Iruneko Erresuma
baskoien
lurraldeetan sortu zen,
erromatarren
aurreko tribua. Mendebaldeko Pirinioak lurralde estrategikoa zen,
Pirinioak
igarotzeko toki aproposa baitzen, Ekialdeko Pirinioekin batera.
Karolingiar
inperioak behin baino gehiagotan erakutsi zuen lurraldeaz jabetzeko nahia, baina ez dago batere argi eragina zenbaterainokoa izan zen,
Irunean
ere ez, garaiko hiri handiena zena. Ezaguna da
778ko
abuztuaren 15ean
gertatutakoa,
Karlomagnok
Iruneko harresiak eraitsi ondoren, euskal tribuek armadaren atzealdea ezdeustu zuten
Orreagako guduan
.
806
eta
812
urteetan, badirudi Irunea
frankoen
menpean zegoela, eta
Hispaniako marka
osatzen zuten
konderrietako
bat zela. Hala ere, enperadore frankoek ezin zuten inperioz haraindiko lurraldeak behar bezala zaindu, etxean zuten arazoak zirela-eta. Horrela, apurka-apurka eskualdea inperioaren eraginetik ateratzen joan zen eta bertako dinastia indartzen.
824
. urtean,
Eneko Arista
buruzagia bertako errege izendatua izan zen, Iruneko errege-erreginen aitzindari.
Oinordekoa
Gartzia Enekoitz
(851-882) izan zuen
[3]
. Honek
Kordobako emirerriak
preso izan zituen urte asko eta litekeena da
Ximeno leinuko
Gartzia Ximenitz
erregeorde edo erregekidea izatea.
[4]
Alfontso III.a Asturiaskoa
eta
Aragoi
eta
Pallars Jussako
kondeek antolaturiko
905eko estatu kolpearen
ondorioz
Orti I.a Gartzeitz
(882-905),
Arista leinuko
azken erregea, tronuari uko egitera behartu zuten,
Antso I.a Gartzeitzen
(905-925) alde.
[5]
Aritzatarra, monje bihurtuta,
Leireko monasterioan
hil zen. Antso, berriz, bere buruarentzat "Iruneko errege" titulua hartu zuen lehendabizikoa izan zen.
Ximeno leinuak
erabat aldatu zuen erresuma berriko aliantzak,
Banu Qasitarrak
baztertuz eta inguruko erresuma
kristauekin
batera lan eginez.
Antso I.a Gartzeitzek
,
Ordono II.a Leongoaren
laguntzaz,
Naiara
konkistatu,
[6]
eta
924an
haren seme
Gartzia Santxitzek
(925 - 970) lurralde berriak jendeztatu zituen, han zeuden monasterioei esker. Honek
Andregoto Galindez
Aragoiko kondesa
ezkondu zuenez, bere semeak konderria ere izango zuen.
[7]
Hala ere, bere posizioa ez zen guztiz segurua eta
Antso ≪Abarka≫
(970 - 994) eta bere oinordekoa zen
Gartzia III.a Santxitz
Ikaratia
Almanzorrek
garaituak izan ziren,
[8]
eta
Kordobako Kalifa-herriari
zergak ordaindu behar zuten.
Antso III.a Gartzeitz Nagusia
(1004-1035)
Euskal Herri
osoa batu zuen lehena izan zen,
arabiar
kronistek "Euskaldunen Jauna", "Rex Ibericus" eta "Rex Navarrae Hispaniarum" deitua.
[10]
Euskal Herriarena ez ezik, inguruko lurraldeetako jauna ere bazen, eta bere Erresuma
Astorgatik
Ribagotzaraino
iristen zen.
[11]
1023
. urtean Antso III.a Nagusiak
Lapurdiko
bizkonderria sortu zuen bere lehengusu
Lupo Antsorentzat
eta berau
Baionan
finkatu zen.
Zuberoa
,
Gilen I.a Indartsua
bizkondearen esku utzi zuen eta
Baigorriko
bizkonderria sortu zuen (
1033
); ekintza horiek, sistema feudalaren barnean kokatu behar badira ere, euskal batasunerako ondorio erabakigarriak ekarriko zituzten.
