한국   대만   중국   일본 
Luis Iriondo - Wikipedia, entziklopedia askea.

Luis Iriondo Etxaniz , ( Azkoitia , 1931ko maiatzaren?26a - ib. , 2017ko azaroaren?25a ) gipuzkoar aktore eta musikagilea izan zen. [1]

Luis Iriondo
Bizitza
Jaiotza Azkoitia ,? 1931ko maiatzaren 26a
Herrialdea  Gipuzkoa , Euskal Herria
Heriotza 2017ko azaroaren 25a ?(86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
euskara
Jarduerak
Jarduerak aktorea eta musikagilea

IMDB: nm0409981 Discogs: 2133168 Edit the value on Wikidata

Enpresa, publizitatea eta komunikabideak

aldatu

Administrari-ikasketak egin zituen, eta Bizkaiko Kutxan eta Azkoitiko Aforasa enpresan lan egin zuen. [2] [3]

Eusko Jaurlaritzako Harreman Publikoetarako arduraduna izan zen, eta Euskadiko Kutxako publizitate-arduraduna ere bai; langintza horretan zela, euskararen aldeko kanpainak egin zituen. [2]

La Voz de Espana egunkarian eta Loiolako Herri Irratian kolaborazioak egiten zituen, eta ETBko zuzendaria izan zen 1982tik 1984ra. [2]

Musika

aldatu

Gaztetan, Los Contrapuntos musika taldea osatu zuen lagun batzuekin batera, [2] [3] eta hainbat disko grabatu zituzten: Aqui las Vascongadas , Navidad vasca , Cantos vascos , Romeria en el Pais Vasco , Agur jaunak! eta Kontrapuntoak euskeraz , besteak beste. [2] Donostiako Viktoria Eugenian eman zuten lehen kontzertua, eta, geroago, konposatzaile-lanetan ere aritu zen; besteak beste, Mocedades, Manolo Escobar, Sara Montiel eta Concha Velascorentzat konposatu zuen. [2]

Berak konposatu zuen Zenbat bide zure bila...! abestia kantatu zuen Mocedades taldeak 1976ko El color de tu mirada albumean eta 1978 ko Kantaldia albumean. [4]

Zinema

aldatu

1970eko hamarkadaren hasieran, zinemaren munduan hasi zen lanean, Ferran Llagostera zuzendariaren bidez, eta hainbat dokumental egin zituzten elkarrekin. [2] 1978an, Companys, proces a Catalunya pelikularekin debutatu zuen aktore bezala, eta geroztik hainbat ekoizpen zinematografikotan parte hartu zuen, aktore, gidoilari eta ekoizle gisa. Ekoizpen zinematografikoetan aritzeaz gain, hainbat liburu ere argitaratu zituen, baita bidaia-liburuak ere. [2]

Filmografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .