Francisco Duenas ( San Salvador , El Salvador , 1810eko abenduaren 3a - San Francisco , Ameriketako Estatu Batuak , 1884ko martxoaren 4a ) El Salvadorko politikaria izan zen. Errepublikako lehendakari izan zen 1851-1854 bitarteko urteetan, 1856an eta 1863-1871 bitartean. 1870. urtean El Salvadorreko lehen telegrafo -zerbitzua jarri zuen abian. Militarren estatu-kolpe baten ondorioz aginpidea utzi eta erbesteratu behar izan zuen 1871. urtean.