한국   대만   중국   일본 
2003ko Espainiako Itzulia - Wikipedia, entziklopedia askea.

2003ko Espainiako Itzulia

2003ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 58. edizioa izan zen. 2003ko irailak 6 eta 28 artean ospatu zen Gijon eta Madril artean, 21 etapatan banatutako 2957 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Roberto Herasek , bataz beste, 42,536 kilometro orduko abiaduran egin zituenak.

2003ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa 58. Espainiako Vuelta
Txapelketa Espainiako Vuelta
Etapak 21
Datak irailak 6 ? 2003.eko irailak 28
Luzera 2.957 km
Herrialdea ESP Espainia
Irteera-lekua Gijon
Helduera-lekua Madril
Taldeak 22
Parte-hartzaileak 198
Amaitu dutenak 159
Bataz besteko abiadura 42,527 km/o
Emaitzak
Txapelduna ESP Roberto Heras ( US Postal Service-Berry Floor )
Txapeldunordea EU Isidro Nozal ( ONCE-Eroski )
Hirugarrena ESP Alejandro Valverde ( Kelme-Costa Blanca )
Puntukako sailkapena GER Erik Zabel ( Telekom )
Eskalatzailerik onena COL Felix Cardenas ( Labarca-2-Cafe Baque )
Talderik onena ESP iBanesto.com
◀2002 2004▶
Dokumentazioa

Itzulia hasi aurretik, guztiak, berriz ere, Aitor Gonzalez , Roberto Heras eta Oscar Sevillaren arteko lehia bat iragartzen zuen. Edizio hau irabazteko aukerak zituzten beste batzuk Igor Gonzalez de Galdeano , Angel Casero eta Francisco Mancebo ziren.

Jada lehen etapan, taldekako erlojupekoa zena, Aitor Gonzalezek ia minutu eta erdi galdu zuen, eta beste minutu bat gehiago bigarrenean, hala, edizio hau irabazteko aukera asko galduz.

4. etapan, ordura arte erabat ezezaguna zen Isidro Nozal jarri zen lider ihesaldi bati esker. Nozalek bere forma egoera ona berretsi zuen 6. etapako banakako erlojupekoan, etapa nagusitasun handia erakutsiz irabaziz eta sailkapen nagusian are gehiago aldenduz. Bigarren sailkatua, Igor Gonzalez de Galdeano gasteiztarra , jada ia bi minutu eta erdira zegoen, Roberto Heras bosgarren, lau minutu eta erdi baino gehiagora, Aitor Gonzalez, bederatzigarren, bost baino gehiagora, Angel Casero, hamaikagarren, bost minutu eta erdi baino gehiagora; Oscar Sevilla, erlojupeko kaxkar baten ondoren, zazpi minutu baino gehiagora zegoen.

Nozalek lidertza mantendu zuen Pirinioetako hiru etapen ondoren, bere hurbileneko arerioek denbora apur bat jan ahal izan zioten arren. Baina galdutako segunduak 13. etapan berreskuratu zituen, edizio honetako bigarren banakako erlojupekoa, hau ere irabaziz. Igor Gonzalez de Galdeano hiru minutura geratu zen sailkapen nagusian, Roberto Heras bostera. Aitor Gonzalez hamar minutura zegoen eta hurrengo etapan Itzulia utziko zuen.

15. etapan Roberto Heras liderrarekiko denbora berreskuratzen hasi zen, hirugarren amaituz eta minutu bat berreskuratuz Panderan amaitutako etapan, eta beste minutu bat berreskuratuz hurrengo etapan, Sierra Nevadan amaitu zena. Collado Villalban amaitu zen etaparen ondoren Herasek bigarren jarraitzen zuen, Nozalgandik bi minutura. Bi etapa baino ez ziren geratzen, horietako bat soilik 11 kilometroko kronoigoera bat Abantos mendatera . Bazirudien bejartarrak, aurreko edizioan bezala, bigarren amaituko zuela.

Alabaina, Roberto Heras etapa modu distiratsuan irabazi eta ONCEko txirrindulariari ia bi minutu eta erdi ateratzeko gai izan zen, hala maillot horia lortuz, bere bigarren Espainiako Vuelta izango zenean. Azkenean, Isidro Nozalek bigarren amaitu zuen eta Alejandro Valverdek hirugarren.

