Argazki-zuzendari gisa hasi zen zinemagintzan.
1978an
zuzendu zuen lehen filma, eta telebistarako ere lanean aritu zen ondorengo urteetan.
1983koa
du lehen film ezaguna,
Zappa
, besteak beste
Londresko
Zinema Jaialdiko film onenaren saria jaso zuena.
1987an
,
Pelle Erobreren
filma egin zuen,
Martin Andersenen
eleberrian oinarritua,
Cannesko Zinemaldian
Urrezko Palma
eta
1988ko
Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria
irabazi zituena.
1992ko
Den goda viljan
filmarekin berriro jaso zuen Urrezko Palma.
Sari hauei esker, handiro egin ahal izan zuen ?diruz eta antzezlez?
Isabel Allenderen
The House of the Spirits
eleberriaren zinemarako egokitzapena. Era berean,
Selma Lagerlofen
bi eleberritan oinarritua da
1996ko
Jerusalem
, XX. mendearen hasieran piztu den gehiegizko erlijiozaletasunetik ihesi
Jerusalemera
alde egin nahi duten maitaleen istorioa.
1997an
,
Smilla's Sense of Snow
estreinatu zuen, eta urte berekoa da
Les Miserables
,
Victor Hugoren
izen bereko nobelan oinarritutako filma. Orduz geroztik,
Return to Sender
(2005),
Goodbye Bafana
(2007) eta
The Passion of Marie
(2012) egin ditu.
2011n
, Bille Augustek iragarri zuen filmatze-estudio bat zabaldu zuela
Hangzhoun
(
Txinan
), film txinatarrak ekoizteko.