Egon Joseph Wellesz ( Viena , Austria , 1885eko urriaren 21a - Londres , Ingalaterra , 1974ko azaroaren 9a ) austriar musikagilea eta musikologoa izan zen.
Bizantziar musikan aditu ospetsua zen. Musikologia ikasi zuen Guido Adlerrekin , eta konposizioa Schonbergekin . 1930 - 1938 . urteetan Vienako unibertsitateko irakasle izan zen, eta 1939 . urtetik aurrera, Oxfordeko unibertsitatekoa .
Schoenbergen hamabi tonutako konposizio-moldeak Welleszen lanetan eragina izan bazuen ere, tonalitatearen barruan lan egin zuen. Operak , balletak , bederatzi sinfonia , ganberako musika , eta eliz musika idatzi zituen.