Disko-jogailua
[1]
binilozko diskoak
irakurri eta entzuteko erabiltzen den
tresna
da. Funtzionamenduaren oinarriak elektromagnetiko-analogikoak dira,
fonografo
eta
gramofonoaren
eta kasuetan ez bezala. Izan ere, disko-jogailua diskoak baliatzen dituen fonografo elektrikoa dela esan daiteke.
1920ko hamarkadan
asmatu zen, diskoak elektrikoki erreproduzitzeko asmoak akuilaturik. Helburua ordura arteko soinu kalitatea hobetzea eta grabatze-euskarria iraunkorragoa egitea zen. Arrakasta handia izan zuen, lehenik kaseteek eta gerora disko konpaktuek ordeztu zuten arte,
1980ko hamarkadan
.
Disko-jogailuaren oinarriak fonografoan leudeke. Fonografoa zilindro batean inskribaturiko lerroak soinu bihurtzen ziten tresna mekaniko bat zen, gerora zilindroaren ordez disko bat erabiltzen hasi zirelarik gramofono delakoa eman zuena. Fonografoa 1877an patentatu zuen
Edisonek
, eta honi hainbat hobekuntza egin zizkion
Alexander Graham Bellek
1880an. Gramofonoa berriz 1887an patentatu zuen
Berlinerrek
. Disko-jogailua ez zen 1925 urtera arte asmatu, ordura arte teknologia ez baitzen aski garatua arlo elektroteknikoan.
- ↑
Euskalterm
: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]