Etxeandia
eskultorearekin eta
J. Salis Camino
pintorearekin hasi zituen ikasketak. Salis Camino eta N. Camiok pentsio bat lortu zioten, eta
Madrila
joan zen pintura ikastera. Han,
J. M. Lopez Mezquita
eta
F. Alvarez de Sotomayorrekin
aritu zen ikasten eta lanean.
1924an
Gipuzkoako Aldundiak antolatutako Artista Berrien Erakusketan sari bat lortu zuen, sariaren diruarekin
Parisa
joan zen, eta Colarossi akademian aritu zen ikasten.
1926an
Madrilgo Ateneoko Erakusketa-aretoan erakutsi zituen zenbait lan,
Bernardino Bienabe Artia
gipuzkoar pintorearekin batera.
Handik urtebetera
Baionako Euskal Museoan
egin zuen erakusketa bat Bienabe Artia eta
Jesus Olasagastirekin
. Arte Ederretako Erakusketa Nazionalera
Roncesvalles
eta
Paisaje en Irun
lanak bidali zituen
1927an
, eta
El embarcadero
eta
Fuente de Narciso
1930ean.
1938an
Irungo Udal Akademian marrazki-eskolak ematen hasi zen.
1970ean
Siete Maestros Espanoles del Dibujo
erakusketan parte hartu zuen Vazquez Diaz, Casas, Martinez Ortiz, Arteta Colmeiro, eta abarrekin batera. Handik urtebetera
Guipuzcoa vista por sus pintores
erakusketa ibiltarian Montes Iturriotzen hainbat lan egon ziren ikusgai. Erakusketak egin zituen Madrilen, Donostian, Bilbon, Pauen, Baionan, etab., eta sari ugari irabazi zituen, besteak beste, Pintoreen Lehiaketako lehen saria, Gipuzkoako Aldundiak antolatua (1928); Donostiako Eguberriko Lehiaketako lehen saria (1951); Donostiako Udaleko bigarren saria; Donostiako Eguberriko Lehiaketako Dario Regoyos saria. Gipuzkoa,
Valentzia
eta
Asturiasko
hainbat elizatako horma-irudiak egin zituen.
Nafarroako
eta
Aragoiko
hotel batzuk apaindu zituen, eta beirateak ere egin zituen. Hainbat museotan zituen bere lanak erakusgai, esate baterako, Donostiako San Telmon, Bilboko Udal museoan, Mar del Platan (Argentina), Gipuzkoako Aldundian.
Beti landu zituen izadiak eta paisaiak, nahiz eta bere karrera luzean aldaketa nabarmenak izan estiloari eta gaien trataerari dagokionez. Bere lanetako koloreak sutsuak dira, baina argiak; xehetasunak harmoniaz biltzen zituen; pintzelkada bizkorra eta soila zuen. Haren lan nagusiak:
Roncesvalles
,
El embarcadero
,
Paisaje de Irun
,
Fuente de Narciso
,
Camino de Behobia
,
Bidasoa
,
Otono
,
Fuenterrabia
,
Aoiz
eta
Nieve en Irun
.