Kimikako
ikasketak egin zituen
Berlinen
eta
Friburgon
;
artoa
eta
gaztaina
fruituetan oinarrituta
azetona
lortzeko metodo berria aurkitu zuen, potentzia handiko leherkariak osatzeko bide ematen zuena.
1910. urtean ingeles hiritar egin zen eta ospe handia lortu zuen itsas armadako laborategietan eta
Manchesterko
unibertsitatean.
Lehen Mundu Gerran
zehar mugimendu
sionistan
eragin handia izan zuen eta hari esker lortu zen neurri handi batean, Balfourren aldarrikapena; horren bidez onartu zen hebrear herriarentzat
Palestinan
bizitzeko eskubidea.
1920. urtean
Munduko Erakunde Sionistako
lehendakari izendatu zuten eta 1929an Agentzia Judua sortu zuen. Politika moderatua bultzatu zuen, sionista erradikalen haserrea piztu zuena; horregatik karguak uztera behartua izan zen. 1948. urtean Israelgo estatuaren aldarrikapena gertatu zenean behin-behineko estatuko kontseiluko lehendakari izendatu zuten eta 1949. urtean nazio berriko lehenbiziko lehendakari egin zuten eta kargu haren jabe izan zen hil zen arte.