Taldeak eta txirrindulariak aldatu

Fassa Bortolo
US Postal Service presented by Berry Floor
ONCE
Alessio
Cofidis
Relax-Fuenlabrada
Domina Vacanze
Euskaltel-Euskadi
iBanesto.com
Kelme
Cafes Baque
Lampre
Milaneza-MSS
Paternina-Costa de Almeria
Phonak
Quick Step-Davitamon
Rabobank
Saeco
Team Bianchi
Team CSC
Telekom
Vini Caldirola

Etapak aldatu

  Etapa Data Etapako hiriak type Luzera (km) Etapako garailea Sailkapen orokorreko liderra
1  Irak 6 Gijon ? Gijon
 
taldekako erlojupekoa
30   ONCE-Eroski   Igor Gonzalez de Galdeano
2  Irak 7 Gijon ? Cangues d'Onis
 
etapa gorabeheratsua
148   Luis Perez Rodriguez   Joaquim Rodriguez
3  Irak 8 Cangues d'Onis ? Santander
 
etapa laua
154   Alessandro Petacchi   Joaquim Rodriguez
4  Irak 9 Santander ? Burgos
 
etapa gorabeheratsua
151   Unai Etxebarria   Isidro Nozal
5  Irak 10 Soria ? Zaragoza
 
etapa laua
167   Alessandro Petacchi   Isidro Nozal
6  Irak 11 Zaragoza ? Zaragoza
 
banakako erlojupekoa
43,8   Isidro Nozal   Isidro Nozal
7  Irak 12 Huesca ? Cauterets
 
mendiko etapa
190   Michael Rasmussen   Isidro Nozal
8  Irak 13 Cauterets ? Pla de Beret
 
mendiko etapa
166   Joaquim Rodriguez   Isidro Nozal
9  Irak 14 Vielha e Mijaran ? Envalira mendatea
 
mendiko etapa
175   Alejandro Valverde   Isidro Nozal
10  Irak 15 Andorra la Vella ? Sabadell
 
etapa laua
194   Erik Zabel   Isidro Nozal
Irak 16 Atseden eguna
 
Atseden eguna
11  Irak 17 Utiel ? Cuenca
 
etapa laua
162   Erik Zabel   Isidro Nozal
12  Irak 18 Cuenca ? Albacete
 
etapa laua
169   Alessandro Petacchi   Isidro Nozal
13  Irak 19 Albacete ? Albacete
 
banakako erlojupekoa
53,3   Isidro Nozal   Isidro Nozal
14  Irak 20 Albacete ? Valdepenas
 
etapa laua
167,5   Alessandro Petacchi   Isidro Nozal
15  Irak 21 Valdepenas ? La Pandera
 
mendiko etapa
172   Alejandro Valverde   Isidro Nozal
Irak 22 Atseden eguna
 
Atseden eguna
16  Irak 23 Jaen ? Sierra Nevada
 
mendiko etapa
162   Felix Cardenas   Isidro Nozal
17  Irak 24 Granada ? Kordoba
 
etapa gorabeheratsua
188   David Millar   Isidro Nozal
18  Irak 25 Las Rozas de Madrid ? Las Rozas de Madrid
 
etapa gorabeheratsua
143   Pedro Diaz Lobato   Isidro Nozal
19  Irak 26 Alcobendas ? Collado Villalba
 
mendiko etapa
164   Filippo Simeoni   Isidro Nozal
20  Irak 27 San Lorenzo de El Escorial ? Puerto de Malagon
 
banakako erlojupekoa
11,2   Roberto Heras   Roberto Heras
21  Irak 28 Madril ? Madril
 