1032an
Antso Gilen Gaskoniakoa
hil zenean, saiatu zuen
Garonaraino
heldu baina ezin
[12]
. Hala ere,
Ipar Euskal Herriko
lurraldeetako estatus juridikoa ez da ondo ezaguna gaur egun eta badaude historialari batzuk teoriaren aurka daudenak
[13]
[14]
.
1035ean
hil zenean
[15]
, euskal
foru zuzenbidean
ohiturazkoa legez, erresuma banatu zuen:
Laster hasi ziren tirabirak anaien artean eta
Gartzia Santxitz "Naiarakoa"
(1035-1054)
Atapuercako guduan
Fernando
anaiak hilda izan zen
[17]
.
Oinordekoa
Antso ≪Noblea≫
(1054 - 1076) izan zuen. Aitak jasandako arazo berak izan zituen Antsok.
1067an
Antso II.a Gaztelakoaren
politika hedagarriak
Hiru Antsoen Guda
zeritzona eragin zuen
[18]
. Gudan,
Antso II.a Gaztelakoak
eta
Antso
Aragoiko kondeak
nafarra mendean hartu zuten.
1076ko
ekainaren 4an
,
Funeseko
Penalen auzoan ehizaldian zegoela, bere anaien azpijokoen ondorioz Erramun anaiak amildegitik bota zuen erregea. Bere hilketaren ondorioz,
Alfontso VI.a Gaztelakoak
Errioxa
okupatu zuen eta
Antso Ramiritz
Aragoiko kondea
Irunea eta Naiarako errege (1076-1094) bihurtu zen
[19]
. Horrela
XII. mendeko
antolaketa politikoa eta hiru belaunaldiz Iruneko Erresuma
Aragoiko Erresumarekin
bat egin zuen.
Hurrengoa
Petri I.a Nafarroakoa
(1094 - 1104) izan zen.
Aragoi
aldean bere lurraldeak zabaldu zituen
Huesca
,
Barbastro
eta
Sarinena
konkistatuz
[20]
.
Aragoiekin
batera zuen azken erregea
Alfontso
Borrokalaria
(1104 ? 1134). Hau borrokalari sutsua omen zen bere lurraldeak bikoiztu egin zituelako, batez ere
1118an
Zaragoza
konkistatu zuelako
[21]
. Bere kanpainetan
Kordoba
,
Granada
edo
Valentziako
ateak jo zituen
[20]
.
Urraka Gaztelakoa
emakumea zuenez,
Gaztela
eta
Leongo erresumetan
erregeordea ere izan zen. Hala ere, hil zenean, eta polemika sortuz,
ordena militarrei
utzi zien bere erresuma. Nobleziak onartu ez eta nafarrek
Gartzia Ramiritz ≪Berrezarlea≫
(1134-1150) aukeratu zuten errege
[22]
.
Honek ez zen
Aulki Santuaren
gustukoa eta erregea deitzeko
Dux Pampilonensium
edo
Dux Navarrorum
esamoldeak erabili zituen. Gainera
Alfontso VII.a Gaztelakoa
enperadoreak
basailutzat
hartu zituen bai Gartzia bai
Antso ≪Jakituna≫
(1150 - 1194) bere semea
[23]
.
1157an
enperadorea hil eta Antsok bere menpekotza berritu zuen
Antso III.a Gaztelakoarekin
urte hartako
azaroaren 11n
. Baina, Antso III.a ez zuen luzaroan iraun
1158an
hil baitzen, tronua hiru urteko
Alfontso VIII.aren
eskuetan utzita. Errege umearen tutoretza lortzeko borrokak
Gaztelako Erresuma
ezegonkortu eta ahuldu zuen eta
Antso ≪Jakitunak≫
menpekotzatik ateratzea lortu zuen
[24]
. Gaztelaren aurkako kanpaina hasi baino lehen, aldaketa nabarmena izan zen: Antsok
Pampilonensium Rex
titulua erabiltzeari utzi eta
Rex Navarre
titulua aldarrikatu zuen. Horrela
Nafarroako Erresuma
sortu zen.