Tripodean ezarritako Maxim metrailadorea
Maxim makina hegalaria
Dunonald karro batean ezarritako Maxim metrailadorea
Maxim Sangervillen jaio zen,
Maine
estatuan. 14 urte besterik ez zituen gurdi-egile baten ikasle egin zenean eta, 10 urte geroago, makinekin hasi zen lanean bere osabarekin, Levi Stephens, Fitchburgen
Massachusetts
. Geroago, instrumentazioa sortzen jardun zuen eta baita delineatzaile bezala ere.
Maximek
Ingalaterrara
emigratu zuen
1881ean
eta naziotasun britainiarra lortu zuen
1899an
.
1901ean
,
Viktoria Erresuma Batukoak
asmakuntzetan eginiko lana errekonozitu zuen, haietariko asko, erabilera militarra izango zutena. Maximek arma konpainia bat sortu zuen bere metrailadorea ekoizteko Crayforden,
Kent
eskualdean.
1896an
Vickers korporazioak erosi zuen eta, honen ondoren, bere izena
Vickers, Son & Maxim
bihurtu zen. Bere diseinuaren bertsio hobetua, Vickers metrailadorea deitua, metrailadore britainiar estandarra izan zen urte askotan zehar.
Lehen Mundu Gerrako
potentzia guztiek Maxim metrailadorearen aldaerak erabili zituzten intentsiboki.
Bere anaia Hudson Maxim ere asmatzaile militarra izan zen eta lehergailuetan espezializatu zen.
1884ko
azaroan, Maxim Gun Company sortu zen eta lord Rothschild bankaria zegoen zuzendaritza mahaian.
1888an
, bere bankuak 1,9 milioi
libra esterlinako
fusioa finantzatu zuen Maxim Company eta Nordenfeldt Guns and Ammunitions Company konpainien artean.
Maximek saguak harrapatzeko tranpa ere asmatu zuen. Bestalde, osasun arazo ugari izan zuen eta bronkitisak jota egon zen luze.
Bakearen pipa
fabrikatu eta patentatu zuen, mentol inhalagailu bat zena.
Patenteak zirela-eta, arazo bat baino gehiago izan zuen
Thomas Edisonekin
.