Carl Sagan
(
Brooklyn
,
New York
,
AEB
,
1934ko
azaroaren 9a
-
Seattle
,
Washington
,
AEB
,
1996ko
abenduaren 20a
) astronomoa eta zientzia-dibulgatzailea izan zen.
Carl Sagan
|
---|
(1980)
|
|
Jaiotza
| Brooklyn
,?
1934ko
azaroaren 9a
|
---|
Herrialdea
| Ameriketako Estatu Batuak
|
---|
Heriotza
| Seattle
,?
1996ko
abenduaren 20a
?(62 urte)
|
---|
Hobiratze lekua
| Lake View Cemetery
(en)
|
---|
Heriotza modua
| berezko heriotza
:
pneumonia
|
---|
|
Ezkontidea(k)
| Lynn Margulis
?(
1957ko
ekainaren 16a
- ?1965)
Linda Salzman Sagan
(en)
?(
1968ko
apirilaren 6a
- ?1981)
Ann Druyan
?(
1981eko
ekainaren 1a
- ?
1996ko
abenduaren 20a
)
|
---|
Seme-alabak
| |
---|
|
Heziketa
| Chicagoko Unibertsitatea
1960)
doktoretza
:
astrofisika
,
astronomia
Chicagoko Unibertsitatea
1955)
Zientziatan graduatua
:
fisika
Chicagoko Unibertsitatea
1956)
Zientzietako Masterra
:
fisika
Rahway High School
(en)
|
---|
Tesi zuzendaria
| Gerard Peter Kuiper
|
---|
Doktorego ikaslea(k)
| James B. Pollack
Steven Squyres
(en)
Steven Soter
(en)
Owen Toon
(en)
|
---|
Hizkuntzak
| ingelesa
|
---|
Ikaslea(k)
| |
---|
|
Jarduerak
| kosmologoa
,
astrofisikaria
,
eleberrigilea
,
planetary scientist
(en)
,
space scientist
(en)
,
zientzia-dibulgatzailea
,
zientzia-fikzio idazlea
,
zientzia idazlea
,
astronomoa
,
unibertsitateko irakaslea
,
idazlea
,
saiakeragilea
,
fisikaria
,
gidoilaria
,
naturalista
eta
telebista aurkezlea
|
---|
Enplegatzailea(k)
| Cornell Unibertsitatea
|
---|
Lan nabarmenak
| |
---|
Jasotako sariak
| |
---|
Kidetza
| Amerikako Sozietate Filosofikoa
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Nazioarteko Astronomia Elkartea
American Astronomical Society
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Ameriketako Fisika Elkartea
Project A119
(en)
|
---|
|
Erlijioa
| agnostizismoa
|
---|
|
carlsagan.com
|
|
|
Ezaguna egin zen bereziki
Cosmos: A Personal Voyage
(≪Kosmosa: bidaia pertsonala≫) telesail ospetsua aurkeztu zuelako 1980an. Denetariko gaiak jorratzen zituen bertan, besteak beste, astronomia, filosofia edota eboluzioa. Narratzailea eta egilekidea izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako telebista publikoaren historiako telesailik ikusiena izan zen, 60 bat herrialdetan 500 milioi pertsonako audientzia izan zuena. Geroxeago
Cosmos
liburua argitaratu zuen. 1985eko
Contact
zientzia-fikziozko eleberria ere idatzi zuen, eta bertan oinarritu ziren 1997ko izen bereko filma ekoizteko.
Eszeptizismo zientifikoaren
eta
metodo zientifikoaren
defendatzailea izan zen. Exobiologiaren aitzindari,
SETI
(Estralurtar Adimenaren Bilaketa) proiektuaren bidez adimen
estralurtarra
bilatzearen sustatzailea izan zen. Ildo horretan ere, espaziora bidalitako zundetan mezuak bidaltzea bultzatu zuen, balizko estralurtarrei giza kulturari buruzko berri helarazteko.
Haren lan zientifikoetan esanguratsuenetakoa izan zen
Artizarraren atmosferari
buruz egindakoa. Ikerketa horren bidez,
berotegi-efektua
aztertu zuen lehen zientzialarietako bat izan zen.
Bere bizitzan zehar, Saganek sari eta kondekorazio ugari jaso zituen zientziaren eta kulturaren komunikatzaile gisa egindako lanagatik. Gaur egun, zientziaren dibulgatzaile karismatiko eta eraginkorrenetakotzat jotzen da, ideia zientifikoak eta alderdi kulturalak publiko espezializatu gabeari zehaztasunez transmititzeko zuen gaitasunari esker.
New Yorkeko Brooklyn hirian jaio zen, judu ukrainarren familia batean. Aita Sam Sagan Ukrainako Kamianets-Podilskyn jaiotako ehungintzako langile bat zen, eta ama, Rachel Molly Gruber, etxekoandrea.
Familia apartamentu xume batean bizi zen, Brooklyngo auzo batean. Saganen arabera, judu erreformistak ziren, hiru talde judu nagusien artean liberalena. Carlek eta arrebak uste zuten aita ez zela bereziki erlijiosoa, baina amak, zalantzarik gabe, Jainkoarengan sinesten zuela, eta aktiboki parte hartzen zuela tenpluan.
Fisika
ikasi zuen Chicagoko Unibertsitatean, eta han graduatu zen, hogei urterekin. 1960an doktoregoa Astronomia eta Astrofisikan egin zuen. 1961ean, hainbat artikulu idatzi zituen planetei buruz, eta ospe handia izan zuen zientzialari eta gai zientifikoen dibulgatzaile gisa.
1962an Harvard Unibertsitateko irakasle izendatu zuten, eta Smithsonian Institution-eko Astrofisika Behatokian sartu zen. Garai hartatik aurrera,
NASArekin
lan egin zuen, eguzki-sistemaren ikerketan batez ere. 1966an
J.B. Pollack
eta
R. M. Goldsteinekin
Artizarraren
gainaldearen ikerketa batzuk egin zituen radarrarekin, eta bertan 10?km-ko garaiera duten mendiak daudela frogatu zuen ikerketa haien bidez.
1978an
Pulitzer
literatura-saria irabazi zuen
Edeneko dragoiak
liburuarekin. Lan horretan gizakiaren garunaren bilakaerari buruzko ideiak azaltzen ditu. Hala ere, nazioartean
Cosmos
telebista-sailarengatik egin zen ospetsu. Azken urteetan, Cornelleko Unibertsitateko ikerketa planetarioen behatokiko zuzendari izan zen. Lurraren inguruko espazioaz gainera, bizitzaren sorrerari eta unibertsoari buruzko gogoetak egin zituen. Gogoeta horietako batzuk
Zer da bizitza?
lanean bildu zituen.
Sagan betidanik aktibismoaz eta pazifismoaz kontzientziatua egon zen; Gerra Hotzaren gailurrean, gerra nuklearraren eraginez kontzientziatzen saiatu zen. TTAPS txostenaren bost egileetako bat da: lan horretan, negu nuklear baten hipotesia planteatzen da.
[1]
Halaber,
marihuana
ren erabilera defendatu zuen; izan ere, bere
Marihuana
Reconsidered
[2]
obran, haren kontsumoa hainbat obraren inspirazio iturria izan dela azaltzen du.