etapa laua
146   Alessandro Petacchi   Roberto Heras

Azken sailkapenak aldatu

Sailkapen orokorra aldatu

  Sailkapen orokorra
Txirrindularia Herrialdea Taldea Denbora
1. Roberto Heras     Espainia US Postal Service-Berry Floor 69 o 31 min 52 s
2. Isidro Nozal   Euskal Herria ONCE-Eroski + 28 s
3. Alejandro Valverde     Espainia Kelme-Costa Blanca + 2 min 25 s
4. Igor Gonzalez de Galdeano   Euskal Herria ONCE-Eroski + 3 min 27 s
5. Francisco Mancebo   Espainia iBanesto.com + 4 min 47 s
6. Manuel Beltran   Espainia US Postal Service-Berry Floor + 5 min 51 s
7. Michael Rasmussen   Danimarka Rabobank + 5 min 56 s
8. Felix Cardenas     Kolonbia Labarca-2-Cafe Baque + 6 min 33 s
9. Unai Osa   Euskal Herria iBanesto.com + 6 min 51 s
10. Luis Perez Rodriguez   Espainia Cofidis-Le Credit par Telephone + 7 min 56 s
11. Santos Gonzalez   Espainia Domina Vacanze-Elitron + 9 min 06 s
12. Oscar Sevilla   Espainia Kelme-Costa Blanca + 9 min 52 s
13. Michele Scarponi   Italia Domina Vacanze-Elitron + 10 min 13 s
14. Marcos Serrano   Espainia ONCE-Eroski + 12 min 51 s
15. Felix Garcia Casas   Espainia Team Bianchi + 14 min 18 s
16. Txema del Olmo   Euskal Herria Milaneza-MSS + 14 min 38 s
17. Oscar Pereiro   Espainia Phonak Hearing Systems + 17 min 05 s
18. Iker Flores   Euskal Herria Euskaltel-Euskadi + 18 min 31 s
19. Guido Trentin   Italia Cofidis-Le Credit par Telephone + 29 min 34 s
20. Josep Jufre   Espainia Colchon Relax - Fuenlabrada + 33 min 30 s
21. Dario Frigo   Italia Fassa Bortolo + 40 min 19 s
22. Inigo Cuesta   Espainia Cofidis-Le Credit par Telephone + 41 min 18 s
23. Leonardo Piepoli   Italia iBanesto.com + 46 min 45 s
24. Manuel Calvente   Espainia CSC + 47 min 54 s
25. Aitor Osa   Euskal Herria iBanesto.com + 49 min 39 s


Puntukako sailkapena aldatu

  Puntukako sailkapena
Txirrindularia Herrialdea Taldea Puntuak
1. Erik Zabel     Alemania Telekom 181 pt.ak
2. Alejandro Valverde     Espainia Kelme-Costa Blanca 161 pt.ak
3. Alessandro Petacchi   Italia Fassa Bortolo 160 pt.ak
4. Felix Cardenas     Kolonbia Labarca-2-Cafe Baque 123 pt.ak
5. Michael Rasmussen   Danimarka Rabobank 99 pt.ak
6. Isidro Nozal   Euskal Herria ONCE-Eroski 92 pt.ak
7. Roberto Heras     Espainia US Postal Service-Berry Floor 83 pt.ak
8. Angel Edo   Espainia Milaneza-MSS 82 pt.ak
9. Unai Osa   Euskal Herria iBanesto.com 81 pt.ak
10. Fred Rodriguez   Ameriketako Estatu Batuak Vini Caldirola-Saunier Duval 80 pt.ak


Mendiko sailkapena aldatu

  Mendiko sailkapena
Txirrindularia Herrialdea Taldea Puntuak
1. Felix Cardenas     Kolonbia Labarca-2-Cafe Baque 204 pt.ak
2. Aitor Osa   Euskal Herria iBanesto.com 112 pt.ak
3. Joan Horrach   Espainia Milaneza-MSS 101 pt.ak
4. Alejandro Valverde     Espainia Kelme-Costa Blanca 100 pt.ak
5. Luis Perez Rodriguez   Espainia Cofidis-Le Credit par Telephone 72 pt.ak
6. Roberto Heras     Espainia US Postal Service-Berry Floor 64 pt.ak
7. Constantino Zaballa   Espainia Kelme-Costa Blanca 58 pt.ak
8. Josep Jufre   Espainia Colchon Relax - Fuenlabrada 57 pt.ak
9. Michael Rasmussen   Danimarka Rabobank 56 pt.ak
10. Unai Osa   Euskal Herria iBanesto.com 52 pt.ak


Taldekako sailkapena aldatu

  Taldeko sailkapena
Taldea Herrialdea Denbora
1. iBanesto.com   Espainia 208 o 43 min 05 s
2. ONCE-Eroski   Espainia + 1 min 03 s
3. Kelme-Costa Blanca   Espainia + 17 min 07 s
4. Cofidis-Le Credit par Telephone   Frantzia + 30 min 22 s
5. Milaneza-MSS   Portugal + 37 min 38 s
6. Euskaltel-Euskadi   Espainia + 38 min 11 s
7. Domina Vacanze-Elitron   Italia + 56 min 54 s
8. US Postal Service-Berry Floor   Ameriketako Estatu Batuak + 1 o 31 min 45 s
9. Fassa Bortolo   Italia + 2 o 02 min 51 s
10. Colchon Relax - Fuenlabrada   Espainia + 2 o 36 min 14 s


Sailkapen konbinatua
1. Alejandro Valverde    Espainia KEL 9 puntu

Kanpo estekak aldatu