Manuel Estrada Cabrera ( Quetzaltenango , 1857ko azaroaren 21a - Guatemala Hiria , 1924ko irailaren 24a ) Guatemalako politikaria izan zen. 1898 - 1920 bitartean Guatemalako Errepublikako presidentea izan zen.
1898an, Reina Barrios hil ondoren, jabetu zen Guatemalako aginpideaz. 1920ra arte iraun zuen lehendakaritzan, hauteskundeetan iruzur eginda. Diktadore legez, zentsura zorrotza eta zapalkuntza gogorra izan ziren Cabreraren agintaldiaren ezaugarriak. Alemaniari gerra deklaratu zion Lehen Mundu Gerran . 1920ean , mugimendu iraultzaile zabal batek bota zuen aginpidetik. Espetxeratu egin zuten, eta espetxean hil zen.