences. pp. 320?325. doi:10.1016/B978-0-08-097086-8.92009-9. ISBN 978-0-08-097087-5.
  • Smith, Edward E. (2015). "Cognitive Psychology: History". International Encyclopedia of the Social & Behavioral Sciences. pp. 103?109. doi:10.1016/B978-0-08-097086-8.03028-2. ISBN 978-0-08-097087-5.
  • Staerkle, Christian (2015). "Political Psychology". International Encyclopedia of the Social & Behavioral Sciences. pp. 427?433. doi:10.1016/B978-0-08-097086-8.24079-8. ISBN 978-0-08-097087-5.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  1. ≪Psikologiako liburuak. Bilaketa aurreratuaren emaitzak?:: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea≫ www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-26) .