Gorako jauzia
[1]
?
altuera-jauzia
[1]
izenaz ere ezaguna?
atletismoko
proba bat da, parte hartzaileek langa horizontala korrikaldi laburra eta jauzi batekin gainditu behar izatean datzana. Antzinako Greziatik praktikatzen da, eta historian zehar arauak aldatu egin dira eta jauzilariek teknika gero eta hobeak erabiltzen dituzte. Izan ere, garai modernoetan ere erabilitako '
sabel-arrabol
' teknika ia baztertuta dago gaur egun,
Dick Fosburyk
Fosbury Flop
edo bizkarreko teknika probatu eta laster samar hedatu zenetik. Ordura arte, munduko errekorra
Valery Brumel
sobietarrarena zen, 1963an teknika zaharrarekin 2,28 metroko altuera gainditu baitzuen.
Teknika berria, barrarantz, zeharkako noranzkoan eta kurba bat eginez korrika joatean datza; behin barra ondora iritsita, honekiko bizkarrez eta gertueneko besoa luzatuta jauzi egiten da gero. Era hau, askoz eraginkorragoa da ikuspuntu
biomekanikotik
, jauzilariaren
grabitate-zentroa
eta gainditu beharreko barraren artean tarte txikiagoa uztea ahalbidetzen baitu, honela, altuera irabaziz.
Javier Sotomayor
kubatarrak
1993an
munduko
errekorra
ezarri zuen (2,45 m), eta emakumezkoen markarik onena bestela
Stefka Kostadinova
bulgariarrarena da (2,09 m
1987an
).